Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Automobil probagatik Udanako errepidea itxita larunbatean

Automobil probagatik Udanako errepidea itxita larunbatean

Goizeko 9etatik gaueko 21tara itxita edo erregulatuta egonda Udanako errepidea

Larunbata honetan Udanako XIII. Automobil igoera ospatuko da eta horregatik errepidea itxita edo eta erregulatuta egondo da egun osoan.

Lasterketa errepide osoan egingo denez lasterketa irauten duen bitartean errepidea itxi egingo dute.

Honetaz gain eta larunbata osoan, antolaketaren eskuetan egongo da errepidea erregulatu eta kontrolatzea.

Lasterketaren antolaketak panelak jarriko ditu itxieraren ordutegiarekin eta itxitakoen ordez aukeran dagoen bidearen informazioarekin.

 

  • Visto: 139
San Joan jaiak Telleriarten

San Joan jaiak Telleriarten

Ekainaren 23 eta 24an ospatuko dira

Ekainaren 24an, igandea, Junetorri zerbitzu berezia egongo da gainera:

17:30 -19:00 eta 20:30 =Urtatzan

18:15 -19:45 eta 21:15 = Telleriarte

Hona prestatu duten egitaraua:

EKAINAK  23 

              18:00  Lora bedeinkatzea

              19:00  Haurren jolasak Sorgintxuloren eskutik    

EKAINAK   24  SAN JUAN EGUNA

          10:30    Goiz Deia txistularien Goiz Eresia

               11:00   Meza Nagusia

               12:00   Luntx herrikoia trikitixaz alaiturik

               14:00   Jubilatu eta ez jubilatu artekobazkaria

                             trikitixaz lagundurik

          18:30   Trikiti dantzaldia festa amaitu arte…

JUENTORRI- zerbitzu berezia

ekainak 24 (igandea)

Telleriarteko jaiak

17:30 -19:00 eta 20:30 =Urtatzan

18:15 -19:45 eta 21:15 = Telleriarte

Ohiko ibilbidea. Recorrido habitual

  • Visto: 151
“Baratze bat egin nahi dizut” Saharar herriaren aldeko elkartasun jaialdia

“Baratze bat egin nahi dizut” Saharar herriaren aldeko elkartasun jaialdia

Sarrerak salgai daude.

Hare Haizea elkarteak antolaturiko jaialdia

Uztailaren 13an, ostirala, 19:00etan Bikuña Kiroldegian

Izango da.

Jaialdian herriko kultur eta gizarte eragileek hartuko dute parte.

Sarrerak salgai daude 8€tan (5€tan 12 urtez azpikoentzat)

Kukue, Katillu, Oilarra, Gurrutxaga eta Goierri tabernetan.

Egunean bertan, 10€tan jarriko dira salgai Bikuña Kiroldegian

  • Visto: 209
UZTAKALE 2018

UZTAKALE 2018

Ekainaren 26tik Uztailaren 20ra

            Uztaila Kulturalaren oinordeko dugun Uztakale ekainaren 26an abiatuko da aurtengoan, eta uztailaren 20ra bitartean, herriko gune eta txok desberdinak hartuko ditu.

            Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: ohikoak diren jolas parke, tailer, ikus-entzunezko emanaldi, genero desberdinetako musika eta kale ikuskizunak gehitu zaizkio aurtengoan ere. Eta hori gutxi balitz, herriko elkarte desberdinek proposatu eta gauzatuko dituzten emanaldi bereziak ere izango dira: bertso musikatu saioa, elkartasun jaialdia, erromeria ibiltaria, eta gehiago.

            Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

            Kulturak on dagizuela guztioi!

UZTAKALE egunez egun

  • Visto: 82
DOINUA MUSIKA ESKOLA-“DIPLOMA KONTZERTUA”

DOINUA MUSIKA ESKOLA-“DIPLOMA KONTZERTUA”

Mari Cruz Bereziarturen agurra

Doinua Musika eskolak oinarrizko musika-ikasketak

amaitzen dituzten ikasleei diploma ematen die.

Diploma horien banaketa kontzertu batean egiten da:

“Diploma kontzertua” izenarekin ezagutzen duguna.

Kontzertu horretan diploma jasotzen dutenak parte hartzeaz gain,

Musika eskolako beste taldeen parte-hartzea ere izaten da.

Ikasturte honetan ere berezitasun bat du kontzertu honek,

urtetan irakasle izan den Mari Cruz Bereziarturen agurra izango baita.

Diploma kontzertua, ostegunean izango da,

ekainaren 21ean, 18:00etan Latxartegi aretoan.

  • Visto: 84