Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Latxartegi garbiago!

Latxartegi garbiago!

Haztegi ikastolako ikasle talde batek garbitzen lagundu du.

 

Badira urte batzuk Legazpiko Udala Herria garbi mantentzeko kanpainak egiten hasi zela,

 

Ez gehiago garbitzera! Gutxiago zikintzera baizik!

 

Legazpi  garbiago mantentzeko legazpiarron inplikazioa eskatzen dugu

Hori da: pipak, zigarro puxketak, txikleak, goxokien poltsak…  lurrera bota beharrean, behar den  koloreetako zakarrontzietara botatzea.

 

Ea Legazpi garbi mantentzen dugun!!

 

Eskerrik asko Hazteik ikastolako  ikasle talderari elkarlanean egindako garbiketagatik!!

ARGAZKIAK IKUSI

  • Visto: 26
“LurZurola. Lurra, zu eta Urola”

“LurZurola. Lurra, zu eta Urola”

Ingurumen-sentsibilizazio kanpaina berria.

Ekainaren 22an Lurzoruaren eta lur emankorraren Nazioarteko Eguna izango da.

Gai honen harira, Legazpiko, Zumarragako, Urretxuko eta Ezkioko Udalok, Uggasarekin elkarlanean, sentsibilizazio kanpaina bat antolatu dugu LURZORUAREN garrantziari buruz.

Kanpainak honek hiru zutabe ditu:

  • Kaleko MARRAZKIAK: naturaz gozatzera bultzatuko gaituzte; eta, bide batez, kontzientziatuko gaituzte, besteak beste, elikadurarako lurzoruaren garrantziaz, beste izaki bizidunekin bizi beharraz, estoldetatik zikinkeria botatzean ibaiari egiten diogun kalteaz, aldaketa klimatikoaz…
  • Hiri-altzarietan ETIKETAK: Legazpiko lurzoruari buruzko informazio aipagarria izango dute.
  • HAZIZ EGINDAKO PAPEREZKOorritxoak: LurZurolako karteletan egongo dira eskura. Legazpiarrak animatu nahi zaituztegu orritxo horietako bat hartu eta landatzera, hartara mitxoletak izango dituzue-eta. Kartelak Udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian, Gizarte Zentroan eta Laubideko bi iragarki-tauletan egongo dira.

Legazpiar guztiok gonbidatzen zaituztegu Laubiden hasi eta Euskal Herria plazarainoko bidea egitera, bertan topatuko dituzue, zuen gozagarri, marrazki eta informazio ugari.

IKUSI KANPAINAREN ARGAZKIAK

  • Visto: 87
GAZTERIA ZERBITZUAK deitutako diru-laguntzak

GAZTERIA ZERBITZUAK deitutako diru-laguntzak

Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak egiteko,

udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Bi motatako diru-laguntzak daude:

1. Grabaketak

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak 10.urtez,

herriko musika taldeentzat diru-laguntzak eskainiko ditu.

Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,

musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,

eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.

Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.

Lehentasuna izango dute:

lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,

adinez, bataz beste, gazteenekin osatutakoek,

eta euskaraz sortutako grabazioak.

Orain arte 11 taldeek jaso dute diru-laguntza mota hori.

Batzuk behin, urte 1ean jaso dute diru-laguntza:

-          Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011),

-          Doinua Musika Eskolako Big Band (2012),

-          Vancouver (2013), Deaf Squad (2013),

-          Elustondo anai-arrebak (2015) eta Iñaki Gurrutxaga (2016)

Beste batzuk bitan, 2 urtetan:

-          Elbereth (2009 eta 2017), D-Pintxos (2012 eta 2014),

-          One Way Rock (2013 eta 2017) eta  Alaitasuna Errondaila (2014 eta 2017).

Udalak 2009tik 2017ra bitartean

Grabaketarako 13.411,16 euroko diru-laguntzak eman ditu.

2. Aisialdiko prestakuntza

Bestalde, Gazteria zerbitzuak, 8.urtez,

2017-2018 ikasturtean herritik kanpo

Eusko Jaurlaritzaren izendapen ofiziala duen

Aisialdiko Begirale edo Zuzendari ikastaroa

burutu duten herritarrentzako bekak ere emango ditu.

Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da.

2009tik 2017ra bitartean 15 gaztek jaso dituzte horrelako bekarik

eta udalak 2.926,50 euro banatu ditu

Aisialdiko Begirale nahiz Zuzendari ikastaroa egiteko

eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen titulua lortzeko.

Grabaketarako eta Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzen oinarriak

Diru-laguntza eskaera orokorra

  • Visto: 18
Bikuña kiroldegiko kanpoko igerilekua

Bikuña kiroldegiko kanpoko igerilekua

Bikuña kiroldegiko Igerileku txikia datorren ostiralean ekainak 15 zabalduko da eta irailaren 15 bitartean zabalik egongo da.

Ordutegia behean azaltzen dena izango delarik.

EKAINA eta IRAILA

Irekiera

Itxiera

Irekiera

Itxiera

ASTELEHENETIK OSTIRALERA

10:00

20:00

-

-

LARUNBATAK

10:00

12:45

15:30

20:00

IGANDEAK

10:00

13:45

-

-

     

UZTAILA

Irekiera

Itxiera

  

ASTELEHENETIK OSTIRALERA

10:00

20:00

  

LARUNBATAK

10:00

20:00

  

IGANDEAK

10:00

20:00

  
     

ABUZTUA

Irekiera

Itxiera

  

ASTELEHENETIK OSTIRALERA

10:00

20:00

  

LARUNBATAK

10:00

20:00

  

IGANDEAK

10:00

20:00

  
     

Udarako denboraldia igaro ondoren berriro itxiko da urte osoa irekita mantentzeko  ahalbidetuko duten egokitze lanei hasera emateko.

  • Visto: 158
Gora Hegialde Potxola

Gora Hegialde Potxola

Aurreko asteburuetan ekitaldiak izan badira ere,

Asteburu honetan izango da jai herrikoi hauen erdigunea.

Gaur arratsaldean

Musika Eskolako Big-band eta konboen

emanaldia izango da.

Hona kaleratu den egitaraua.

  • Visto: 23