Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Hitzaldia:

Hitzaldia:

Ingurumen Egunari lotuta Urola Garaiko eskualdeko udalek Uggasarekin batera bertako hazi ekologikoei buruzko hitzaldi bat antolatu dute.

Eguna: ekainak 13

Ordua: 19:00

Tokia: Kultur Etxea (Legazpi)

Hizlaria:   Miguel Arribas

Bertaratuko direnei bertako tomatearen landaratxoa emango zaie.

  • Visto: 74
2018KO Egutegiko lehiaketa

2018KO Egutegiko lehiaketa

Erantzuna:  amodio-zuhaitza edo Judasen arbola (Cercis siliquastrum)

Lekadun (barbantzuak, dilistak,…) familiako zuhaitza da eta 10 gradu zero azpitik arteko tenperatura hotza jasan dezake.

Hostoak galtzen dituzten zuhaitz txikiak dira; 4 eta 6 metro bitarteko altuera hartzen dute baina batzuetan 15,1 metro hartzera irits daitezke.  Ggutxi gorabehera, hogei urte dituenean lortzen du zuhaitzak bere erabateko haziera. Udaberriaren atarian eta hostoak bota aurretik lore arrosez betetzen da. Enborraren zura leuna eta argia da eta zuhaitza zahartu ahala, bihurria eta beltza bilakatzen da. Adaburua irekia eta irregularra da.

Loreek bizigarri puntua dute eta jan egin daitezke entsaladan edo kruxpetetan. Hainbat lekutan lore-kimuak olio-ozpinetan ontzen ziren. Fruitua sendagai gisa erabili ohi izan da lehorgarri gisa.

Bitxikeria: antzinako mitoaren arabera, zuhaitz mota horretan urkatu zuen bere burua Judas Iscariote Jesucristo saldu ondoren eta hortik izen hori baina, seguru asko, zuhaitzak frantsesez duen izen arruntetik etorriko da, izan ere frantsesez “Arbre de Judée” da zuhaitzaren izen arrunta eta horren esanahia Judeako zuhaitza da, lurralde hartan ugaria delako zuhaitz mota hori. Europara gurutzaden garaian (1200. urtea) iritsi zen.

  • Visto: 170
Estatu mailako XIX. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Estatu mailako XIX. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Sari banaketa eta erakusketa irekiera ekainaren 8an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean.

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa honetara,

aurtengoan 87 egileren 344 lan aurkeztu dira,

50 Euskal Herritar eta 37 estatukoak.

Azken urteetako partaidetzarik eskasena izan da,

baina aurkeztutako lanen maila bikaina, ohi bezala.

Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

  1. SARIA: Pablo Perez Herrero (Urretxu), “Entre viñas” lanarekin.
  2. SARIA:Luis Maria Barrio (Logroño), “Tejedora de redes” lanarekin.
  3. SARIA: Jose Beut Duato (Valencia), “Timkat” lanarekin.
  4. HERRIKO SARIA: Iosu Garai Ibabe (Legazpi), “Poz babestua” lanarekin

Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez,

Saria jasoko duen Pablo Perez Herrero,

Jose Agustin Gurruchaga eta

Manu Barreiro Rodriguez

hautatu ditu epai-mahaiak Sariketa honetarako.

Aurkezturiko lanetatik 50 lan aukeratu ditu erakusketa osatzeko,

tartean irabazleak noski.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan

egongo da ikusgai ekainaren 29rarte,

astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldia,

ekainaren 8an, ostirala, 19:00etan egingo da

Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren

irekiko da Erakusketa.

Informazio osatua eta argazkiak

  • Visto: 88
Aurre-izenematea online aisialdiko begirale ikastaroan

Aurre-izenematea online aisialdiko begirale ikastaroan

Legazpiko udalak antolatuko duen Aisialdiko Begirale ikastaroan

2019/05/24ean 18 urte beteta duten legazpiarrek parte hartu ahal izango dute.

Lanbide eta Eusko Jaurlaritzaren tituluak eskuratzeko aukera izango dute.

Horretarako, 150 orduko ikastaroa (asistentzia derrigorrezkoa),

160 orduko praktikak (ikastaroa amaitu eta hurrengo 4 hilabetetan)

eta memoria bat egin beharko dute.

Urtxintxa eskolak emango duen ikastaroa euskaraz izango da

eta Kultur etxean egingo da, 2018ko irailetik 2019ko maiatzera arte.

Taldea osatzeko 20 lagun beharko dira eta 25 lagun gehienez.

Aurtengo matrikularen prezioa ez dugu finkatu,

iazkoa 420 eurokoa izan zen (aterpeko gastuak barne).

Ordainketa 2 zatitan egiteko aukera dago.

Behin betiko egutegia Eskolarekin itxiko den arren,

Gabonetan 2 egun (9:00-15:00) eta asteburu 1 aterpe batean

(larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00ak arte) eman beharko dute.

Bestelako orduak egiteko, 2 proposamen daude:

  1. Ostiral eta larunbatetan

14 ostiral (17:30-20:30) eta 14 larunbat (9.00-15.00).

Ikusi EGUTEGIA OSTIRALAK ETA LARUNBATAK

  1. Edo, larunbatetan

21 larunbatetan (9:00-15:00)

Ikusi EGUTEGIA LARUNBATAK.

 

Udalak aurre-izenemate On-line irekiko du ekainaren 13ra bitartean.

Horretarako, interesa dutenekbeheko galdekizuna bete beharko dute,

saioetako egun-proposamenari erantzuna emanez.

Lagun gehien jasotzen duen proposamena eramango da aurrera.

Ikastaroa Legazpiko gazteei zuzendutakoa da,

nahiz eta plazak osatu arte beste herrietakoak ere kontuan hartuko diren.

Taldea osatzen bada, ekainaren 15etik 22ra bitartean matrikulazioa irekiko da.

ONLINE AURRE-IZENEMATERAKO SARBIDEA - AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROAN

  • Visto: 68
Haurren uda ikastaroko zuzendari eta begiraleak

Haurren uda ikastaroko zuzendari eta begiraleak

Hauxe da behin betiko zerrenda.

Aurten, 24 begirale eta zuzendaria arituko dira lanean.

Uda ikastaroa uztailaren 2an hasiko da eta 25ean bukatuko da.

Gogoan izan begiraleek prestakuntza-saioa egingo dutela

herriko Kultur Etxean, ekainaren 19an, asteartean arratsaldez.

BEHIN BETIKO ZERRENDA IKUSI

  • Visto: 26