Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Haurren uda ikastaroko zuzendari eta begiraleak

Haurren uda ikastaroko zuzendari eta begiraleak

Astelehenean, maiatzaren 28an, Epaimahaia bildu zen

eta aurtengo haurren uda ikastaroan

lan egingo duten zuzendariaren eta begiraleen

behin-behineko zerrendak osatu zituen puntuazio ordenaren arabera.

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da

datorren astelehenean, ekainaren 4an, eguerdian.

Aurten Legazpiko Udalak 24 begirale eta zuzendaria hartuko ditu.

Uda ikastaroa uztailaren 2an hasiko da eta 25ean bukatuko da.

Aukeratutako begiraleek prestakuntza-saioa egingo dute

arratsalde batez, herriko Kultur Etxean, ekainaren 18ko astean.

BEHIN-BEHINEKO zerrenda ikusi

  • Visto: 92
Gipuzkoa Argitu

Gipuzkoa Argitu

Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Uggasa Garapen Agentziarekin eta udaletxeekin batera, ikastaro hau antolatu du Legazpin:

Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!

Ekainaren 4an, 18:00etan

Gizarte Zentroan (Jubilatuen etxea)

Izena emateko epea: ekainaren 1 arte

Izena emateko  Uggasara deitu behar da: T: 943 725216   /   Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 23
Ekainaren 12an bilduko da Euskarazko Irakurketa taldea

Ekainaren 12an bilduko da Euskarazko Irakurketa taldea

Kirmen Uribe idazlea bertan izango da.

Liburutegiaren 50. Urteurrena dela eta

martxan jarri diren irakurketa taldeetako bat da honakoa.

Ekainaren 12an, 18:30ean egingo du

opor aurreko azken saioa,

landuko duten liburuaren egilearekin.

Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua”

liburua izango dute hizpide.

Kirmen Uribe bera hemen izango denez,

euskaraz irakurtzen duten legazpiarrei

atea ireki nahi diegu oraingoan

liburuaz idazlearekin hitz egiteko aukera zabalduz,

eta bide batez, irakurketa taldeak

nola funtzionatzen duen erakutsiz.

Saiora etorri nahi baduzu,

Komeni da liburua irakurrita izatea,

Udal liburutegian badaude ale batzuk oraindik.

  • Visto: 104
LAB sindikatuak 2 orduko greba orokorrerako deialdia egin du maiatzaren 30erako.

LAB sindikatuak 2 orduko greba orokorrerako deialdia egin du maiatzaren 30erako.

Baliteke udal zerbitzuak behar bezala ez ibiltzea.

LAB sindikatuak2 orduko greba orokorrerako deialdia egin du.

Deialdia ordu tarte honetarako egin da:10:00etatik 16:00etara.

Hori dela eta, Legazpiko udaletxeko langileek greba egitekotan,aipatu ordutegian baliteke udal zerbitzuak behar bezala ez ibiltzea.

Dena den, Legazpiko Udalak agiriak jasotzeko zerbitzua bermatuko du goizeko 10etatik arratsaldeko 15etara.

  • Visto: 79