Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Haurtzaroa eta Ingurumenari buruzko ikerketa

Haurtzaroa eta Ingurumenari buruzko ikerketa

2006-2017 epealdiko emaitzak.

INMA ikerketaren 2006 – 2017 epaldiko txosten berria argitaratu da. 

Hauek dira ondorio nagusiak :

  • Nabarmen hobetu da airearen kalitatea. Lehen urteetan administrazioak ingurumenean esku hartu zuelako  eta ondoren krisi ekonomikoagatik enpresa batzuk itxi egin zirelako eta beste batzuen ekoizpena dezente jaitsi zelako
  • Kontsumoko ura: ura tratatzeko erabiltzen diren produktuek araudia betetzen dute eta ez dute osasunerako arriskurik sortzen.
  • Etxebizitzetan eta ikastetxeetan neurtu diren  eremu elektromagnetikoekiko esposizio-mailak baxuak dira. Etxetik kanpo etxe barruan baino handixeagoak dira. 
  • Aurten hasita herriko berdeguneek eta zaratak osasunengan duten eragina aztertuko da.

Txosten osoa hemen irakurri 

  • Visto: 93
Organo musika zikloko azken kontzertua-Aitor Olea Juaristi (Organoa) eta Oliver de Castro Sanz(Tronpa) legazpiarra

Organo musika zikloko azken kontzertua-Aitor Olea Juaristi (Organoa) eta Oliver de Castro Sanz(Tronpa) legazpiarra

Aitor Olea Juaristi(Organoa) eta Oliver de Castro Sanz(Tronpa) legazpiarra,maiatzaren 27anIgandea, arratsaldeko 19:00etan, Legazpiko Parrokian

Musika ziklo honetako azken emanaldia izango da igandean, eta legazpiar bat izango dugu organista laguntzen, bakarka gutxitan entzun ohi den instrumentu batekin gainera. Hona eskainiko digutena:

1.            J. S. BACH (1685 - 1750) *

Concerto a-moll BWV 595 nach Antonio Vivaldi Op. 3 Nr 8 (Allegro-Largo- Allegro)

2.            R. GLIÈRE (1875 –1956)

Nocturne Op. 35 nº 10

3.            F. MENDELSSOHN (1809 – 1847)

Tarantella Op. 102 nº 3

Praeludium und Fuga Op. 37 Nr 1 *

4.            R. SCHUMANN (1810 – 1856)

Adagio und Allegro Op. 70 (I. Adagio)

5.            F. LISZT (1811 – 1886)  *

Praeludium und Fuga über B.A.C.H.

6.            R. GLIÈRE (1875 –1956)

Intermezzo Op. 35 nº 11

7.            W. A. MOZART (1756 – 1791)

                Concerto nº 4 kv495 Mi b M (III. Rondo)

8.            R. GLIÈRE (1875 –1956)

Concerto for horn & orchestra Op. 91

(II. Andante)

  • Visto: 108
Urtatzako edukiontzietan olio erabiliaren isurketa

Urtatzako edukiontzietan olio erabiliaren isurketa

Ibilgailuetan erabilitako olioa Deskargako Garbigunean utzi behar da

Pasa den astean, Urtatzako edukiontzien ingurua zikinduta topatu genuen, autoetan erabiltzen den olio orban handi bat agertu zen eta.

Argazkian ikus daitekeen moduan, olio orbaina paper eta kartoiaren eta plastikozko edukiontziak biltzeko edukiontzien parean zegoen eta hori arriskutsua izan daiteke bertara hondakinak botatzera gerturatzen den edonork irrist egin eta erori daitekeelako.

Gogorarazi nahi dugu hondakin hau hondakin arriskutsua dela eta horrenbestez ezin dela inoiz edukiontzi arruntetan isuri; horren ordez, Deskargako Garbigunera eraman behar da.

Udaletik herritarrei laguntza eskatzen dizuegu ingurugiroaren kontrako ekintza bidegabe honen erantzulea identifikatzeko.

  • Visto: 108
Aldundiaren aurrekontu irekiaren karpa Legazpira dator

Aldundiaren aurrekontu irekiaren karpa Legazpira dator

Asteazken honetan, maiatzaren 23an, Euskal Herria plazan egongo da goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bi urte daramatza gipuzkoarren parte-hartzea sustatzen Aurrekontu Irekien proiektuaren bitartez.

Asteazken honetan Aldundiaren karpa Euskal Herria plazan ipiniko dute; bertan, aurrekontu irekien prozesuari buruzko informazioa emango dute eta, bide batez, proiektuan parte-hartzeko laguntza eskainiko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko aurrekontuak prestatzeko garaia da. Gizartearen zahartzeari aurre egiteko pausu zehatz eta irmoak emateko garaia, kalitatezko lanpostuak sortzekoa, gizarte-inklusiorako garaia, adiskidetzerakoa, ziber-segurtasuna zaintzekoa, elektromugikortasuna bultzatzekoa, euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza sustatzekoa…

Etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko bidean parte-hartzeko garaia da.

  • Visto: 93