Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bidezko Merkataritzaren Eguna

Bidezko Merkataritzaren Eguna

90 legazpiarrek “Haizearen soinua” liburua irakurri dute.  

Irakurketa Errezaren bertsioa irakurri dute.

Irakurketa Erreza  arreta bereziaz  idatzitako agiriak dira,

pertsona guztiak ulertzeko gai izan daitezen.

Irakurtzeaz gain, aktuazio hauek egon dira:

  • Haztegi ikastolako abesbatzak Indiari buruzko abesti bat eskeini du.
  • Domingo Agirre ikastetxeko bertsolariek abestu dute
  • Musika Eskolako txirula taldeak pieza bat jo du.

Horri gehitu behar zaizkio Olazabal  insitutoko ikasleek egin duten panel haundi bat

eta Garagunearen Bidezko Merkataritzako postua.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

EKITALDIAREN ARGAZKIAK IKUSI

ABESBATZAREN EMANALDIA IKUSI

TXIRULA EMANALDIA IKUSI

BERTSOLARIAK IKUSI

IRAKURKETA BAT IKUSI

BESTE IRAKURKETA BAT IKUSI

  • Visto: 91
Odol emaileak Legazpin

Odol emaileak Legazpin

Maiatzak,11- ostirala, Gizarte Zentroan

18 urte baino gehiago badituzu,

“Legazpiko odol emaileak”  gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:
Eguna: maiatzak11, ostirala.
Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak ezagutzeko,


klikatu HEMEN.

  • Visto: 21
Agenda 21eko Foroa

Agenda 21eko Foroa

Maiatzaren 17an, 18:30etan, Udaletxean.

Lurzorua izango da gai zentrala, bi ikuspegitatik landuko dugularik:

  • Eskolako Agenda 21etik: Zer ikasi eta nola landu dute lurzoruaren eta bere kudeaketaren gaia Legazpiko ikasleek, ikasturte honetan?

  • Martxoko saioan jorratu genituen drainatze iraunkorreko sistemei dagokienez: Sistema horiek Legazpin aplikatu ahal izateko zein aukera identifikatu dira?

FORORAKO DEIALDIA IKUSI

  • Visto: 16
2018ko egutegia-APIRILA

2018ko egutegia-APIRILA

42 erantzun jaso dira. Egindako zozketan ,ODEI URRIZA,  erosketa sari bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea  izan da.

Apirileko zuhaitz legazpiarraren izena: 

Sahatsa edo zumea (Salix matsudana) eta Domingo Agirre enparantzan daukagu eta Euskalerria plazan daukagu”

Udal egutegiko MAIATZEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten  izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 80
UDAL EGUTEGIKO LEHIAKETA

UDAL EGUTEGIKO LEHIAKETA

APIRILEko erantzuna: Sahatsa edo zumea (Salix matsudana) eta Domingo Agirre enparantzan daukagu.

Zuhaitz hosto galkorra da altuera 8 eta 12 m bitartean (salbuespen gisa 26 m), adar mehe, malgu, luzeekin, ia lurzorurainoko zintzilikarioak.

Bere enborrak pitzatutako azala du. Alderantziko hosto linear-lantza-formako, 15 luzera-cm-etarako 8, puntaluzeko, zerratutako ertz finak, glabro eta glaukoak noiz helduak.

Peziolo motza, puberra. Infloreszentziak hostoekin batera ateratzen dira, 2ko gerba zilindrikoak ditu, hori argi kolore loreekin, luzerako 5 cm-etara.

Laborantzan oin femeninoak erabiltzen dira. Neguan loratzen da.

  • Visto: 77