Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

90 legazpiarrek “Haizearen soinua” liburua irakurriko dute plazan.

Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatzeko eta Irakurketa Erreza bultzatzeko asmoz ostiral honetan, hilak 11, 10:00etatik 12:00etara 90 pertsonek osenki irakurriko dute “Musikaren soinua” liburua.

Ekimen honekin hurrengo hiru balore bultzatu nahi ditugu: irakurtzeko eskubidea, giza inklusioa eta bidezko merkataritza.

15 erakundek hartu dute parte ekitaldi hau antolatzen:

  • Legazpiko Udala
  • Garagunea
  • Liburutegiko Irakurketa Klubak
  • Nerabeentzako Zerbitzua
  • Domingo Agirre Eskola
  • Haztegi ikastola
  • Olazabal institutoa
  • Doinua Musika Eskola
  • Santikutz Egoitza
  • Mirentxu mertzeria
  • Meazti Etxea
  • Buztintegi
  • Nagusilan
  • Iratzarri
  • Irule

Erakunde hauetako askok artilezko alfonbrak egin dituzte, liburuan ume eskalboek egiten dituzten bezala.

Alfonbra hauekin plazako zuhaitzak apainduko ditugu.

Horrezaz gain ekimen honetan parte hartuko dute: Haztegi ikastolako abesbatzak, Domingo Agirre ikastetxeko bertsolariek eta Musika Eskolako txirula talde batek. Garaguneko kideek ere bidezko merkataritzako postua jarriko dute.

  • Visto: 24
Organo musika zikloa Legazpiko parrokian

Organo musika zikloa Legazpiko parrokian

Maiatzaren 13an, igandea, 19:00etan Ana Belen García (Organoa) eta Garikoitz Mendizabal (txistua).

Aurtengoan ere Maiatzean organo zikloa antolatu da Legazpiko Parrokian.

Parrokiak berak sustaturik, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu da hiru kontzertuz osaturiko ziklo hau.

Organoak beste musika tresna baten laguntza izango du kontzertu bakoitzean.

Hona egitarau osoa:

13, igandea:“Garikoitz Mendizabal (txistua) eta Ana Belén García (organoa)”. 19:00etan Parrokian.

20, igandea:“Aitor Garitano (ahotsa) eta Gerardo Rifón (organoa)”. 19:00etan Parrokian.

27, igandea:“Oliver Castro (trompa) eta Aitor Olea (organoa)”. 19:00etan Parrokian.

  • Visto: 20
Maiatzaren 12an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

Maiatzaren 12an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

LH eta DBH 1 eta 2ko ikasleak daude deituta, goizeko 9:00etan.

Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 12rako herri mailako XV. marrazki lehiaketarako deia egiten du.

  1. PARTAIDEAK

Lau maila bereziko dira:

A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.

D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.

E/ Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

 

  1. GAIA:

A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.

  1. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

  1. EPAIMAHAIA

Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.

  1. SARIAK

Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 14an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira ondoren Kultur Etxean.

  1. LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa maiatzaren 12an izango da eta goizeko 9:00etan hasiko da Euskal Herria plazan (Udaletxeko arkupeetan). Parte hartzaileek lanak egun bereko 12:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.

  1. OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak

  • Visto: 106
Maiatzaren 12an Mirandaolara, Sorgintxulorekin

Maiatzaren 12an Mirandaolara, Sorgintxulorekin

Izenematea ikastetxeetan hilaren 10era arte, osteguna.

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta, Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek Mirandaolara irteera egiteko aukera izango dute, larunbatean, maiatzak 12, Sorgintxulo Aisia Taldearen eskutik.

Parte hartu nahi dutenek ostegunean, hilaren 10era bitarteko epea izango dute ikastetxeetan bertan izena emateko.

Parte hartzaileak Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira larunbatean bertan, 17:00etan. Euskararen erabilera bultzatzea izango da helburu nagusietako bat. Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askaria ondoren, denak oinez itzuliko dira Parrokiko parkera eta bertan ekintza amaitutzat emango da arratsaldeko 19:00etan.

Euria balitz, ekintza Urbeltz pilotalekuko kantxaren goiko gunean egingo litzateke. 17:00etan hasi eta 19:00etan amaitu.

KARTELA IKUSI

  • Visto: 79
Hemen da haurren uda ikastaroa!

Hemen da haurren uda ikastaroa!

Abian dira aurtengo haurren uda ikastaroa antolatzeko lanak

Legazpiko Udalak Haurren uda ikastaroa antolatu eta eskainiko du aurtengo uztailean. Beraz, bertan arituko diren zuzendaria eta begiraleak hartuko dira. Ezinbestekoa izango da, beste gauzen artean, aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea, 18 urte beteta izatea eta euskaraz ondo jakitea. Interesatuta daudenak udaletxeko Herritarrentzako Arreta zerbitzuan eman dezakete izena maiatzaren 7tik 18ra bitartean.

Azkenik, aisialdiko begirale titulua lortzeko alde teorikoa egin duten herritarrek aukera izango dute alde praktikoa uda ikastaroan egiteko. Interesa dutenek epe berdina izango dute dagokion inprimakia udaletxeko Arreta zerbitzuan aurkezteko, alde teorikoa eginda dutela egiaztatuko duen agiriarekin batera.

Oinarriak zuzendaria hartzeko

Oinarriak begiraleak hartzeko

 BEGIRALE edo ZUZENDARI LANAK EGITEKO– LAN ESKAERA

 PRAKTIKAK EGITEKO -  ESKAERA

  • Visto: 118