Jaien txanpa nagusia pasatu ondoren, maiatzaren 16ra bitartean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, ikusgai egongo da Kultur Etxeko Erakusketa gelan, Zeramika eta Egur talla erakusketa, Xalinko eta Txiribil herriko elkarteetako kideen lanez osatutako erakusketa.
Visto: 87
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Maiatzaren 8an, osteguna, irekiko da 2025eko ekainaren 23an, astelehena, egingo den
Legazpiko Alardean parte hartzeko izena emateko epea.
Eskopetari, Txilibitero edo figurante gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean astelehenetik ostiralera, edo on-line https://www.legazpi.eus/armen-alardea. Hain zuzen, maiatzaren 8an, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 30ean amaituko da.
Aurten 80 eskopetarik parte hartu ahal izango dute, guztiak udaleko salbazko eskopetekin, debekatuta baitago ehiza-eskopetak erabiltzea. Gutxieneko adina 16 urte.
Gogora ekarri nahi genuke, alardean Txilibitero, gutxieneko adina 12 urte, eta laguntzaile moduan (abanderatu, kartutxo banatzaile,…) ere parte har daitekeela, eta horiek ere beharrezko direla ekitaldia behar bezala gauzatu dadin.
Animatu eta parte hartu!
Visto: 106
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Iragarrita zegoen jarduera ezingo da aurrera eraman, enpresako kideen arazo pertsonalak direla eta. Honako ekitaldi hau gauzatuko da bere ordez:
16:00: Zirko jarduna: Zirko Eskola handia haur eta gazteentzat, Latxartegi Parkean, Kulturmagicen eskutik. (Eguraldi txarrarekin Haztegiko atzeko pilotalekuan)
Visto: 95
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Maiatzaren 3an, urtero legez, Olaria Sariaren banaketa ekitaldia egingo da. Aurten, Eduardo Chillida eskultorearekin bere lanik ikonikoenetako batzuetan estuki lankidetzan aritu ziren Patricio Echeverría enpresako langileei emango zaie. Aitortza honek eskultorearen ondare artistikoaren gauzatzean profesional hauek izan zuten funtsezko zeregina nabarmendu nahi du.
Lenbur Fundazioaren lankidetzari esker, urte horietan parte hartu zuten langile askoren izenekin zerrenda bat osatu da. Hala ere, badakigu balitekeela eskuragarri dauden erregistroetan agertzen ez diren baina prozesu artistiko eta humano honen parte izan ziren pertsonak egotea.
Beraz, Olaria Sariaren sari-banaketa ekitaldiaren harira, Legazpiko Udalak deialdi irekia egiten die Eduardo Chillidaren lan egin zuten Patricio Echeverríako langile ohi GUZTIEI eta haien familiei, merezitako omenaldi honetan parte hartzeko. "Saria bakoitzarentzat da, bai gurekin jarraitzen dutenentzat, bai, zoritxarrez, jada ez daudenentzat. Haien ekarpena ezinbestekoa izan zen, eta aitortza hau oroitzapen ekintza bat ere bada", dio Eric Gálvez alkateak.
Ekitaldia esker on kolektiboaren ekintza eta memoria historikoaren ariketa izango da, gogoratuz lan baten handitasuna posible egin zuten eskuetan ere badagoela.