Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Plazako lurpeko parkina

Plazako lurpeko parkina

Gaur , apirilak 23 eta bihar 24, goizeko 9:00etatik eta arratsaldeko 18:00ak arte

EZINGO DA IBILGAILURIK APARKATU, morgoketa lanak direla eta.

ESKERRIKASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK ETA BARKATU ERAGOZPENAK

  • Visto: 74
Santikutzak 2018 Jai egitaraua kalean da

Santikutzak 2018 Jai egitaraua kalean da

Santikutzak 2018 Jai egitaraua kalean da

Astean zehar banatuko da herriko postontzietan Maiatzeko Santikutz Jaietako egitaraua, eta hemen duzue ikusgai dagoeneko.

Apirilaren 26a baino lehen postontzietan jaso ez duzuenok, edo ale gehiago behar badituzue, Kultur Etxean edo Udaleko Herritarren arreta zerbitzuan jaso ahal izango dituzue, apirilaren 26tik aurrera.

JAI EGITARAUA IKUSI

  • Visto: 130
Euskaraldia, 11 egun euskaraz

Euskaraldia, 11 egun euskaraz

Joan den asteartean aurkeztu zen ekimena

Joan den asteartean aurkeztu zen Kultur Etxean udazkenean Euskal Herri osoan gauzatuko den Euskaraldia ekimena.

Euskaraldiaren helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dugu 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizieta Belarri prest bihurtuko dira.

Ekimena prestatzeko batzorde eragile bat eratu da eta lerro hauen bidez dei egiten diegu herritarrei  bertan parte hartzera. Parte hartu nahi duenak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezake izena.

AURKEZPENAREN ARGAZKIAK IKUSI

AURKEZPENAREN BIDEOA IKUSI

  • Visto: 92
2018ko egutegia-MARTXOA

2018ko egutegia-MARTXOA

69 erantzun jaso dira. Egindako zozketan ,LAURA MARTIN  , “BERTATIK BERTARA”KO otarrearen  (50€ko balioa duten produktuaz osatutakoa) irabazlea  izan da.

Martxoko zuhaitz legazpiarraren izena:

“Gereziondo japoniarra (Prunus serrulata “kanzan”)”

 eta Euskalerria plazan daukagu”

Udal egutegiko APIRILEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten  izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 108
Silo bolak

Silo bolak

Bilketa hilean behin egingo da  (20.asteartean) eta hilabete bakoitzerako izendatutako egunak hauek dira:

 2018 Urtea: 
  • urtarrilaren, 16an
  • Otsilaren , 20an
  • Martxoaren, 20an
  • Apirilaren, 17an
  • Maiatzaren, 15ean
  • Ekainaren, 19an 

BILKETA PUNTUAK:

·         EGIALDE Auzoan: “Tiro  al Plato”ko instalazioen sarreran

·         BRINKOLA Auzoan: zerrategian

  • Visto: 21