Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Martxan da Laubide auzotik Urtatza auzora doan igogailua

Martxan da Laubide auzotik Urtatza auzora doan igogailua

Joan den asteartean, apirilak 10, martxan jarri zen Laubide auzoa 16tik Urtatza auzoa 12ra doan igogailua.

Horrela, oinezkoen erabateko irisgarritasuna ahalbidetu da eta hirigunetik herriko auzo garaienera eskailerak igo beharrik gabe eta aldapa deserosoak igaro gabe iritsi ahal izango da.

Igogailuan guztira 8 pertsona sar daitezke eta 8,30 metroko desnibela gaindituko da. Geratzen diren beste 3 metroak egin den arrapala igarota gaindituko dira.

Gogoan izan igogailua jarri den auzo horietan 448 etxebizitza daudela eta 1344 herritar bizi direla bertan, hau da Legazpin bizi direnen % 15, 6.  Bestetik, bigarren fase batean Laubide auzoa 16 zenbakidun atari parean irisgarritasuna hobetzeko obrak egin ziren.

Proiektua I-Ingenia enpresak egin zuen.

Lizitazioa 2 sortatan bereizi zen:

1. Obra zibila, 183.825,24 €tan, BEZa barne.

2. Igogailua hornitzea eta jartzea, 24.200 €tan, BEZa barne.

Eskaintzak aurkezteko epea amaituta, LURKIDE HONDALANAK enpresa izan zen eskaintza hoberena aurkeztu zuena; 2. sorta, aldiz, hutsik geratu zen.

Lizitazioaren prezioarekin zerikusirik ez zuen igogailu eredu bat jaso zen proiektuan eta horregatik geratu zen 2. sorta hori hutsik, izan ere eskainitako prezioan ezinezkoa zen ezaugarri horiek izango zituen igogailua erostea eta Udalak bertan jarriko zen igogailua lehendik jarrita dauden beste 2 ibilgailuek dituzten ezaugarriak izatea eskatu zuen. Beraz, proiektua aldatu egin behar izan zen eta, azkenik, igogailua jartzeko lana ORONA, S. COOP enpresari esleitu zitzaion.

Lehen faseko obren aurrekontua, oraindik erabat kitatu gabe baldin badago ere, 169.800 € ingurukoa da; igogailuaren kostua 21.700 €koa izango da gutxi gorabehera eta 2. fasearen obrak 39.700 €ra iritsiko dira. Bigarren fase honetan horixe izan zen aurkeztu zen eskaintza hoberena.

Gorabeherak izan dira obra horretan; horrela igogailua jarri behar zuen enpresa atzeratu egin zen bere lanetan eta energia elektrikoaren hornitzailea ere atzerapenekin ibili da. Horiek izan dira igogailua martxan jartzea atzeratu duten arrazoiak.

Beraz, barkamena eskatu nahi diegu herritarrei, lan horiek eragozpenak sortu badizkiete.

  • Visto: 70
“Euskarak 365 egun”dinamikaren baitako ekimena 2018an, 11 egun euskaraz

“Euskarak 365 egun”dinamikaren baitako ekimena 2018an, 11 egun euskaraz

Euskal Herri mailako ekimena datorren asteartean aurkeztuko da Kultur Etxean

Euskaraldia Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposatutako dinamika da.

Euskaraldiaren helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dugu 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarri prest bihurtuko dira.

Hamaika egun horiek fruiturik emango badute, aurretik urtean zehar egingo den lanketari esker izango da.

Zatoz aurkezpen bilerara, egingo bada elkarrekin egingo dugu eta.

Eguna:  apirilaren 17an, asteartean.

Ordua:  19:00etan

Lekua:  Kultur etxean.

INFORMAZIO GEHIAGO

Spota ikusi

  • Visto: 82
Auzoetako bigarren bilera

Auzoetako bigarren bilera

Good Local Adapt Europako proiektuaren barruan

bi bilera egingo dira San Ignazio nº1-21, San Martin, Arantzazu nº1-19

eta San José auzoetakobizilagunekin .

Apirilaren 18an, 18:30etan, Gizarte Zentroanizango da bigarren bilera.

Lehenengoa martxoaren 7an izan zen

eta bertan auzoak dituzten arazoak aipatu ziren.

Bigarren honetan arazo horiei aurre egiteko proposamenak eramango dira

eta bizilagunekin eztabaidatuko dira.

KARTELA IKUSI

  • Visto: 62
Haur eta Gazte Danborradako entseguak

Haur eta Gazte Danborradako entseguak

Apirilak 17, 18 eta 19an, astelehen, astearte eta asteazkenean, 18:00etan, Haztegi Ikastolako pilotalekuan egingo dira Haur eta Gazte Danborradako entseguak.

Entsegu orokorra Apirilaren 26anegingo da Domingo Agirreko Pista estalian, 20:00etan.

Egun berean, apirilaren 26an, eta toki berean egingo da Herri Danborradako entsegu orokorra ere, baina hau 21:00etan izango da.

  • Visto: 19
Agenda 21eko Foroaren bilera

Agenda 21eko Foroaren bilera

Apirilaren 19an, osteguna, 18:30etan Udaletxean

Oraingo honetan Udaletik eta Sasieta Mankomunitatetik hobetu beharrekotzat jotzen dugun gai bati heldu nahi diogu:

Hain zuzen ere kanpotik Legazpira bizitzera iristen diren pertsona eta familiei hondakinak bereiztu eta biltzeko sistemari buruz ematen diegun informazioa.

  • Gaur, zer informazio eskaintzen zaie? Nola egiten da?
  • Datozen pertsonek nola jasotzen dute?
  • Zertan eta nola hobetu daiteke hori guztia, errazagoa eta ulergarriagoa izan dadin?

Elkarrekin horren inguruan lanketa bat egitea proposatzen dizuegu, Legazpin bizitzen denbora gehiago eta gutxiago daramaten pertsonen begiradak batuz, beti ere helburu partekatu batekin: gaur egiten duguna hobetzea.

Etorriko zarelakoan, eskerrik asko!

FOROAren deia ikusi

 

  • Visto: 22