Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Abian da “Legazpi Hiria” Estatu Mailako XIX. ARGAZKI LEHIAKETA

Abian da “Legazpi Hiria” Estatu Mailako XIX. ARGAZKI LEHIAKETA

Ikatza Argazkilari elkarteak sustaturiko lehiaketa honetara lanak bidaltzeko epea Apirilaren 30ean amaituko da.

Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez ere 4 lan aurkeztu ahal izango ditu. Izen emateak 10€tako kostua izango du eta lanen bidalketak web orri bidez egin behar dira www.ikatza.net .

Informazio gehiago: 639281714 eta 616107647 telefonoetan.

OINARRIAK IKUSI

  • Visto: 72
Nerabeentzako Zerbitzua Aste Santuan

Nerabeentzako Zerbitzua Aste Santuan

Martxoaren 28ra arte izenematea zabalik

Martxoaren 29tik apirilaren 2ra bitartean

ez da zerbitzurik eskainiko Nerabeentzako Zerbitzuan,

ezta apirilaren 6an ere.

Pazko astean 2 ekintza antolatu dituzte.

  • Apirilaren 5ean, Scape Room:
    15-18 proiektuko DBH-4ko gazteekin Donostiara joango dira egun pasa
    eta Scape Room izeneko egitasmoan parte hartuko dute.
    Scape Room, proba ezberdinetako joko bat da, gynkana modukoa.
    Gela itxi batean, 5 pertsonako talde batek, ordu 1ean, beldurrezko SAW filmean girotutako probak ebatsi behar ditu.
  • Apirilak 8, Bazkaria eta PS-4arekin “Fifa txapelketa”

Ekintza honetan parte hartzeko 2 euro ordaindu behar dira.
Izenematea martxoaren 28ra arte egin daiteke, Gazte-txokoan bertan, plazak agortu arte.

  • Visto: 59
Martxoak 22 Uraren Mundu Eguna

Martxoak 22 Uraren Mundu Eguna

Udal Taldeetako Bozeramaileek bat egiten dute Uraren Mundu Egunaren ospakizunekin.

Urik gabe ez dago bizitzarik.

“Ingurumen-kalteak, eta klima-aldaketak, munduan urarekin dagoen arazoa areagotzea ekarri dute. Hondatzen ari dira gure landareak, lurrak, errekak eta lakuak eta horrek uholdeak eta lehorteak dakartza eta ur kutsatuak izatea eragiten du. Gure ekosistemak zaintzen ez ditugunean, zaila da guztiok bizirik irauteko eta aurrera egiteko behar dugun ur garbia izatea", horixe gogorarazten digute Nazio Batuetatik.

Horregatik, Garapen Iraunkorreko helburuetako batek honakoa eskatzen dio nazioarteko komunitateari: uraren kudeaketa iraunkorra sustatzea, ura aurreztea, ur-saneamendua bultzatzea eta ura berrerabiltzea ahalbidetuko duten neurriak hartzea.

Hauxe da aurtengo leloa: “Naturan, Ura” eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko irtenbideak naturan bilatzeko aukera sustatu nahi da.

  • Visto: 91