Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kale Nagusia oinezkoentzat egiteko lanen 2. fasea amaitu da

Kale Nagusia oinezkoentzat egiteko lanen 2. fasea amaitu da

eremu honek zamalanetarako bi leku ditu, eserlekudun bi toki eta eskenatoki bat, harmaila eta guzti

Udalak jakinarazten du Kale Nagusia oinezkoentzat egiteko lanen 2. fasea amaitu dela oraindik ere lantxo batzuk falta diren arren, hala nola, GI-2630 errepidean semaforo botoidun bat ipintzea eta adokinetan ageri diren datetan herrian gertatu ziren gertakari historikoen berri ematen duen informazio-panela jartzea. Lanen aurrekontua 580.000 eurotakoa izan da, eta horietatik 123.000 Gipuzkoako Urak-i dagozkie. Lehiaketara hiru enpresa aurkeztu ziren, eta Sasoi eraikuntzak S.L. enpresari esleitu zitzaizkion lanak 476.737 euroren truke. Lanak abuztu erdialdera hasi ziren eta azken hilabeteetako eguraldi eskasaren erruz atzerapen handia izan dute. Lanek iraun duten bitartean, bertako bizilagun eta merkatariek arreta puntu bat nahiz telefono bat izan dituzte eskura behar zituzten galderak egin ahal izateko.

Kale Nagusia oinezkoentzat bihurtzeko lanen bigarren fase honen proiektua Zebralak arkitekto-estudioak egin zuen 14.515,20 eurotan, BEZ gabe, eta orain arteko diseinuari eta ohiko hiri-altzariei eutsi diote. Amaitu berri den eremu horrek zamalanetarako bi leku ditu, eserlekudun bi toki eta, kalearen amaiera modura, GI-2630 errepidearekin bat egiten duen inguruan eskenatoki bat, harmaila eta guzti, corten altzairuz egina. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako espazio bat dauka harmailak, Urola Garaiko gutxitu fisikoen Eiluz elkarteak eta Agenda 21 Foroan zenbait bizilagunek hala eskatuta. Legazpi izena ere ageri du, argiztatuta. Gogoratu beharra dago harmaila herritarrek eurek aukeratu zutela parte-hartze prozesu baten bidez.

Bide batez, edateko uraren hoditeria berritu dute eta, batia, euri-uren eta ur-beltzen goi eta behe saneamenduak ere. Gainera, telekomunikazio eta elektrizitate azpiegiturak lurperatu egin dituzte. Lokal eta atari guztietako irisgarritasuna hobetzeko ahalegin handia egin den arren, ezinezkoa izan da atari guztien irisgarritasuna bermatzea eraikinak altuera desberdinetan baitaude.

Bizilagun eta merkatariei eskerrak eman nahi dizkiegu izan duten pazientziagatik eta, lanek iraun duten bitartean.

  • Visto: 80
2018ko egutegia-OTSAILA

2018ko egutegia-OTSAILA

99 erantzun jaso dira. Egindako zozketan , Legazpiko dendetan  erabiltzeko 50€ bono sariaren irabazlea  MIREN URZELAI izan da.

Otsaileko zuhaitz legazpiarraren izena “Olibondoa da (Olea europaea) eta Arantzazu auzoan daukagu”

Udal egutegiko MARTXOko hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten  izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 123
Diputazioko udalekuak eta gazte oporraldiak

Diputazioko udalekuak eta gazte oporraldiak

Izenematea Kultur Etxeko Harreran arratsaldez, martxoaren 26ra arte

Diputazioko udalekuetan (7-13 urte) eta Gazte oporraldietan (14-17 urte)

parte hartzeko izenematea martxoaren 14tik 26ra bitartean egin daiteke,

Kultur Etxeko Harreran 14:30etik 17:30era.

Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 

UDALEKUAK

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

7 eta 10 egun bitarteko jarduerak dira,

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.

Kuotak:

Kuotak progresiboak izango dira; 2016.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Hauxe da gehienez ordaindu beharko dena: 7 egun 122 euro; 10 egun 178 euro.

Tarifa bereziak daude familia ugarientzat, guraso-bakarrentzat eta famili ugari berezientzat.

Kuota murriztuak DBE, DSBL edo GLL onuradunentzat edo Kide guztiak langabezian dituzten familientzat.

GAZTE OPORRALDIAK

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira,

toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa,

Avila, Caceres, Castellon, Cuenca, Madrid, Menorca eta Valencia.

Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

Kuotak:

Kuotak progresiboak izango dira; 2016.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Hauxe da gehienez ordaindu beharko dena: 7 egun 165 euro; 10-12 egun 228 euro.

Tarifa bereziak daude familia ugarientzat, gurasobakarrentzat eta famili ugari berezientzat.

Kuota murriztuak DBE, DSBL edo GLL onuradunentzat edo Kide guztiak langabezian dituzten familientzat.

IZEN-EMATEA

Kultur Etxeko Harrera zerbitzuan (arratsaldez, 14:30etik 17:30era)

edo INTERNETen bidez

www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak  edo   www.gipuzkoangazte.eus/gazte-oporraldiak

(ordenagailu edo telefono bidez, azken kasu honetan,

telefonorako egokitutako bertsio batean).

Zozketan parte hartzeko izen-ematea: Martxoaren 14tik 26ra.

Zozketa: apirilak 10

Behin-betiko izen-ematea: apirilaren 12tik 23ra.

  • Visto: 150
Zuhaitz eguna

Zuhaitz eguna

Urtero bezala aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dugu eta Legazpiko umeek zuhaitz bat landatzeko aukera izango dute.

Aurten martxoaren 18an egingo dugu eta Lakiolan izango da.

Landaketa, iaz egin zen lekuan izango da, saila osatzen jarraitzeko.

40 pago landatuko dira aurtengoan.

Landaketa lana bukatu ondoren Lakiolako aterpean hamarretakoa emango da.

Hitzordua 10:00etan izango da, Lakiolan bertan.

  • Visto: 21
VII  Kirola Elkarrekin arrakastatsua

VII Kirola Elkarrekin arrakastatsua

Adimen urritasuna duten eta ez duten 400 kirolari

7 kirol desberdinetan aritu ziren igandean Legazpin.

Euskal Autonomia Erkidegoko 16 kirol elkartek

hartu zuten parte jardunaldian.

Kirola Elkarrekin jardunaldiak  kirolaz baliatzen da

pentsonen inklusioa lantzeko

ARGAZKIAK IKUSI

  • Visto: 95