Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu

Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu

Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra bitartean

Liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak Legazpin erosteko deskontuak emango dizkizu: %35 deskontua, martxoa – maiatza bitartean liburutegiko euskerazko liburu bat irakurriz gero.
Martxoaren10an hasi eta maitzaren31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoan partehartzeko aukera dago. Eta partehartzaile denen artean, 30 eurotako 2 zozketa egingo dira.
Irabazleek Legazpiko liburudendetan, liburuak erosteko erabili ahal izango dituzte.
Egitasmoan Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.

Hirugarrenez iritsiko da Legazpira Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

Gogoratu zeintzuk diren partehartzeko pausuak:

1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Legazpiko Udal Liburutegira etorri eta euskarazko edozein liburu maileguan hartu.
2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburutegiko langileak erosketa-txekea emango dizu(%35eko deskontua egiteko erosketa-txekea) herriko liburu dendetan erabiltzeko.
3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Galdu ezin den aukera liburuakeuskeraz irakurri eta merkeago erosteko!

  • Visto: 23
Martxoaren 8rako –Emakumeen Nazoioarteko Eguna- 4 orduko greba orokorrerako deialdia eginda dago.

Martxoaren 8rako –Emakumeen Nazoioarteko Eguna- 4 orduko greba orokorrerako deialdia eginda dago.

Martxoaren 8rako –Emakumeen Nazoioarteko Eguna- 4 orduko greba orokorrerako deialdia eginda dago.

Baliteke udal zerbitzuak behar bezala ez ibiltzea.

Martxoaren 8rako –Emakumeen Nazoioarteko Eguna- 4 orduko greba orokorrerako deialdia eginda dago.

Deialdia ordu tarte hauetarako egin da:11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.

Hori dela eta, Legazpiko udaletxeko langileek greba egitekotan,aipatu ordutegian baliteke udal zerbitzuak behar bezala ez ibiltzea.

Dena den, Legazpiko Udalak agiriak jasotzeko zerbitzua bermatuko du goizeko 11etatik arratsaldeko 15etara.

  • Visto: 78
GIZARTE ZERBITZUAK- 2018ko diru-laguntzak eskatu daitezke

GIZARTE ZERBITZUAK- 2018ko diru-laguntzak eskatu daitezke

Legazpiko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetatik, 2018ko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dela adierazten da eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren   4ean amaitzen da.

Eskaera bakoitzari dagokion inprimakia erabili behar da

1.- Legazpin, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei diru-laguntzak .

2.-  Nazioarterako lankidetzarakodiru-laguntzak

3.-Udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak: etxerako-ur hornidura, zabor bilketa, ohiko etxebizitzaren OHZ, Udal Kiroldegia eta Udal Euskaltegia

4.-Droga-menpekotasunen, beste menpekotasun psikologikoen tratamendurako eta nerabeen arrisku egoerak konpontzeko NORBERA programan parte hartzen dutenen garraiorako  diru-laguntzak.

Legazpin, beraien jarduera gizarte zerbi­tzuen alorrean garatuko duten elkarteei diru-lagun­tzak emateko oinarri espezifikoak BEGIRATU

  • Visto: 88
VII Kirola Elkarrekin

VII Kirola Elkarrekin

Datorren martxoaren 11an Legazpin VII Kirol Elkarrekin jardunaldia ospatuko da.

Bertan 400 bat kirolari elkartuko dira elkarren artean kirol egiteko. Legazpiko kirol taldeen partaide eta laguntzarekin batera egingo dituzten kirolak honako hauel izango dira;

Igeriketa, futbola, mendi txangoa, ziklo indoor, saskibaloia, atletismoa, pilota eta boloak.

Partaideak berriz, euskal herriko toki desberdinetatik etorriko dira. 

TALDEA

PARTAIDEAK

ATZEGI

205

GAUTENA

8

KONPORTA

30

GORABIDE – Bizkaia

46

MINDARA

4

ASPACE – Araba

2

EASO SASKIBALOIA

8

LEGAPIKO  TALDEAK

100

 
  • Visto: 157
Udal egutegiaren lehiaketa

Udal egutegiaren lehiaketa

“Olibondoa da (Olea europaea) eta  Arantzazu auzoan dago”

Jatorriz, Asia txikikoa da zuhaitza eta antzinatik landatzen da Mediterraneoko arroan zehar. Hosto iraunkorrak dituen zuhaitza da eta ehunka urte bizi daiteke eta eman dezake fruitua.

Munduan, gutxienez 17 zuhaitz-mota daude 1000 urte baino gehiago bizi daitezkeenak eta horietatik gehienak pinaburudunak dira. Iberiar penintsulan eta Mediterraneoko arroan dauden olibondoak milaka urteko zuhaitzak dira. Olibondo horietako batzuk 2000 urte edo 2500 urte har ditzakete.

Zuhaitza erdi tamainakoa da, 2 eta 10 metroko altuera hartzen du.

Enborra bihurria eta lodia da eta egurra gogorra. Olibondoaren loreak martxoaren bukaeran hasten dira loratzen baina benetako loreak apirilean edo maiatzean ateratzen dira. Txikiak dira eta zuriak edo zuri-horixkak.

Oliba da olibondoaren fruitua. Olibek tonalitate asko izan dezakete, berdea izatetik gorria izateraino, baina heltzen direnean beltzak bihurtzen dira.

Olibondoa kultura askotan dagoen landarea da. Bitxikeri gisa esango dugu, adibidez, Antzinako Grezian olibondoaren olioa sakratutzat hartzen zela eta erregeak eta atletak olioztatzeko erabiltzen zen. Olibondoen adar hostotsuak oparotasunaren, hotsandiaren eta bakearen sinboloa ziren eta joko adiskidetsuetako eta gerretako garaileak koroatzeko erabiltzen ziren.

  • Visto: 21