Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Martxoaren 6an hasiko da  Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa

Martxoaren 6an hasiko da Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa

Saioak astearte eta larunbatetan izango dira; hurrenez hurren, 20:15ean eta 17:00etan

Urteak dira Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalaren enkarguz, Larrain Dantza eta Kapela Dantza kaleratzen dituela Santikutz jaietan, dantzazaleak diren herritarren partaidetzarekin.

Aurten ere, asmo bera dute, eta horretarako, doako ikastaro irekiak antolatu dituzte, interesa duten legazpiarrek bi dantza horiek ikas ditzaten.

Martxoaren 6an hasiko dituzte entseguak. Astearte eta larunbatetan elkartuko dira, Sustraiak Dantza Taldearen lokalean; asteartetan, 20:15ean eta  larunbatean, 17:00etan.

Dantzak ikasi nahi dituen orok ateak irekita izango ditu, eta egun horietakoren batean lokalera azaltzea besterik ez du izango.

Larrain Dantza Maiatzaren 3an egiten da bi saiotan, lehena Euskal Herria plazako Ezpata-dantza Ekitaldiaren amaieran eta bestea Kale Nagusian 14:00etan.

Kapela Dantza berriz, Mirandaola egun bezperan egiten da, aurten maiatzaren 5ean, eta egun guztiko festa izaten da. 12:00etan egiten da lehen saioa Euskal Herria plazan, eta ondoren kalez kale eta tabernaz tabernako txanda izaten da.

  • Visto: 102
GabiriaRallysprint proba dela eta, igandean, 4ean, Trafiko murrizketak

GabiriaRallysprint proba dela eta, igandean, 4ean, Trafiko murrizketak

Datorren igandean, martxoaren 4ean, Legazpi-Gabiria Rallysprintaren XX. edizioa ospatuko da. Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuñako industrialdean bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere. Hona hemen murrizketa horiek:

APARKATZEA

Goizeko 8:00etarakokendu egin beharko dira Zorrotz pabilioi parean aparkatuta dauden ibilgailuak eta ezingo da bertan aparkatu. Leku hori atoiak aparkatzeko erabiliko da.

ZIRKULAZIOA

Goizeko 9:00etarakoGarinen pabilioitik Zorrotz enpresara doan errepidean, aipatu proban parte hartuko duten ibilgai-luentzako Laguntza-karpak ezarriko dira. Beraz, ezingo da bertatik zirkulatu arratsaldeko 20:00ak arte, ez Motxorro aldera eta ezta Garineko pabilioi aldera ere. Baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira.

Sor daitezkeen eragozpenak barkatuko dituzuelakoan eta zuen laguntza jasoko dugulakoan, adeitasunez,

Izenp: Fernando Aguirre

Udaltzainburua

  • Visto: 67
ODOL EMAILEAK LEGAZPIN

ODOL EMAILEAK LEGAZPIN

18 urte baino gehiago badituzu,

Legazpiko Odol Emaileen Elkarteak gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:
Eguna: martxoak 2, ostirala.
Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak ezagutzeko,


klikatu HEMEN.

  • Visto: 21
“Emakumea film laburrean” bilduma, martxoko ikus-entzunezko emanaldian

“Emakumea film laburrean” bilduma, martxoko ikus-entzunezko emanaldian

Martxoaren 9an, 19:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Martxoan Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, Kultur Etxeko hileroko ikus-entzunezko emanaldietan hilabete honean gai eta formatua aldatuko dugu, Martxoaren 8arekin bat egin nahian.

Hala, martxoko ikus-entzunezko emanaldian, emakumeari eragiten dioten arazoak azaleratzen dituzten 5 film labur eskainiko dira, martxoaren 9an, 19:30an hasita,  Kultur Etxeko areto nagusian. Hona eskainiko direnak: “Mobile Homes”, “Rae”, “What to bring to amerika”, “Irene” eta “The Curse”.

Bilduma, Filmazpit programaren bidez iritsiko da Legazpira eta ondorioz, filma labur guztiak bertsio originalean eskainiko dira, euskarazko azpidatziekin. Emanaldiak 76 minutuko iraupena izango du.

FILMEEN FITXAK IKUSI

Informazio gehiago: http://www.filmazpit.eus/euskara/filmak-eta-azpitituluak/bilduma-emakumea-film-laburrean

  • Visto: 77
XX. Rally sprint gabiria – legazpi

XX. Rally sprint gabiria – legazpi

Datorren igandean martxoak 4 ospatuko da Gabiria eta Legazpiren arteko XX.Rallya

Legazpiko eta Gabiriako udalek antolatuta, datorren igandean martxoak 4 hasiko da rally denboraldi berri bat Gabiria eta Legazpiren arteko frogarekin.

Zirkuitoak 6.650 metro ditu eta Gabiriko Korta erretegitik irten eta Motxorroko  gaina igaro ondoren irirtsiko da legazpira.

Izena emandakoen zerrenda, guztira 75 talde,  Rallysprinteko aurtengo txapeldunekin hasten da; Enrique Barrenetxea-Arando-Anartz Onaindia beraien Mitsubishi EVO IXarekin. Aurkarien artean legazpiko Jon Etxeberria-Roberto Garcia beraien Mitsubishi EVO VIenarekin eta Iñaki Zozaya-Xabier Andueza Porsche GT3 indartsu batekin.

Igandean goizeko 09:00etatik aurrera egingo dira egiaztapen administratiboak eta teknikoak Legazpiko  udaletxe ondoko enparantzan.

Aproba arratsaldeko 15:00tan hasiko da lehenengo zati kronometratuarekin eta hurrengo biak arratsaldeko 16:50etan eta 18:40etan izatea espero da beti ere gertatu daitezken gertakizunen arabera.

Denborak www.fotomotor.es jarraitzeko aukera izango da.

Sarien banaketa gutxi gora behera 20:30etarako dago aurrikusita Legazpiko azoka gunean.

  • Visto: 65