Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urtatza 53-60 gunea berritzeko obrak hastera doaz

Urtatza 53-60 gunea berritzeko obrak hastera doaz

Aste honetan hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da

Aste hontan hasiko dira Urtatza 53-60 gunea egokitzeko obrak. Obra honen helburu nagusia atarietako irisgarritasuna hobetzea da. Bide batez, euri uren kanalizazioak berritu, telekomunikazioetako beharrezko hodiak lurperatu eta argiteri publiko berria ezarriko da.

Obra esleitzeko prozedura pasa den abenduan jarri zen martxan eta esleipena otsailean egin zaio Construcciones Antio SLL. enpresari.  Proiektuko aurrekontua 103.030,16 €koa da eta Antiok aurkeztutako eskeintzaren arabera 97.693,17 €tan eraikiko da. Obraren iraupena hiru hilabete ingurukoa izatea espero da.

Obrak dirauen bitartean hainbat eragozpen suertatu daitezke eta aurrez jakinarazten eta ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara! 

  • Visto: 107
Silo bolak

Silo bolak

Bilketa hilean behin egingo da  (20.asteartean) eta hilabete bakoitzerako izendatutako egunak hauek dira:

 2018 Urtea: 
  • urtarrilaren, 16an
  • Otsilaren , 20an
  • Martxoaren, 20an
  • Apirilaren, 17an
  • Maiatzaren, 15ean
  • Ekainaren, 19an 

BILKETA PUNTUAK:

·         EGIALDE Auzoan: “Tiro  al Plato”ko instalazioen sarreran

·         BRINKOLA Auzoan: zerrategian

  • Visto: 27
OLARIA Sariarentzat proposamenak 2018

OLARIA Sariarentzat proposamenak 2018

“OLARIA” izeneko ezaugarria, urtean zehar edo bere ibilbidean zehar Legazpiren garapenaren alde gehien nabarmendu den ekintza edo ekimen sozialari edo urtero ematen den saria da.
Legazpiar guztiek proposa ditzakete sari hori jasotzeko hautagaiak eta, horretarako, proposamena arrazoitu egin beharko da. Hautagaiak proposatzeko bi bide erabil daitezke: ondorengo formularioa betez edo udaletxeko Arreta-zerbitzua.
 
Azkeneko eguna: 2018ko martxoaren 2, bera barne.
 
{rsform 15}
  • Visto: 96
Ohikoa ez izateagatik 440 etxebizitzei %50eko errekargua

Ohikoa ez izateagatik 440 etxebizitzei %50eko errekargua

Alegazioak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 15ean amaituko da

Udalak “jabearen ohiko etxebizitza ez izateagatik” Ondasun Higiezinen zergan %50eko errekargoa indartuko du.

Otsailaren 13an, 2018-00078 Alkatetza Dekretuaren bitartez, gainkarga jasango duten etxebitzitzen titular zergadunen haserako zerrenda onartu da.

Behin behineko zerrenda osatzen duten etxebizitza kopurua, 440koa da.

Gainkarga jasoko duen etxebizitzaren titularrek, bidezkoak deritzoten alegazioak aurkezteko aukera dute. Alegazioak aurkeztu behar zaizkion organoa: Alkatetza. Alegazioak aurkezteko tokia: Udaletxean kokatzen den Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ). Alegazioak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 15ean amaituko da.

OHZko Ordenantza Fiskalaren 13.3. Artikuluak dionaren arabera, ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik, baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:

a) Udalaren, haren erakunde autonomoen, empresa erakunde publikoen eta capital osoa Udalarena duten merkataritza sozietateen jabetzako etxebizitzak.

b) Zerga honetan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.

c) Ostatatze, ostatu, hostal, alokairu… jarduerei atxikitakoak.

d) Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio, jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, urtebetekoa edo luzegoa. Salbueste hau ez da aplikatuko erabilera laga baldin bada, salbu eta jarduera badela egiaztatu bada, eta odolkidetzasuneko nahiz adopzioko lehen mailako ahaidetasun harremana baldin badago zergaren subjetu pasiboaren eta onsasunaren lagapenaren onuradunaren artean.

e) Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak. Era berean, errekargutik salbuetsita izango dira ondorengo arrazoi hautako batengatik beste etxebizitza batera aldatu beharrean diren pertsonen titulartasuneko etxebizitzak: mendekotasun egoeran egoteagatik; edo hura eta haren ezkontidea, 2/2003 Legeak (2003ko maiatzaren 7ko legea, izatezko bikoteak arautzen dituena) jarritako moduan eratutako izatezko bikoteko kidea, edota odolkidetasunezko, ezkontzazko nahiz adopziozko ahaidea (hirugarren mailako ahaidetasuneraino) artatzeagatik.

f) Herentziaz jaso direnak. Kasu honetan, salbuespena, bi urteko epealdia izango du, kausatzailearen heriotzaren datatik hasita.

g) Antolamenduz kanpo daudenak, Hirigintza kudeaketara lotuak, erortzeko zorian aitortuak (ruina), edo gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituenak.

h) Etxebizitzako erabilera nekazaritzako eta abeltzaintzako beste erabilera batzuekin batera ematen denean eta eremu ez hiritarretan edo hirigune gisa kalifikatuko ez diren eremuetan daudenak.

i) Zerga ordaindu behar denaren aurreko urteko azkeneko hiruhilekoan eskualdatu direnak eta erroldatzeko izapidea zerga ordaindu behar den urteko lehenengo hiruhilekoan egin denean.


Zerga informazioak eskatzen duen konfidentzialtasun betebeharra jarraituz, haserako zerrendako datuen informazioa soilik zergadunei edo bere ordezkariei emango zaie.Onarturiko hasera zerrenda interesatuen esku Udaletxeko Kontuhartzailetzako bulegoetan izango da
Jendaurrean agerian HILABETE BAT izango da, Alkatetza Dekretua sinatu zen egunetik zenbatuta.

  • Visto: 64