Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Latxartegiko parke txikia berrituko dugu

Latxartegiko parke txikia berrituko dugu

Agenda 21eko Foroan parte hartu!

Otsailaren 15ean, 18:30etan, Kultur Etxean.

Zaintza zerbitzua egongo da!

Oraingo honetan Latxartegiko parke txikia berrituko dela aprobetxatuz –Legazpiko partaidetzazko aurrekontuetan lehenetsitako proiektua izan da 2018rako-, herriko haur-parkeen ereduaz hausnatu eta proposamen berrietarantz eboluzionatzeko aukerez hitz egin nahi dugu.

OHARRA: Zaintza zerbitzua eskainiko da haurrekin datozenentzat. Horretarako izena eman behar da otsailaren 13a baino lehen: 943 737030 / Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.   

DEIALDIA IKUSI

  • Visto: 71
Inauteriak Nerabeentzako Zerbitzuan

Inauteriak Nerabeentzako Zerbitzuan

Igandean, 17:00etan

Nerabeentzako Zerbitzuan Inauteriak igandean ospatuko dituzte, Txokolatada eta Karaokearekin. 

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da festa.

Gazte talde batek hezitzaileekin batera txokolatea prestatuko du eta ondoren karaokeari ekingo diote.

  • Visto: 67
Ikastetxeen mozorro desfilerik ez da egingo gaur

Ikastetxeen mozorro desfilerik ez da egingo gaur

Lintxen etorrera 17:00etan egingo da, hala ere.

Elur giroa dugu eta hotza eta euria iragarrita gainera. Ondorioz ikastetxeek kaleko mozorro desfilerik ez dute egingo, baina bai mozorro jaiak.

Domingo Agirre Ikatetxeak, ohi bezala, eskolako pilotalekuan egingo du bere festa 14:45etatik aurrera.

Haztegi Ikastolak berriz Bikuña Kiroldegian hartuko du aterpe, eta 15:00etan hasiko dute kalean egin ohi duten mozorro dantza ekitaldia.

Lintxen etorrera bere horretan mantenduko da hala ere, 17:00etan Euskal Herria plazan eguraldiak laguntzen badu, eta Azokan euria balitz.

 

 

  • Visto: 79
Lintxen etorrerarekin hasiko dira ofizialki legazpiko inauteriak

Lintxen etorrerarekin hasiko dira ofizialki legazpiko inauteriak

Osteguneko kalejirarekin inauteri giroan sartuko bagara ere, inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu-asmatu zuen LINTX pertsonaiaren etorrerarekin emango zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala, Otsailaren 9an, ostiralean, arratsaldeko 17:00etan.Horrela inauteri ostiralean, ikastetxeen desfilearen amaieran, Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azalduko zaigu udaletxeko balkoian eta bertan bildutakoen lana izango da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) eta kantuz Lintx eta katamaloak uxatzea.

Inauteri igandean berriz ere azalduko zaigu Lintx bere lagun katamaloekin eta ohi bezala panpinaren erretzearekin emango diegu aurtengoan amaiera inauteriei.

Ostiralean eguraldi txarra egingo balu ere Lintx-en etorrera egingo litzateke arratsaldeko 17:00etan, kasu honetan Azokako arkupeetan.

Hona hemen Lintx pertsonaia berreskuratu -asmatzera eraman zituzten arrazoiak, azken batean Legazpiko Inauterietarako pertsonai bat sortzeko gogoaren ondorio.

LYNX (grekera)

Izen honekin izendatua agertzen da Legazpiko udal dokumentu zahar batzutan katamotza. Katamotzak, otsoa eta beste animalia harrapakari  batzuk bezalaxe, inguruko baserritar eta artzainei buruhauste ugari ekartzen zizkien: artalde eta etxe-abereetan kalteak egiten zituzten eta beldurra eragin ere bai. Gisa honetako animalien ehiza baimendua zegoen eta ehizaldiak antolatzen ziren.

Euskal inauteriaren tradizioan, eta Goierri alde honetan bereziki, ohikoak ziren “limosna-eskeak”: gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiltzen ziren janari eta limosna eskean, Otsabilko deitzen zitzaion ohitura berrituz. Otsabilko, otsoarentzako eskatzea alegia, jai edo ohitura honen inguruko azalpenetako bat baino ez da, baina gure berraitona-amonek hori zuten gogoan gorde diren abestiek adierazten duten legez:

Otsabilko, otsabilko

Ni basoa jun da otso aundi´at ekarriko, ekarriko

Nei lukainka muturr bat emate´ez dinai

Tripaki aurrera burruntzie sartuko, sartuko

(J:M. Barandiaranek Ataunen jasoa)

Legazpin, XX. Mendearen hasieran, Brinkola eta Telleriarteko gazteak baserriz baserri ibili ohi ziren inauterietan. Mozorrotuta joaten ziren, aurpegiak belztuta, eta musikariz lagunduta (soinua, trikitixa, panderoa,…): Katamaloak deitzen zitzaien. Hemen dugu katamotzarekiko lotura, izenean bertan.

Hemendik abiatuz proposatu zen bere garaian pertsonai hau, LINTX, gure inauterietan txertatzea.

Lintxen etorrera nola egingo den eta koplak

Arratsaldeko 17:00etan haur, irakasle, guraso, herritar,… guztiak plazan gaudenean (Udaletxearen aurrealdean), Lintx katamotza eta katamaloak azalduko dira Udaletxeko balkoian. Txarangaren laguntzaz lehen kopla kantatuko dugu (bi aldiz jarraian). Kantuak irauten duen bitartean Katamaloak Lintxekin balkoian arituko dira dantzan.

Kanta amaitzean zarata aterako dugu eta izututa Lintx eta katamaloak alde egingo dute. (Zarata ateratzeko komeni da guztiok zerbait eramatea: txilibituak, karrakak, oihu egin,…txarangak ere lagunduko digu).

Berriz azalduko dira Katamaloak eta Lintx, oraingoan jai eremuan eta jende artean ibili ondoren Txaranga dagoen tokira hurbilduko dira guztiak. Aurreko jokaldia errepikatuko dugu guztiok (oraingoan ere txarangak adieraziko digu noiz hasi kantuan.) Kantua amaitzean etxafleroa botako da eta zarata ateratzen hasiko gara, Litx eta katamaloak izutzeko.

Oraingoan alde egiten dutenean gure poza adierazteko bigarren kopla kantatuko dugu era horretan Legazpiko Inauteriei hasiera ofiziala emanez.

KOPLAK: Doinua:Axuri beltza

Ostiralean

1) Lintx beldurtzeko deia,.

Lintx gaizto eta sarraski-zale

katamaloekin dator

uju ta aja, ulu ta txistu

tira karrakari gogor (bis)

(ABESTU ONDOREN ZARATA ATERA ETA DANTZA TXARANGAREKIN)

Litx eta katamaloak berriz azaltzean, Txarangaren ingurura gerturatzen direnean:

Lintx gaizto eta sarraski-zale

katamaloekin dator

uju ta aja, ulu ta txistu

tira karrakari gogor (bis)

(ABESTU ONDOREN TXAFLEROA BOTAKO DUGU)

ZARATA ATERA ETA DANTZA EGIN

2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:

Gure zaratei esker joan da

dantza eta sua lagun

uju ta aja, ulu ta txistu

festan ospatu dezagun (bis)

Txarangaren txanda.

Eguraldiak lagunduko ez balu eta euria edo arituko balu, Lintxen etorrera Azokako Arkupeetan egingo genuke. Taulatu txiki bat jarriko genuke Lintx eta Katamaloen lehen agerraldirako. Ekitaldia egin egingo da nahiz eta desfilerik ez egin eguraldia dela medio.

 

 

 

LINTXen Agurra: Otsailaren11n, igandea, 19:00etan plazan.

Igandean, otsailaren 7an, arratsaldeko 19:00etan Inude eta Artzainak

 Konpartsa Herrikoia plazara iristen denean berriz ere azalduko zaizkigu Lintx eta katamaloak eta ostiraleko eskema bera jarraituko dugu, baina oraingoan ez dira balkoian agertuko, zuzenean jai eremuan baizik, eta etxafleroaren ordez panpina erreko dugu.

Kasu honetan ere garrantzitsua da jendeak zarata egiteko trasteak eraman ditzan. Eta noski nola ez bi kasuetan koplak ikastea.

IGANDEKO KOPLAK

1) Lintx beldurtzeko deia, bi aldiz.

Lintx gaizto eta sarraski-zale

katamaloekin dator

uju ta aja, ulu ta txistu

tira karrakari gogor

2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:

Erraldoiari esker joan da

dantza eta sua lagun

uju ta aja, ulu ta txistu

festan ospatu dezagun

  • Visto: 23
Ergela” antzeslana otsailaren 17an, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan

Ergela” antzeslana otsailaren 17an, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan

Joseba Apaolazaeta Sara Cozar dira Jordi Casanovasen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz.

Arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan.

Psikologo misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.

Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko lehiatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.

  • Visto: 85