Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolaturiko Pilota txapelketen finalak, maiatzaren 1ean

Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolaturiko Pilota txapelketen finalak, maiatzaren 1ean

Maiatzaren 1ean jokatuko dira Pilota Eskolak antolaturiko bi txapelketen finalak.

Goizean, 11:00etan hasita, Gaztetxoen txapelketako finalak izango dira,  prebenjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetan banaturik, eta maila bakoitzeko 2 partida jokatuko dira,  B finala (3.eta 4. postuei dagokiona) eta A finala (Txapelduna eta txapeldun ordea erabakiko dituena).

PREBENJAMINAK

LUKEN B - LUKEN G (L) ALAITZ - MARKEL I (L) FINAL A

MANEX - MARKEL M (L) PUEYO - GUINEA - TENA (U) FINAL B

BENJAMINAK

EKAIN - JOANES (L) TELLERIA - ASURABARRENA (U) FINAL A

EGOI - ANDER O (L) MADINA - PLAZAOLA (U) FINAL B

ALEBINAK

PABLO MENDIZABAL - IKER ARAZOLA (Z) MARKEL MARTINEZ - MARKEL GABIRONDO (Z) FINAL A

YOUNES - AGER CAMINO (Z) AIMAR RETA - UNAX ORMAECHEA (Z) FINAL B

INFANTILAK

AGER - URKO (L) MARKO - CRUZ (L) FINAL A

ARTETA - GABILONDO (U) URRETABIZKAIA - LARRAÑAGA (U) FINAL B

Aurtengoan ere, Legazpiko pilotariez gain, Ezkio, Urretxu eta Zumarragako  pilota eskoletako haurrek parte hartu dute txapelketan, guztira 90 pilotari..

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Herri mailako helduen Txapelketako finala jokatuko da. Aurten 38 bikote aritu dira lehian, otsailean hasi zen txapelketan eta honako  hauek arituko final egunean:

3. eta 4. posturako lehian: : ARKAITZ GARMENDIA-ERIK RETOLAZA / AITOR AGREDA-MARKEL ARRIZABALAGA.

Final Nagusia:ANARTZ AGIRRE-XABAT GOIKOETXEA / BEÑAT PEREZ-OIER ALZELAI

  • Visto: 155
Haur-Gazte Danborrada, maiatzaren 1ean

Haur-Gazte Danborrada, maiatzaren 1ean

Aurtengoan ere maiatzaren 1ean egingo da, baina 18:00etan hasita. Eguraldi txarra balitz, Bikuña Pilotalekuan eskainiko dute haur eta gaztetxoek danbor ekitaldia.

Ibilbidean: Laubide kalea, Santikutz Kalea, Patrizio Etxeberria Kalea, Nafarroa Kalea, Kale Nagusia, Euskal Herria plaza.

Patrizio Etxeberria kaletik Nafarroa kalerako bidean (Elizondo pare horretan) jendea errepidean ez pilatzea eskatu nahi dugu, ibilbidea lasai egin dezaten.

Haur korporazioaren aurkezpen publikoa eguerdiko 12:00etan egingo da Euskal Herria plazan, Udaletxeko balkoitik Haur korporazioaren aurkezpen publikoa eta aginte makila hartze ekitaldia. Aurretik, 11:30ean Doinua Musika eskolatik abiatuko da Korporazio txikia kalejiran musika eskolako musikariz lagunduta eta plazara arteko kalejira egingo dute.  Eguraldiak lagunduko ez balu, aurkezpena Udal Batzar aretoan egingo da, eta kalejira Elizako arkupeetan.

Honako hauek osatuko dute aurtengo korporazioa:

Alkatea: Alaitz Legorburu

Zinegotziak:

Elene Salazar Olazabal

Izaia Núñez Triguero

Malen Núñez Triguero

Olaia Moro Agirre

Horiez gain, arratsaldeko ekitaldian protagonista izango dira:

Kapitaina: Iker Gonzalez

Kantinera: Deiane Barroso

  • Visto: 95
UZTALAI udaleku irekiak, begiraleen behin-behineko zerrenda

UZTALAI udaleku irekiak, begiraleen behin-behineko zerrenda

Astelehen goizean, UZTALAI udaleku irekietan begirale gisa lan egiteko izena eman duten izangaiak aukeratzeko epaimahaia bildu zen.

Oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu eta ezarritako baremoa aplikatu ondoren, behin-behineko zerrenda osatu da.

Kontratatu beharreko begiraleen kopurua haurrak matrikulatzeko epea maiatzaren 18an bukatu eta haur-taldeak osatu ondoren jakingo da.

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren asteartean, maiatzaren 6an, aurkez daitezkeen alegazioak aztertu eta egon daitezkeen zalantzak argitu ondoren.

BEGIRALEEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA

  • Visto: 119
Legazpiko zaintza ekosistema lantzeko hiru tailer aurrera eramango dira herrian

Legazpiko zaintza ekosistema lantzeko hiru tailer aurrera eramango dira herrian

Legazpi, Gipuzkoako beste hainbat udalerrik bezala, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzen dituzten Zaintza HerriLab estrategiaren parte izan nahi du. Eusko Ikaskuntza eta Foru Aldundiarekin batera, Legazpiko zaintza sistema proiektua ezarri nahi da, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko.

Aipagarria da gaur egun Legazpin 80 urtetik gorako 760 pertsona daudela; biztanleen %26,7 65 urtetik gorakoa da eta %34,4 60 urtetik gorakoa, lurraldeko bigarren kopururik altuena izanik. Biztanleriaren zahartzea etorkizuneko erronka bat da. Eguneko aldaketa soziodemografikoen ondorioz, zahartzaroaren etapa luzatu egiten da. Gero eta urte gehiago bizi gara eta horrek bizitza ibilbidearen pertzepzio berria dakar. Zahartzaroaz jardutean bizitzako esparru guztiak kontuan hartu behar dira, eta ezinbestekotzat jotzen da adinekoek gizarteari egiten dioten ekarpena, zaintza lanean, boluntario-lanean eta belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioan.

Garrantzitsua da Legazpiko pertsonen bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintzaren egituratzea sustatuko duen ekosistema baten alde lan egitea. Arreta eta zainketa eredu berri bat sustatu nahi da, arreta eta zainketa-ibilbideak diseinatu. Pertsonarengan oinarritutako arreta ikuspegia erabiltzea, pertsona ardatz eta erdigune gisa jarriz.

Pertsonaren autonomia pertsonala eta parte-hartze soziala sustatu nahi da, haren premia integralei erantzunez. Zaintzak behar dituen pertsonari eta haren laguntza-sareari (familia eta zaintzaile afektiboak) arreta integral eta jarraitua bermatu behar zaie, pertsona bere ingurunean mantentzea sustatu. Herriko baliabide ezberdinen arteko komunikazioa eta elkarlana indartu nahi da eta osasun zentroarekin etengabeko harremana izan.

Honetarako, herriko eta eskualdeko eragileei bai Legazpiko udal zerbitzuetako erabiltzaileei galdetegi bat pasa ondoren eta bertan jasotako informazioaren diagnostikoa txosten batean adierazi ostean, 3 tailer burutuko dira maiatzaren 7an, 14an eta 21ean arratsaldeko 16:30tatik 19:00tara Gizarte zentroan.

  • Maiatzak 7: egindako diagnostikoaren deboluzioa gauzatuko da eta hausnarketa kolektibo bat ere.
  • Maiatzak 14: arazoen mapa bat egingo da denon artean, Legazpin dauden arazoak eta lehentasunak identifikatuz.
  • Maiatzak 21:konponbideen mapa bat burutuko da, ondoren proposamen bat egiteko, arreta eta zainketa erdu berriak proposatzeko.

Legazpiko zaintzaren ekosistema proiektuarekin batera, Ezkurrenea proiektua daukagu. Ezkurrenea, belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioa izango da. Proiektu honen bidez, Legazpik arreta, babes eta garapen sozialerako eredu berritzaile berri bat ezarri nahi du. Bi helburu nagusiri erantzun nahi die: alde batetik, biztanleriaren zahartzeak dakarren erronkari erantzutea; lankidetza, belaunaldien artekotasuna, erantzukidetasuna eta elkartasuna bezalako balioak indartuz eta, bestetik, gazteen emantzipazio beharrari erantzutea.

  • Visto: 108