Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Haur eta gurasoentzako eskulan ikastaroa Irule elkartearen eskutik

Haur eta gurasoentzako eskulan ikastaroa Irule elkartearen eskutik

Otsailaren 5etik 16ra egin behar da izen ematea Kultur Etxean.

Irule Elkarteak sustaturik eta Nagore Bengoetxearen gidaritzarekin, egingo da familia giroko ikastaro hau.

Otsailaren 23an hasiko den ikastaro honetan parte hartzeko, haurrek HH5, LH1 edo LH2koak izan behar dute, eta guraso batek eman beharko du berarekin izena. Gehienez ere 10 haur onartuko dira. Ikastaroak 12 ordutako iraupena izango du, eta saioak ostiraletan izango dira, 17:00etatik 18:30etara, Irule Elkarteren egoitzan (Euskaltegiko ganbaran).

Ikastaroaren kostua 36€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da.

  • Visto: 65
Elurteak – aholkuak

Elurteak – aholkuak

Negualdian elurteak izateko egon daitezkeen aurreikuspenen aurrean -eta horien berri gertatuko direnean emango diegu herritarrei-, Alkatetza honek horrelako egoeretarako osatu den protokoloaren berri eman nahi du.

Bide nagusiak garbitzeko programa berezi bat ezarri da, herritarrek euren eguneroko bizimoduarekin normaltasunez  jarrai dezaten.

Udal zerbitzuko langileek eta kontratatutako kanpoko lantaldeek goizeko lehenengo orduan hasiko dira lanean eta zirkulazio-bide nagusiak garbituko dituzte, ibilgailuen zirkulaziorako elur gabe eta izotzik gabe eta erabilgarri egon daitezen.

Baina Udalaren ahalegin horri ezinbestekoa da herritarren laguntza gehitzea, etxebizitzetako atari pareko espaloiak eta garajeetarako sarbideak garbi mantendu daitezen.

Guztion ahalegin horrezaz gain, hainbat aholku eman nahi nituzke:

-      Espaloietatik kenduko den elurra bide bazterrean utziko da, isurbide publikoak libre utziz.

-      Oinezkook espaloietatik edo elurra kenduta dagoen ibilbideetatik ibili behar dugu, kaleak gurutzatzean arreta jarriz eta elurretarako oinetako egokiak erabiliz.

-      Ahal bada sartu autoak garajeetan.

-      Ahal bada ez hartu ibilgailua eta hartu behar izanez gero, segurtasun-tarte egokia gorde eta arretaz zirkulatu.

-      Bidaiaren bat egin behar baduzue, errepideen eta eguraldiaren egoeraren gaineko informazioa eskatu.

-      Gatza behar izanez gero eskatu

Udaletxean:        943 737030

Udaltzaingoan:    943 109662

Legazpin, 2018ko urtarrilaren 31n.

Alkatea: Koldobike Olabide Huelga

 

 

dokumentua ikusi

 

  • Visto: 62
LEGAZPI LAGUNKOIA proiektua

LEGAZPI LAGUNKOIA proiektua

Urtarrilaren , 25ean, “Obra Social La Caixa”k 2.500 euroko diru-laguntza eman dio Legazpiko Udalari LEGAZPI LAGUNKOIA proiektua garatzeko. Aipatu proiektuaren helburua herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte hartzea sustatzea da, zahartu ahala pertsonei bizimodua erraztuko dieten inguruneen sustapenean mugimendu lagunkoia garatuz.

Ekitaldian honako udal ordezkariak izan dira: Koldobike Olabide alkatea, Fco. Javier Iraeta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Lurdes Garcia Gizart Zerbitzuetako teknikaria. “La Caixa”ren izenean, berriz, bi ordezkari etorri dira: Estibaliz Areitio Gipuzkoako arduraduna eta Leire Olaetxea Legazpiko bulegoko arduraduna.

Alkateak eskerrak eman dizkio “Obra Social La Caixa”ri proiektu hau aurrera eramateko 2.500 €ko diru-ekarpena egin duelako. Proiektuaren helburua bat dator Udalak herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte hartzea sustatzeko duen helburuarekin, zahartu ahala pertsonei bizimodua erraztuko dieten inguruneen sustapenean mugimendu lagunkoia garatuz.

Proiektua orain dela 3 urte jarri zen martxan. Diagnostikoa egin dugu eta orain gauzatuko ditugun ekintzak lantzen ari gara.

  • Visto: 69
"Josiz ikasi" Erakusketa

"Josiz ikasi" Erakusketa

NORTZUK EGIN DITUZTE JANTZIAK:

Domingo Agirre eskolako haurren gurasoek eginak dira

NONDIK IDEIA:

Guraso Elkarteko Elkarbizitza batzordetik sortu zen ideia

NOIZTIK:

2013ko ikasturteaz geroztik urtero antolatu da.

NORK  ANTOLATZEN DU:

 Domingo Agirre ikastetxeko guraso elkarteak antolatzen du eta ikastetxeko gelak erabiltzen dira. Asteazkenero 14.15tatik 16.15etara izaten da (haurrak eskolan dauden bitartean). Bereziki baserritar jantziak jostera zuzendurik dago, nahiz eta inauterietako  jantziak eta beste zenbait  konponketa ere egiteko aukera izaten den.

NORTZUK EMATEN DUTE TAILERRA:

Herriko jende bolondresak

  • Visto: 63
Otsailaren 3an, Jolasak Sorgintxulorekin lehen Hezkuntzako 3.,4.eta 5. mailetako ikasleentzako

Otsailaren 3an, Jolasak Sorgintxulorekin lehen Hezkuntzako 3.,4.eta 5. mailetako ikasleentzako

Otsailaren 3an, Jolasak Sorgintxulorekin

Izenematea otsailaren 1era arte ikastetxeetan

Lehen Hezkuntzako 3.,4.eta 5. mailetako ikasleek

Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen

Jolasetan parte hartzeko aukera izango dute,

datorren larunbatean, otsailak 3,

17.00etan Domingo Agirreko frontoian.

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 1era bitarteko epea izango dute

ikastetxeetako idazkaritzan izena emateko.

Haur eta gaztetxoenaisialdian

euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak

antolatutako ekintza da.

Ekintza Laubide auzoan egingo da,

euskararen erabilera auzoan ere bultzatzeko asmoz;

azken neurketan auzoko euskararen erabilera

ez baitzen %10era iritsi

eta kalean aldiz, %34tik gorakoa izan zen.

  • Visto: 73