Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urola Telebistaren seinalea Brinkola auzora eraman da

Urola Telebistaren seinalea Brinkola auzora eraman da

Brinkola auzoko bizilagunek euren telebistak sintonizatu beharko dituzte Urola Telebista ikusteko.

Joan den 2016an Telleriarte auzora zabaldu zen Urola Telebista ikusteko seinalea.

Lortu beharreko baimenak eskuratu ondoren, orain Brinkola auzora zabalduko da aipatu seinalea. Horretarako, urtarrilaren bigarren hamabostaldian seinale hori Brinkolara eramateko behar diren ekipoak jartzen ari dira. Horren kostua 17.650 eurora iristen da.

Beraz, urtarrilaren 30ean berriro sintonizatu beharko dira telebistak, orain arte Urola Telebista 33. kanalean ikusi izan delako eta aurrerantzean 23. kanalean ikusiko delako.

·         Lehengo kanala: 33

·         Oraingo kanala: 23

Urola Telebistarekin batera, Goierri Telebista eta Donosti Telebista ikusi ahal izango dira, tokiko hiru telebista horiek frekuentzia berean emititzen dutelako seinalea. 

  • Visto: 74
Oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa

Oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa

Izen ematea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra egin behar da Kultur Etxean.

Urtarrilaren 29tik otsailaren 9raegongo da irekita Kultur Etxeko Harreran, otsailaren 12an  hasi eta martxoaren 15ean amaituko den oinarrizko argazkigintza ikastarorako izen ematea.

Ikastaroa udalak antolaturikoa da eta Ikatza Argazkilari elkarteko kideek eskainiko dute.

Saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19.00etatik 21:00etara. Kostua 50€ izango da eta ikastaroko lehen egunean adieraziko da nola egin behar den ordainketa.

20 plaza daude ikastaroa egiteko, eta izen emate ordena jarraituko da ikasle gaiak onartzeko.

  • Visto: 23
“Heriotzak dakarren kolpea” hitzaldi-tailerra

“Heriotzak dakarren kolpea” hitzaldi-tailerra

Datorren ostiralean, urtarrilaren 26an,

18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian

Patxi Izagirre Ormazabal, psikologo klinikoak

hitzaldi-tailerra eskainiko du,

“Heriotzak dakarren kolpea eta daukagun ezintasuna”

izenburupean.

Udaleko Hezkuntza zerbitzuak antolatu du hitzaldia.

  • Visto: 61
“Bullyingaren prebentzioa” hitzaldia

“Bullyingaren prebentzioa” hitzaldia

Domingo Agirre ikastetxeak

hitzaldi irekia antolatu du Kultur etxean,

gurasoei zuzendua,

“Bullyingaren prebentzioa, harremanak eraikitzen”

izenburupean.

Hitzaldia asteazkenenan, urtarrilaren 24an da,

18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hizlaria Mari Jose Lera da,

Sevillako Unibertsitateko psikologian doktoratua

eta Golden 5 proiektuaren koordinatzailea.

  • Visto: 63
Hitzaldiak herriko ikastetxeetan, Hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Hitzaldiak herriko ikastetxeetan, Hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Haztegi ikastolak urtarrilak 23 eta 24;

Domingo Agirre ikastetxeak, urtarrilak 25.

Datozen egunetan 2018-2019 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenek izenematea egiteko aukera izango dute.

Hori dela eta, hona hemen herriko ikastetxeek antolatu dituen hitzaldien berri:

-      Haztegi Ikastola: urtarrilak 23, asteartea (euskaraz) eta urtarrilak 24, asteazkena (gazteleraz), 18.00etan Latxartegiko Haur Hezkuntzako geletan.

 

-     Domingo Agirre Eskola Publikoa: urtarrilak 25, osteguna (euskaraz eta gazteleraz), 18.00etan Laubideko Haur Hezkuntzako geletan.

  • Visto: 24