Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zizurkil eta Alegiara joan ziren Haurren Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako lehen sariak

Zizurkil eta Alegiara joan ziren Haurren Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako lehen sariak

Soinu Zahar: Amaia Aizpurua. Aurresku: Aritz Maiza

Urtarrilaren 13an, Latxartegi aretoan, Legazpiko XXIV. Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta VI. Gazteen Soinu Zahar Txapelketako saioak jokatu ziren.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 14 neskatila (soinu zaharrak), hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez legazpiarrak, eta 10 mutil (aurreskua), hauen artean Markel Garmendia legazpiarra, aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren Soinu Zaharrenen txapelketa Zizurkilgo Amaia Aizpuruak irabazi zuen, aldiz Aurresku txapelketa Alegiako Aritz Maizak.

Legazpiarrak lan bikaina egin zuten, Ane Arrizabalaga hirugarren sailkatu zen.Ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

Sustraiak Dantza taldeak eta Legazpiko Udalak txapelketa hau aurrera eramateko ezinbesteko lankide izan dituen, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie.

Dantzari, irakasle eta gurasoei ere gure eskerrik zintzoenak.

Dantzari legazpiarrak

Dantzari irabazleak

  • Visto: 101
Silo bolak

Silo bolak

Bilketa hilean behin egingo da  (3.asteartean) eta hilabete bakoitzerako izendatutako egunak hauek dira:

 2018 Urtea: 
  • urtarrilaren, 16an
  • Otsilaren , 20an
  • Martxoaren, 20an
  • Apirilaren, 17an
  • Maiatzaren, 15ean
  • Ekainaren, 19an 

BILKETA PUNTUAK:

·         EGIALDE Auzoan: “Tiro  al Plato”ko instalazioen sarreran

·         BRINKOLA Auzoan: zerrategian

  • Visto: 24
“Arriskua alkohola” hitzaldia

“Arriskua alkohola” hitzaldia

Urtarrilak 16, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean

Legazpiko udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean,

gurasoentzako hitzaldi bat antolatu du

“Arriskua Alkohola” izenburupean,

datorren asteartean, urtarrilaren 16an,

18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da,

Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.

Egun berean, baino 16:30ean

Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako

hainbat irakasleen txanda izango da,

DBH-4 eta Batxilergoko ikasleekin

azaroan egindako lana ardatz hartuta.

2 saio hauek Legazpiko udalak antolatu ditu,

honako helburuekin:

-          Euren ikasle eta seme-alabak,

alkoholaren kontsumo seguru eta arduratsuan hezteko

beharrezkoak diren jakintza eta hezkuntza-tresnak eskaintzea.

 

-          Gazteek,hainbat substantzia, zertarako eta nola kontsumitzen dituztenjakitea.

-          Alkoholari buruzko heziketan irakasle eta gurasoen zereginaz hausnartzea.

-          Gai honi modu egokian aurre egiteko tresnak eta baliabideakeskuratzea.

-          Aurretiaz, ikastetxeetako taldeetan lortutako ondorioak azaltzea.

Arrisku Alkohola programa

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren

eta Adikzioaren Zuzendaritzak

ikastetxeetan doan aurrera eramandako

prebentzio-programa da.

Legazpin saioak azaroaren bukaeran izan ziren

eta DBH-4.mailako ikasle guztiek parte hartu zuten,

baita Haztegi ikastolako Batxilerreko 1go mailako

eta Olazabal institutuko Batxilerreko 2.mailako ikasleek ere.

  • Visto: 62
Argentina airez-aire, Julian Auzmendiren ikus-entzunezkoa berriz emango da

Argentina airez-aire, Julian Auzmendiren ikus-entzunezkoa berriz emango da

Urtarrilaren 19an, 20:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Azaroaren 17an eskaini zen emanaldia ezin ikusirik jende asko geratu zen, Kultur Etxeko areto nagusia bete egin baitzen.

Egilearekin adostu ondoren data berria jarri genuen, eta horrela 2018ko ikus-entzunezkoen emanaldiak irekiko dituena izango da.

Julian Auzmendik Argentinako hainbat txoko erakutsiko dizkigu: Buenos Aires, Valdés penintsula, Ushuaia, San Carlos de Bariloche, El Calafate, Perito Moreno glaziarra eta Iguazuko urjauziak. Guztia bertako musikaz lagunduta.

  • Visto: 61