Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Dantza Txapelketa: Haurren Soinu Zahar eta Aurreskua

Dantza Txapelketa: Haurren Soinu Zahar eta Aurreskua

UrtarrilUrtarrilak 13, larunbata, 16:30ean Latxartegi Aretoan

 

Datorren urtarrilaren 13an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXIV. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak Txapelketako VI. edizioa ospatuko da.

Legazpin jokatuko diren bi txapelketa hauek Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen XXI. Gazteen Gipuzkoar Aurresku (1. saioa) eta XX. Gazteen Soinu Zahar (1. saioa) Ligaxketako saioak izango dira , eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.

Aurtengo Legazpiko saioan Soinu Zahar txapelketan 2003 eta 2005 urte bitartean jaiotako 16 neskatila lehiatuko dira, eta Aurresku txapelketan 2003 eta 2006 urte bitartean jaiotako 10 mutiko.Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Ane Arrizabalaga, Nahia Lopez eta Markel Garmendia arituko dira.

Dantzatu beharreko dantzak:

Soinu Zaharra:

  • B Saila: "Ehun Dukat" eta "Zortzikoa"

Aurresku:

  • B Saila: "Desafioa edo Aurkez Aurkez" eta "Txakolin"

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.

Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena

Soinu Zaharra (B Saila)

Aurreskua (B Saila)

·         Maddi Begiristain(Amasa-Villabona)

·         Naroa Legarra(Amasa-Villabona)

·         Maren Goya(Amasa-Villabona)

·         Amaia Sasiain(Elgoibar)

·         Iraia Cambra(Amasa-Villabona)

·         Enara Lertxundi(Amasa-Villabona)

·         Maria Ansa(Anoeta)

·         Leire Arratibel(Amasa-Villabona)

·         Naroa Otxoa(Etxarri)

·         Aiara Altuna(Amasa-Villabona)

·         Alaia Santano(Amasa-Villabona)

·         Naiet Jauregi(Amasa-Villabona)

·         Ane Arrizabalaga(Legazpi)

·         Amaia Aizpurua(Zizurkil)

·         Nahia Lopez(Legazpi)

·         Irati Madera(Amasa-Villabona)

·         Jon Etxeberria(Elgoibar)

·         Eki Balda(Etxarri)

·         Markel Goenaga (Elgoibar)

·         Martin Etxebeste(Oiartzun)

·         Endika Osa(Lezo)

·         Eneko Etxaniz (Elgoibar)

·         Andoni Zumeta(Larraul)

·         Markel Garmendia(Legazpi)

·         Joanes Zubia(Ibarra)

·         Aritz Maiza(Alegia)

  • Visto: 85
“Miserableak” Musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldiko urteko lehena

“Miserableak” Musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldiko urteko lehena

Urtarrilaren 10ean, 18:30ean lehen zatia

2017-2018 denboraldiak aurrera darrai eta Musikalaren txanda izango dugu Urterrilean. Urte hasiera honean , Victor Hugoren lanean oinarritu eta Claude-Michel Schönberrek musikaturiko, “Miserableak” musikala eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, bi zatitan: urtarrelaren 10ean eta 17an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera.

Legazpiko Udal Liburutegiak aurten betetzen ditu 50 urte, eta idazle handi baten lanean oinarritutako lana eskainiko dugu, era horretan Liburutegiaren urtebetetzeari keinu bat eginez.

Eskainiko den emanaldia Miserableak musikalaren 25. Urteurrenean, 2010ean,  Londresko Queens Theatren eskaini zen ekoizpen berria izango da, 500 artista eta musikari bildu zituena.

Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.

  • Visto: 117
Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatzeko

Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatzeko

Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatzeko Parte-hartze prozesua

Urtarrilak 11an arratsaldeko 18:30 batzar aretoan herritarrekin 2. bilera egingo da.

Bertan,  Udalak herritarrei aurkeztuko die ordenantza berriaren proposamena. 

“Legazpin bizitegi eraikuntzetako etxabeetan eta bestelakoetan etxebizitza erabileraren ezarpena arautzeko udal ordenantza” 2008. urtean onartu zenetik, lokal komertzial bakarrean baimendu da etxebizitza erabilera. 

  • Visto: 53
Kontuz: Iruzurra izan daiteke

Kontuz: Iruzurra izan daiteke

Badirudi Bizkaiko enpresa batetik telefono-deiak egiten dizkietela adineko pertsonei eta beraiekin egoteko hitzordua eskatzen diete, presoterapiaren doako tratamendu bat eskaintzeko.

Ez da eskaintza hori onartu behar, hainbat ikerketa egin ondoren, iruzurra dela pentsatzen dugulako.

  • Visto: 76
Erregeen Kabalkada

Erregeen Kabalkada

Bikuñatik iritsi ziren, Korosti Dantza Taldearen eskutik, arratsaldeko 18:00etan.

Euskal Herria plazan, ez ziren falta dantzak, eta kabalgadaren bukaeran, Jaiotza bizia zegoen, bertan Erregeak bere ofrenda egin ondoren, herriko gendea agurtu zuten Udaletxeko balkoitik.

ARGAZKIAK IKUSI

  • Visto: 111