Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan

Urteroko zita dugu honakoa.

Bertan Korosti Dantza taldeko kideek urtean zehar han eta hemen eskainiko duten dantza ikuskizuna aurkezten dute legazpiarren aurrean.

Aurtengoan Amonaren istorioak, euskal usadioetan oinarrituta izango da dantza ikuskizunaren ardatza.

Ohi bezala dantza taldeko kideez gain, izango da gonbidaturik ere eta musikak ere protagonismo berezia izango du.

  • Visto: 22
Ikasgela bikuña jauregian

Ikasgela bikuña jauregian

Abenduaren 2an ireki zen ikasgela Bikuña Jauregian,

hasiera batean asteburuetan eta zubian.

Abenduaren 22an, ostirala izanik, irekita egongo da,

Gabonetako hainbat egunetan itxita egongo delako,

hau da, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.

Abenduaren 26tik urtarrilaren 26ra bitartean

astegunetan eta asteburuetan irekiko da.

Ordutegia:

-          Astegunetan: 8.00 - 20.00

-          Larunbat eta igandetan: 9.30-20.00

Honez gero, 28 txartela banatu dira

eta itxaron zerrenda dago.

Egun hauetan jende asko espero da,

kanpoan ikasten dutenak

Gabonetarako etxera etorri baitira.

Dena den, Gabonetatik aurrera

ikasgela erabiltzeko asmoa ez dutenei

dei bereziaegiten diegu,

txartela itzul dezaten,

itxaron zerrendan daudenei aukera emateko.

Ikasgela erabili ahal izateko ezinbestekoa da

sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa eskuratzea.

Eskaera udaletxean bertan dagoen

Herritarrentzako Arreta Bulegoan egin daiteke,

7:30etik 15:00etara.

  • Visto: 90
Haur eta familientzako gabonetako ekintzak

Haur eta familientzako gabonetako ekintzak

Udalak hainbat ekintza antolatu ditu

Gabonetako egun hauetarako

haurrei eta familiei zuzenduta,

gune ezberdinetan.

Aurtengo nobedadea da

Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan,

larunbatean, abenduaren 30ean

antolatuko den Haurrentzako Parkea.

goizeko 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

Egun honetan Laubide auzoan, Ilinti Merkatarien elkarteak

Gabonetako kanpainaren zozketa egingo du 13:30.

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara

Erregeen gutun bilketa egingo da Azokan.

Horrezaz gain, honako ekintzak izango ditugu:

Mari Domingi eta Olentzeroren Gabon Erronda

eta Erregeen kabalgata, herriko kale eta auzoetatik;

Gabon irudien marrazki lehiaketa eta sari banaketa Kultur etxean,

Tomaxen Abenturak pailazoen ikuskizuna Latxartegi aretoan,

Korosti Dantza taldearen Gabonetako jaialdia

eta Gabonetako Haur Parkea Urbeltz pilotalekuan.

Ondoko loturan klik eginez, osatutako egitaraua ikus dezakezu:

EGITARAUA

Eguberri eta Urte Berri On!

  • Visto: 24
2017 KULTURA Sariak

2017 KULTURA Sariak

Kultura Sariak 2017:

 

Aurtengoan bigarrenez emango diren

Kultura Sarien helburua

herrian kultura arloan eta herriko kultura bizitza suspertzen lan egiten duten pertsonak saritzea da.

Bigarren aldi honetarako,

Herriko kultur elkateekin aritu gara,

Zenbat, zein ataletan, eta nor saritu

adostu eta erabakitzerakoan.

 

Hiru sari emango ditugu,

o   Kultura Merezimendua:

azken urtean kulturaren edozein arlotan lorpen nabarmena lortu duenari. Nerea Elustondori, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalerdietara iristeagatik.

 

o   Herrigintza: Herriko kulturarekin konpromezua izatea taldeetako antolakuntza arloan, eta kultur herri ekimenen arloan.

Primi Murgiondori, herriko lehen Olentzeroa izan genuen eta urtetan eutsi zion zeregin horri, errege beltza ere izan dugu urtetan, batzuk batzuk aipatzeagatik.

 

o   Kulturgintza: Herrian kulturaren arlo desberdinetan izandako jardun aktiboagatik.

Jesus Castillejori, sormena lantzen eta sustatzen egiten duen lanagatik, Legazpi Musika Bandan, Musika Eskolan eta  deitzen zaion edozein ekimenetan.

ARGAZKIAK IKUSTEKO

 
  • Visto: 66
Gabonetan ere…

Gabonetan ere…

Jai egun hauetan ere Ingurumena zaintzen duten produktuak aukeratu ditzakegu.

Aukeratu bertako produktuak eta bilgarri gutxi dituztenak!

Ikusi bideoa

  • Visto: 61