Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Upv/ ehu-ko informazio-jardunaldia

Upv/ ehu-ko informazio-jardunaldia

14. urtea da Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)

Legazpiraino gerturatzen dela

Urola Garaia Mankomunitateko ikasle eta familiengana

bere eskaintzaren berri emateko.

Jardunaldi honen helburua da

etorkizuneko unibertsitate-ikasleen

eta haien familien arteko lehen harremanabideratzea.

Unibertsitate honi buruzko informazio orokorra emango da

eta ikasleek gogoko dituzten

unibertsitate-ikasketen gainean

erabakiak hartzeko zalantzak

argitzeko aukera izango dute.

triptikoa

  • Visto: 95
Silo bolak

Silo bolak

Bilketa hilean behin egingo da  (3.asteartean) eta hilabete bakoitzerako izendatutako egunak hauek dira:

2017 urtea

·         Irailak, 19

·         Urriak, 17

·         Azaroak, 21

·         Abenduak, 19

BILKETA PUNTUAK:

·         EGIALDE Auzoan: “Tiro  al Plato”ko instalazioen sarreran

·         BRINKOLA Auzoan: zerrategian

  • Visto: 18
Erabili ezazu GARBIGUNEA. Oso gertu daukazu

Erabili ezazu GARBIGUNEA. Oso gertu daukazu

Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria.

Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du Garbiguneen erabilera bultzatzeko eta kaleak garbiago izateko.

“Erabili ezazu garbigunea. Oso gertu daukazu” lemapean Sasieta mankomunitateak garbiguneen erabilera bultzatzeko kanpaina abian jarri du. Ia 5.000 kartel jarri ditu.

Egia da garbiguneetara geroz eta herritar gehiago joaten direla. Erabiltzaile kopuruak gorak egiten du urtez urte. Hiru garbigune ditu guztira mankomunitateak: Urretxun, Beasainen eta Orduzian.

Instalazio hauek herritarrek erabili ohi dituzten bilketa-zerbitzuen osagarri aproposa dira.

Kanpainaren helburua zera da: tamaina handiko traste zaharrak (koltxoiak, altzariak, etxetresna elektriokoak e.a.) zabor puntuetan bilketako egutegiz kanpo ez uztea eta horrelakoetan garbigunera eramatea. Baita ere, bilketa berezirik ez duten zenbait hondakin ere garbigunera eramatea, hala nola, obratako eskonbroak, gurpilak, egurrezko kaxa eta paletak, etxeko hondakin arriskutsuak (pintura edo berniz poteak, kotxeko olioa, bateriak…).

Ordutegia zabala da:

·         Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:00 / 15:30-18:30

·         Larunbatetan: 9:00-13:00

Kartela ikusi

  • Visto: 82
Kultura Sariak 2017

Kultura Sariak 2017

Ekitaldia abenduaren 21ean, osteguna, 20:00etan, Kultur Etxean.

Aurtengoan bigarrenez egingo den ekitaldi honetan hiru sari banatuko dira:

Kultura Merezimendua: Nerea Elustondori, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalerdietara iristeagatik.

Herrigintza: Primi Murgiondori, herriko lehen Olentzeroa izan genuen eta urtetan eutsi zion zeregin horri.

Kulturgintza: Jesus Castillejori, sormena lantzen eta sustatzen egiten duen lanagatik.

Aurtengoan Herriko kultur elkarteekin adostu da sariak emateko prozedura, eta elkarte hauek eginiko proposamenak hartu dira kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek. 

  • Visto: 67
“Legazpi Musika Banda 150 urteko ibilbidea” dokumentalaren aurkezpena

“Legazpi Musika Banda 150 urteko ibilbidea” dokumentalaren aurkezpena

Abenduaren 19an, asteartea, 19:00etan Kultur Etxean.

2017. urtea berezia izan da Legazpi Musika Bandarentzat,

eta baita herritarrontzat ere.

Kontzertu eta emanaldi bereziak eskaini dizkigute urte guztian,

eta oraingoan Bandaren ibilbidea jasotzen duen dokumentala aurkeztu nahi digute.

Bandako kidea den Xabier Aztiriak egin du dokumentala.

  • Visto: 64