Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
C1 mailako agiria prestatzeko ikastaroa Euskaltegian.

C1 mailako agiria prestatzeko ikastaroa Euskaltegian.

Urtarrilean C1 mailako agiria prestatzeko ikastaroa jarriko da martxan Legazpiko Udal Euskaltegian.

Astean hiru egunetakoa izango da, egunean bi ordukoa, urtarrilean hasi eta ekaina bitartekoa. 

Izena emateko epea: Abenduaren 20a baino lehen

Lekua: Udaletxean zein udal euskaltegian bertan

Telefonoz: 943 73 11 67 udal euskaltegian  edo 943 73 70 30 udaletxean

Emailez:

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  

  • Visto: 83
Egutegia-Azaroa

Egutegia-Azaroa

Azaroko  txokoaren izena “BARRENDIOLAko urtegia" da. 

100 erantzun jaso dira eta egindako zozketan ,eta LEIRE ZALDUA izan da saritua. 50 eurotako sari-bonoarekin, Legazpiko edozein komertzioetan erabiltzeko

Udal egutegiko abenduko hilabetean azaltzen den Legazpiko txokoaren  izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

  • Visto: 128
Kafe kapsulaz egindako Gabonetako zuhaitz berria

Kafe kapsulaz egindako Gabonetako zuhaitz berria

Garagunekoek egin dute  Gizarte Zentroan jartzeko.

Legazpiko Garaguneko kideak Legazpiko herriari ekarpenak egiteko prest egoten dira.

Urte hasieran Udalarekin adostu zuten Gizarte Zentrorako zuhaitza egitea.

Orduan dei egin zuten herritarrok erabilitako kafe kapsulak Garagunera eramateko.

Horiek hustu eta garbitu dituzte eta  Gabonetako zuhaitza  egin dute.

Zuhaitza Gizarte Zentroko sarreran jarri dute  legazpiar guztiok disfrutatu ahal izateko.

Egin duten lana asko baloratzen du Udalak:

·        Materialak berrerabili dituztelako

·        Garaguneak Legazpiri ekarpen berri bat egin diolako.

Aurreko urteetan ere, materialak berrerabiliz, herria apaintzeko zenbait lan egin dituzte:

·        plastikozko botilekin egindako udal balkoietako apaingarriak

·        Herritarren Arreta Zerbitzuko zuhaitza

·        Udaletxeko balkoiak paintzeko inauterietako apaingarriak

Eskerrik asko!

  • Visto: 109
“Bi izarren kalenturak”. Antzerkia Latxartegi Aretora

“Bi izarren kalenturak”. Antzerkia Latxartegi Aretora

Abenduaren 16an, larunbata, 20:00etan izango da emanaldia.

Ane Gabarain eta Iñake Iraztorza protagonista dituen “Bi izarren kalenturak” komedia aurkeztuko digu Txalo konpainiak abenduko saio honetan.

Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko leihatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.

BI IZARREN KALENTURAK

Antzokia hutsik dago eta lehen entsegu-eguna da.

Bi emakumek aspaldiko partez egingo dute berriro topo: Hortentsia, maila handiko aktoresa ezaguna eta Gertrudis, idazle famatua, dramagilea eta antzerki-zuzendaria.

Bikote zaila, bai alajaina! Zuri-beltz edo  ilun-argitan, biak dira guztiz ezberdinak entseguei nola heldu erabakitzeko garaian.

BI IZARREN KALENTURAK antzerki-obra bi emakumen arteko maitasun/gorroto sentimenduen talka eta norgehiagokaren kontaketa da, komedia klabean.

Antzerki munduari buruzko satira umoretsu eta ozpindu honek komedia onenaren Moliere saria jaso zuen eta Victor Haïm egileak ere, autore onenaren saria.  

  • Visto: 104
“Romeo eta Julieta” Balleta, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Romeo eta Julieta” Balleta, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Abenduaren 13an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian.

Urteko azken emanaldia izango den honetan Romeo eta Julieta Balleta eskainiko dugu.

Shakespearek idatzitako lana oinarri hartuz, Leonid Lavroskyk eginiko libretoari musika jarri zion Sergei Prokofiev musikariak.

Legazpin eskainiko dugunak, Rudolf Nureyev handiaren koreografia du, eta Parisko Orchestre de L´Opera Nationalek jarriko du zuzeneko musika .

  • Visto: 89