Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
San Nikolas Erronda: abenduaren 5ean, asteartea

San Nikolas Erronda: abenduaren 5ean, asteartea

5:30etan abiatuko da Laubide kaletik.

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau, abenduaren 5ean, asteartean, egingo da. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Aner Telleria Asteasu, Haztegi Ikastolako DBH1eko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

IBILBIDEA:

Laubide Kalea - Santikutz kalea

Santikutz Egoitza - Santikutz Kalea

Patrizio Etxeberria kalea

Nafarroa kalea - Kale Nagusia

Euskal Herria Plaza – Azoka

.Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei.

Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.

Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak:

SAN NIKOLAS

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

 

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

 

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!

SAN NIKOLAS SANTUA

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

 

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

 

SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.

URTE BERRI BERRI

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

 

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

 

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

 

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

 

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

DAUKANAK

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

Bi ohitura nahasten dira:

  1. San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.

Kondairak dio,

ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei

urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.

Horregatik, gabon aurretik

umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da

hainbat tokitan

Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.

 

  1. Ikasleen artean gotzaina izendatzea,

Erdi Aroan Europan egiten ziren

zoroen festetetatik dator.

Hori da abesten diren letren zentzugabekeria

eta euskara-erdara nahastearen

arrazoia.

  • Visto: 110
Odol emaileak Legazpin

Odol emaileak Legazpin

18 urte baino gehiago badituzu,

Legazpiko Odol emailen elkarteak gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:


Eguna: abenduak 1, ostirala.
Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak:  http://www.donantes2punto0.eus/eu/odola-eman-ahal-dut

  • Visto: 52
“Arriskua alkohola” programa  Olazabal institutuan eta Haztegi ikastolan

“Arriskua alkohola” programa Olazabal institutuan eta Haztegi ikastolan

Olazabal institutuan eta Haztegi ikastolan

Aste honetan, Legazpiko udalak alkohola hartzearekin lotutako arriskuak

murrizteko programa bat jarriko du martxan,

herriko bi ikastetxeetan,

15 urtetik gorako gazteekin.

“ARRISKUA ALKOHOLA” izena du programak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean

eta herriko Olazabal institutua eta Haztegi ikastolarekin batera

aurrera eramango da.

Zein da asmoa?

Alkohola hartzearekin lotuta dauden arrisku eta minak ezagutzea,

jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea

eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.

Programan herriko DBH-4.mailako ikasle guztiek hartuko dute parte;

baita Haztegi ikastolako Batxilerreko 1go mailako ikasleak

eta Olazabal institutuko Batxilerreko 2.mailako ikasleak ere.

Saio horiek aste honetan gauzatuko dira,

azaroaren 29an eta 30ean,

Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.

Gabonak pasa eta gero, urtarrilaren 16an,

irakaslegoaren eta gurasoen txanda izango da.

Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta,

irakasleekin lan saio bat egingo da

eta gurasoentzako hitzaldi bat eskainiko da Kultur etxean.

Lehenengo aldia da Legazpiko udala

Alkohol-kontsumoari dagokionez,

E.A.E.ko ikastetxeetanprebentzio hautakorrekoesku-hartzea

izeneko programan parte hartzen duela.

Ikasleekin aurrera eramango diren tailerrak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren

eta Adikzioaren Zuzendaritzak ordainduko ditu.

Legazpiko udalak berriz,

irakaslegoarekin eta gurasoekin

aurrera eramango diren saioak ordainduko ditu.

  • Visto: 69
Saletxe, poeta ikusezina: Txinpartak aldizkariaren ale bereziaren aurkezpena

Saletxe, poeta ikusezina: Txinpartak aldizkariaren ale bereziaren aurkezpena

Abenduaren 1ean, ostirala, 19:00etan Telleriarteko Arrizabala Elkartean.

Martin Ugarte 'Saletxe' poeta legazpiarraren lana ikertu du Aitor Gurrutxagak. Literaturaren ikuspuntutik aztertu du 'Jatorriaren errotik' liburua. Baserrian zein lantegian arkatza eta papera gainean zeramatzan herri poeta izan zen Saletxe.

Legazpiko Haztegi ikastolan geografia, historia eta hizkuntza irakaslea da Aitor Gurrutxaga (Legazpi, 1966). Euskal filologoa da ikasketaz, eta literatura zalea ere bada. Saletxe: poeta ikusezina artikulua publikatu du, Burdinola elkarteak argitaratzen duen Txinpartak aldizkarian. Jatorriaren errotik liburua aztertu du, eta zer azpimarratua aurkitu du poema guztietan.

Informazio gehiago

  • Visto: 79
“ZuTuberrak” 7-14 urte bitartekoentzat antzeslana

“ZuTuberrak” 7-14 urte bitartekoentzat antzeslana

Abenduaren 2an, larunbata, 18:00etan Latxartegi Aretoan.

Antzerki emanaldiak itzuli dira Latxartegi Aretora kultura sailaren eskutik, eta oraingoan gaztxoentzako emanaldi bat proposatu nahi dizugu.

 7-14 urte bitarteko gaztetxoentzat pentsatuta badago ere, ongi etorriak izango dira beren guraso, hezitzaile,…

Euskararen Nazioarteko egunaren bezperan, ondo pasatu eta hausnartzeko aukera emango digute Eidabe taldekoek. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko leihatilan 17:00etatik aurrera 4€tan.

eskuliburua

  • Visto: 74