Partehartze bidezko 2018ko aurrekontuetako zozketaren irabazlea
14 proiektu artean bozkatu duten,hau da, 1227 pertsonen artean, Aitor Agirrezabalak irabazi du, Legazpiko jatetxeetan erabiltzeko, 50€tako bono-saria, . ZORIONAK!
- Visto: 67
14 proiektu artean bozkatu duten,hau da, 1227 pertsonen artean, Aitor Agirrezabalak irabazi du, Legazpiko jatetxeetan erabiltzeko, 50€tako bono-saria, . ZORIONAK!
Samaniego Abesbatza, The Lorde Gospel bikotea eta Legazpi Musika Banda
Azaroaren 25ean, Legazpi Musika Bandak irekiko du Azaroan Musika zikloko azken asteburuko egitaraua. Taldearen 150. urteurrena dela eta gaurko eta atzoko banda-kideak elkartuko dira eta kalejira eskainiko dute eguerdiko 12:00etan hasita.
Egun berean, baina arratsaldeko 20:00etan eta Parrokian, Gasteizko Samaniego Abesbatzaren kontzertua izango dugu, Santikutz Abesbatzak sustaturik. Hona eskainiko duten egitaraua:
1. Inmortal Bach J.S.Bach/Arr.K.Nystedt
2. Crucifixus A. Lotti
3. O vos omnes P.Casals
4. Christus factus est V.Goikoetxea
5. Beati quorum via C.V.Standford
6. Kitolis L.Aramburu
7. Neskatx ederra X.Sarasola
8. Iru txito A.Donostia
9. Rosas Pandan Pop. Filipina/Arr.G.Hernandez
Zuzendaria: Nagore Alangua
Igandean, azaroaren 26an ere bi emanaldi izango dira. Hileko azken igandea izanik, goizeko 9:00etan hasita Goiz Deia Txistuari taldeak kalejira egingo du Egialden.
19:00etan Legazpiko Parrokian “The Lord” bikoteak Gospel emanaldia eskainiko digu. Ainhoa Egiguren abeslari donostiarrak gospel musikaren historiaren errepasoa egingo du, kanta garrantzitsuenak joz, pianoaren laguntzaz.
Filma, azaroaren 25, larunbata, 21:30etan Latxartegi Aretoan proiektatuko da .Sarrera doako izango da.
Volar"filma Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikula da, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen
Emakunde-ren eskaintzaren ondoren, Udaletxeak egokitzat hartu du aipaturiko filma azaroaren 25 berean, emakumeengananzko bortizkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean, proiektatzea. Jarduera hau Legazpiko Zine-Klub taldearekin elkarlanean egiten da.
Azaroaren 24an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean.
Datorren ostiralean, arratsaldeko 7etan, Aizalekuko elurzuloaz hitz egingo du Angel Martinez arkeologo legazpiarrak Legazpiko Kultur Etxean. 2017ko udaran induskatu zuen eta ondorioak azalduko ditu, Euskal Herriko elurzuloen testuinguruan kokatuz.
Larunbatean, goizeko 11etan, hura bisitatzeko ibilaldia gidatuko du, Elizondo tabernatik abiatuta. Bi jarduerak Burdinola elkarteak sustaturikoak dira.
Bilketa hilean behin egingo da (3.asteartean) eta hilabete bakoitzerako izendatutako egunak hauek dira:
2017 urtea
· Irailak, 19
· Urriak, 17
· Azaroak, 21
· Abenduak, 19
BILKETA PUNTUAK:
· EGIALDE Auzoan: “Tiro al Plato”ko instalazioen sarreran
· BRINKOLA Auzoan: zerrategian