Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udalak pertsona bat kontratatuko du 6 hilabetetarako, lanaldi osoan

Udalak pertsona bat kontratatuko du 6 hilabetetarako, lanaldi osoan

Urola garaia mankomunitatearen bitartez, legazpiko udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.

Pertsona bat kontratatuko du 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.

LANBIDEN izena emateko epea azaroaren 15ean hasiko da eta azaroaren 24an bukatuko da.

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak sei hilabeteko lanaldi osoko  kontratazio bat egingo du. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duen pertsona kontratatuko da:

* Lorezaintzako  peoia.

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko den pertsona Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoa izango da eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko da. Halaber, lorezaintzako peoi gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko du.

Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoa izango da:

a) 35 urteko edo hortik beherako langabeak.

b) 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.

c) 55 urtetik gorakoak.

d) Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabeak dira Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak).

e) Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,..).

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

Aukeraketa prozesua, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Lanbidek kudeatzen duen lan-eskeintzan izena eman duten pertsonen artean egingo da.

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

-       Emakumea: 3 puntu.

-       55 urtetik gora: 6 puntu.

-       Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 3 puntu.

-       Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.

-       Lorezaintzako peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada: 6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).

  • Visto: 77
Energiari buruz dituzun zalantzak argitu!

Energiari buruz dituzun zalantzak argitu!

Ostiralero udaletxean, 10:00etatik 12:00etara

Zein galdara edo leiho mota jarri,  eraginkortasun energetikoa, energia eta gasa nola aurreztu…

Uggasako Beatriz Dominguez teknikariak   lagunduko dizu zalantza hauek argitzen.

Horretarako hiru aukera dauzkazu:

·         Hurbil zaitez udaletxera. Ostiralero egongo da, Herritarren Arretan Zerbitzuan, 10:00etatik 12:00etara.

·         Uggasako telefonora deitu: 943 725216

·         Helbide elektroniko honetara mezu bat bidali: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 77
Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda Azaroaren 18an 19:00etan Parrokian.

Azaroan Musika aurrera doa eta erdigunera iristen ari gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen baitira herriko taldeen emanaldiak. Hala, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira eta ondorengo dantzako ikasleen emanalditxoa izango ditugu azaroaren 21ean.

Baina horren aurretik, Azaroaren 18ean, larunbata, 19:00etan parrokian izango den kontzertua izango dugu. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda..

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez. Hona prestatu duten egitaraua:

GOIZ-DEIA

Zuzendaria:Iker Azpeitia

1.        DEIKA (Zortzikoa)– Jose Ignacio Ansorena Miner

  •  Txistu 1, Maider Apaolaza
  •  Txistu 2, Alain Madina
  •  Silbotea, Iker Azpeitia
  •  Atabala, Javier Muñoz

2.        BIGARREN RAPSODIA IRLANDARRA– Carlos Sanchez Ekiza

3.        GURE HIZKUNTZA(Aitorren Hizkutz Zaharra + Guk Euskaraz + Euskal Herrian Euskaraz) – Moldaketa, GOIZ-DEIA

  •  Aitorren Hizkuntz Zaharra– Herrikoia. Hitzak, Ziriako Andonegi
  •  Guk Euskaraz– Urko. Hitzak, Gabriel Aresti
  •  Euskal Herrian Euskaraz– Oskorri. Hitzak, Xabier Amuriza.

Azken honetan gurekin batera arituko dira:

  •  Olatz Orozko, kitarra
  •  Iñigo Caballero, kitarra
  •  Oier Gabiria, baxua
  •  Imanol Garate, kaxoi flamenkoa
  •  Maitane Murillo, ahotsa
  •  Joseba Gurrutxaga, ahotsa
  •  Iñaki Gurrutxaga, teknikari lanetan.

ALAITASUNA ERRONDAILA

Zuzendaria: Raul Casales

1.        LUNA DE MIEL.- Egilea: Mikis Theodorakis  - Hitzak: Ralfael Penagos

2.        MARIA ELENA - Autores: Ernesto Cortázar y Lorenzo Barcelata Castro

3.        MI CASITA DE PAPEL -Egilea: Francisco Codoñer Pascual. - Hitzak: Mercè Belenguer

4.        LAU TEILATU.-.Egilea: Juan Carlos Pérez -  Itoiz Taldea.

SANTIKUTZ ABESBATZA.

Zuzendaria:Marian Lasa

1.-KANTUZ......................................... A. Lesbordes

2.- MAITE............................................ P. Sorozabal

3.- KALLIOKE KUKULALLE.................... G. Gräsbeel

4.- SHENANDOAH............................... J. Ero

LEGAZPI MUSIKA BANDA

Zuzendaria: Jesus Castillejo

1. AFRICAN SYMPHONY....................Naohiro Iwai

LEGAZPI MUSIKA BANDA-SANTIKUTZ ABESBATZA

Zuzendaria: Jesus Castillejo

1.-SPIRITUAL RAPSHODY...............P. Yoder

  • Visto: 36
Bertsolari jaialdia-azaroaren,17an, ostirala- 22:30ean LATXARTEGI aretoan

Bertsolari jaialdia-azaroaren,17an, ostirala- 22:30ean LATXARTEGI aretoan

Punta-puntako lau sortzaile bertsotan udazkeneko saioan

Urtero legez, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da ostiralean, azaroaren 17an, 22:30ean Latxartegi Aretoan. Hona aurtengoan izango ditugunak:

Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluz eta Nerea Elustondo. Ondorego loturan ikus ditzakezuen perlak sortzeko gai diren lau bertsolari: http://www.zingizango.eus/albisteak/punta-puntako-lau-sortzaile-udazkeneko-bertso-saioan

Saioa Ane Beloki, legazpiar bertsolari gazteak gidatuko du.

Sarrerak 10€tan, gazteak 5€, jarriko dira salgai lehiatilan saioa baino ordu erdi lehenago.

  • Visto: 65
“Patinatzera SORGINTXULOrekin”

“Patinatzera SORGINTXULOrekin”

Sorgintxuloko begiraleak patinatzera joango dira LH-5. mailako gaztetxoekin

Udal Euskara zerbitzuak antolatutako ekintza hau datorren azaroaren 18an gauzatuko dute Sorgintxuloko begiraleek.

Adina:    LH-5. mailako gaztetxoentzat

Noiz:      azaroaren 18an, larunbata

Ordua:   16:00etan musika eskolako errotondatik abiatuko dira autobusez

Prezioa: 6,00 € (autobusean jasoko dute begiraleek)

Joan nahi duten gaztetxoek etxera eraman duten orria bete beharko dute, eta gurasoek sinatuta, eskolako irakasleari eraman behar diote astearte (azaroak 14) eguerdia baino lehen.

  • Visto: 60