Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Astelehen honetan Donostian ginen, Cristina Enea Fundazioak antolatutako eskola-agroekologiari buruzko ihardunaldian

Astelehen honetan Donostian ginen, Cristina Enea Fundazioak antolatutako eskola-agroekologiari buruzko ihardunaldian

Bertatik Bertara egitasmoak ildo honetan egiten ari denaren berri emanaz.

Astelehen honetan Donostian izan gara Cristina Enea Fundazioak antolatutako eskola-agroekologiari buruzko jardunaldian.

Euskal Herriko zein Kataluiniako esperientzia eta eredu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu bertan, eta Garikoitz Aiesta Legazpiko Nekazaritza eta Hirigintza Teknikariak Bertatik Bertaran emandako urratsak azaldu ditu.

Benetan aberasgarria izan da guztion esperientziak elkarbanatzea!

BERTATIK BERTARA

  • Visto: 174
Egutegiko urriko txokoaren erantzuna:

Egutegiko urriko txokoaren erantzuna:

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau “KORTAKO KAROBIA”

Nola iritsi gaitezke “Kortako karobira”?

Brinkolako tren-geltokitik abiatuko gara eta zubitik behera San Agustin ermitara iristen gara. Bidegurutzean eskuinera joko dugu eta bertatik joango gara eskuinaldean Urola ibaia zeharkatzen duen zubi batera iritsi arte. Zubia gurutzatu eta Renfeko trenbide azpitik igarota Korta Garakoa baserrira iritsiko gara; baserri parean garbitegi bat ikusiko dugu.

Garbitegi parean dagoen pista hartuko dugu, aldapa txiki bat igo eta eskuinera doan bidea hartuko dugu. Aldapa gora jarraituko dugu, txabola baten ondotik igaro eta hurrengo bidegurutzean aurrera jarraituko dugu; handik 50 metrora, ezkerraldean, Kortako karobia ikusiko dugu.

Altitudea: 646 m.

GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):

X: 554431           Latitudea:  43º 01´41´´N

Y: 4764139         Luzera:      02º 19´55´´O

planoa

tracka

  • Visto: 68
Agirre-Etxeberriko hesiaren kentzea

Agirre-Etxeberriko hesiaren kentzea

Astelehenean hasiko dira Agirretxeberriko itxitura kentzen.

Egun pare batean oinezkoek ezingo dute jardina gurutzatu, hori da Urola kaletik-Santikutz kalera eta alderantziz ezingo da gurutzatu.

Barkartu eragozpenak!

  • Visto: 162
2018ko partehartze bidezko aurrekontuetarako proposamenak aurkeztutakoen artean zozketa egin da

2018ko partehartze bidezko aurrekontuetarako proposamenak aurkeztutakoen artean zozketa egin da

75 pertsonak aurkeztu dituzte bere proposamenak,  eta egindako zozketan Endika Soto izan da saritua. 50 euroko bale bat jaso du, herriko edozein komertziotan erabiltzeko.

BOZKATZEKO GARAIN  ZAUDE ORAINDIK (azaroak 15arte)

14 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuko inbertsio-proiektuak

BEGIRATU ALBISTEA

  • Visto: 89
Legazpiko 64 urtetik gorako oinezkoei zuzendutako “Pausoz-pauso, seguru” hitzaldia

Legazpiko 64 urtetik gorako oinezkoei zuzendutako “Pausoz-pauso, seguru” hitzaldia

Legazpiko 64 urtetik gorako oinezkoei zuzendutako “Pausoz-pauso, seguru” hitzaldia egingo dute Gizarte Zentroan azaroaren 8 an, 18:00etan, Buztintegik antolatuta.


Hitzaldia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ekimenez egingo dute.

Buztintegik jarduera Legazpin egiteko gonbidapena jaso zuen eta baiezkoa eman ere. Helburuak dira: adineko oinezkoen arrisku jokaerei eta haien zergatiei erreparatzea, nork bere segurtasunaren gaineko erantzukizuna duela onartzea, jokaera arriskutsuak saihesteko moduen aurkezpena eta prebentziorako estrategiak partekatzea.

Hitzaldira joaten direnei kanpainarekin lotutako opari bat emango diete.

kartela

  • Visto: 73