Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Energia Azoka

Energia Azoka

Urriaren 21ean, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Kale Nagusian

Energia garbia eta eraginkorraren inguruko ezagutza eta teknologia herritarrei hurbiltzeko antolatu dugu azoka hau.

Eguzki energia termiko eta fotoboltaikoa, biomasa galdara, zoru radiantea, argiteri eraginkorra, ibilgailu elektrikoak, Haur Txokoa…

Eguzkiko sukaldean egindako hamarretakoa dastatzeko aukera egongo da!

Bisita gidatuak ere egongo dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

Materialei buruzko azalpenak entzuteko eta zalantzak argitzeko aukera ezin hobea.

Eraginkortasun Energetikoaren eta Energia Berriztagarrien inguruko sentsibilizazioa, prestakuntza eta dibulgazioa da programa honen helburu nagusia. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren babesarekin ekimen ezberdinak jartzen dira martxan, publiko hartzailearen arabera.

https://sites.google.com/lhusurbil.com/energia-eraginkortasuna/energia-azokak

  • Visto: 75
XXIV. Asteburu mikologikoa urriaren 21 eta 22an izango da

XXIV. Asteburu mikologikoa urriaren 21 eta 22an izango da

Perretxiku selfi lehiaketa martxan dago

Beti Gazte Animakzio elkarteak sustatu eta kudeaturik aurtengoan ere iritsi da Asteburu Mikologikoa. Larunbata bilketa eta sailkapen eguna izango da eta igandea berriz Erakusketa eta ekintza osagarrien eguna. Aurretik ordea, perretxiku-selfi lehiaketa jarri dute martxan,argazkiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.bidali behar dira. Jasotakoen artean zozketa egingo da urriaren 22an.

Hona egitarau zehatza:

URRIAK 21 LARUNBATA

·         Perretxikuak era jasangarrian biltzeko eguna, ondoren lekanazpi elkartera ekar ditzakezue bazkalordua baino lehen. Trukean salda eta txorizoa eskeiniko da.

ARANZADI elkartearen aholkuz mota bakoitzeko bana edo bina ale jasotzea gomendatzen da.

·         Perretxikuen salkapena: Arratsaldeko 4etatik aurrera, Lekanazpi elkartean, Aranzadi elkarteeko kideen laguntzaz.

URRIAK 22 IGANDEA

·         Perretxiku erakusketa eta eduki didaktikoak 11:00etatik aurrera eta 15:30ak bitartean, azokako arkupeetan.

·         Umeentzako marrazketa gunea. 12:00etatik 13:00etara. Gaia, perretxikuak.

·         Perretxikugintzako eta mendian bildutako perretxikuen dastaketa eguerdi aldera.

·         UPELGILEAREN BEGIA APUSTU-JOKUA, erakusketa bitartean.

 

Ea nork asmatu saskiaren pisua!

Lote ederra irabazlearentzako!

Egin apustu!

- Erakusketa egunerarte bidali zure perretxiku-selfia  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

- Partehartzaileen artean hamaiketako ederra zozketatuko da Oilarra tabernan.

  • Visto: 150
La Bellota” Extremadurar Zentroak XXI. Kultur Astea egingo du

La Bellota” Extremadurar Zentroak XXI. Kultur Astea egingo du

Urriaren 14tik 22ra izango da.

Urriaren 14an, 13:00etan, San Ignazio auzoan duten elkartean, egingo denekitaldiak emango dio hasiera aurtengoari eta urriaren 22, igandea, Parrokian egingo den Extremadurar mezarekin amaituko da astea.

Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, elkartera inguratu eta antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzera.

AGURRA eta EGITARAUA

  • Visto: 78
Zatoz Nerabeentzako Zerbitzura!

Zatoz Nerabeentzako Zerbitzura!

Nire lekua, nire jendea, nire mundua

Legazpiko udalak gaur eguerdian prentsaurreko bat eman du batzar aretoan. Alde batetik, Diputazioak martxan jarri duen Gipuzkoako Haurtxokoak eta Gaztelekuak marka berriaren kanpaina aurkezteko. Eta bestetik, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuaren berri emateko.

Prentsaurrekoan honakoak hartu dute parte: udaletik, Eric Galvez Alvarez, Gazteria eta Hezkuntza zinegotzia eta Isabel Sanz Guruciaga, Gazteria eta Hezkuntza teknikaria;

Eta Nerabeentzako Zerbitzutik, Iosu Berraondo Galdos, Koordinatzailea eta Hezitzailea; eta Alexia Martin Hidalgo, Hezitzailea.

Aurreko egunetan ia 500 nerabek beraien etxeetan foileto bat jaso dute Nerabeentzako Zerbitzura gerturatu daitezen. Gonbidapen horretarako Diputazioak honako leloa aukeratu du “nire lekua, nire jendea, nire mundua”.

Lau arrazoi ematen dira nerabeak zerbitzu horietara gerturatu daitezen:

1.    Zure mundutik mundu zabalera.

Zure lagunekin, beste gazteekin, esperientzia berriak bizitzeko aukera

 

2.    Zu protagonista.

Egin proposamen berriak eta parte hartu zerbitzuaren martxan.

 

3.    Hezitzaileak zure alboan.

Zure eskaerak, proposamenak, kezkak … entzuteko eta laguntzeko prest.

4.    Zure topagunea.

Gazte-txokoa zure topagunea da, zu eta zure koadrila egoteko lekua, jende berria ezagutzeko, era askotako planak eta ekintza desberdinak sortzeko.

 

Gipuzkoako Haurtxokoak eta Gaztelekuakmarka berriarekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiak fase berri bati ekin nahi dio, udalekin batera osatu duen sarearen indarrak batu eta haurrentzako eta nerabeentzako kalitatezko zerbitzu bat bermatzeko. Eta ez da txantxa, 100 gune baitaude Gipuzkoa osoan haurrei eta nerabeei zuzenduta,  47 udalerri ezberdinetan kokatuta. Bertako profesionalei dagokienez, guztira 230 hezitzailek dihardute Gipuzkoako adingabeentzako zerbitzu hauetan.

Legazpi

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendua da, bi programa ezberdinekin. Gazte-txokoa, 12 eta 16 urte bitartekoentzat. Eta 15-18 proiektua, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Horrezaz gain zerbitzua nerabeak dauden guneetara gertutatzen da, Gizarte Sareetara eta Kalera.

Nerabeentzako Zerbitzutik nerabezaroari gizartean dagokion lekua aitortu nahi zaio, eskaintza ludiko eta hezitzaile baten bitartez, euren aisialdirako eskubidea bermatuz eta lagunekin egoteko leku bat eskainiz.

“Berezko mundu” horretan, ondo pasatzeaz eta gozatzeaz gain, neska-mutilek parte hartzeko eta balioak garatzeko aukerak dituzte hezitzaile profesionalen laguntzarekin: gizartean murgiltzen dira, euren autonomia lantzen dute, besteekin egoten ikasten dute…

Espazio horiek beraienak dira eta, horregatik, zerbitzuak haien parte-hartzea sustatzen du, bai jarduerak proposatzean, bai antolatzean, eta baita garatzeko orduan ere.

Ordutegia

Asteartetik ostegunera:

Gazte-txokoa: 16.30 – 19.00.

Kalea: 19.00-20.00 (asteartea).

Gizarte sareak: 19.00-19.30 

(asteazkena eta osteguna).

Ostiral, larunbat, igande eta Jaiegunetan:

Gazte-txokoa: 17.00 – 20.30.

Kalea: 16.00-17.00 (ostirala eta larunbata).

Gizarte sareak: 16.30-17.00 (igandea).

Astelehenetan: itxita.

  • Visto: 92
Huts teatroaren “Hozkailua”urriaren 21ean, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan

Huts teatroaren “Hozkailua”urriaren 21ean, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan

Idazlea: Unai Iturriaga. Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia

Lehen emanaldiaren arrakastaren ondoren, urriaren 21ean, eskainiko da bigarren antzerki emanaldia. Manex Fuchsek zuzenduriko Hozkailua lanak, Unai Iturriagaren testua du abiapuntu, eta Ander Lipus eta Patricia Urrutiak jokatuko dituzte protagonisten rolak.

Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko lehiatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.

Hozkailua(Sinopsia)

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin.

Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate.

Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.

Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

  • Visto: 78