Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko XI. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala”

Legazpiko XI. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala”

Aurkezturiko lanen emanaldia eta Sari banatze ekitaldia

Urriak 6, ostirala, 19:00etan Legazpiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Ohi denez Gipuzkoako Artzain Egunean jokatu zen aurtengoa ere, irailaren 3an, eta ostiralean, urriaren 6an egingo da sari banaketa ekitaldia.

Aurtengoan 67 lagunek hartu dute parte lehiaketan, 16 gaztetxo, Legazpi, Urretxu eta Zumarragakoak, eta 51 heldu, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsiak: Hendaia, Donostia, Azpeitia, Gasteiz, Barakaldo, Gernika, Ordizia,….

Legazpiar parte hartzaileak, gazte eta heldu, 20 izandira guztira.

Ostiralean izango dugu irabazleen berri.

  • Visto: 89
GI-2630 errepideko ERRAIL BAT MOZTUTA Ura bideratzeko lanak

GI-2630 errepideko ERRAIL BAT MOZTUTA Ura bideratzeko lanak

GI-2630 errepideko errail bat moztuta-Ura bideratzeko lanak

 

Gaurtik aurrera, GI-2630 errepideko errail bat erabili ezin geratu da, Kale Nagusira ura eramateko hoditeria hobetzeko obrak egingo direlako.

 

Lan horiek ASTEBETE luzatuko dira eta epe horretan, beraz, aldaketak emango dira zirkulazioan.

 

ZIRKULAZIOA:

 

Azpikoetxe kaletik ezingo da Saturnino Telleria kaleko errotondatik irten; irteera hori ITXITAegongo da. Hortaz, trafikoa Ormakio kaletik bideratuko da Geltoki hiribidetik irteteko.

 

Nafarroa kaletik ezingo da Saturnino Telleria kaleko errotondatik irten; irteera hori ITXITAegongo da. Hortaz, trafikoa Santikutza kalea 2tik –Serenako aldapa-bideratuko da.

 

OINEZKOAK

 

Lanean ari diren bitartean:

Oinezkoek ezingo dute Nafarroa kalea 27ko pasabidea erabili. ITXITA egongo da.

Saturnino Telleria 1 edo 4tik edo Azpikoetxe kaletik irten nahi duten edo bertara iritsi nahi duten oinezkoek Saturnino Telleria 4 zenbakidun etxe parean dagoen semafo-roko zebrabidea erabili beharko dute.

 

Eguneroko lanak bukatu ondoren eta asteburuetan:

Nafarroa kaleko oinezkoen pasabide hori IREKITA egongo da.

 

BUS GELTOKIAREN ALDAKETA:

 

-LURRALDEBUSeko geltokia, Oñatitik datorrena eta Urretxuko norabidean, Urola Kalea, 8ra (Industrialdea) aldatzen da.

 

Edozein azalpenerako, deitu- Udaltzaingoaren  telefonora: 943 10 96 62.

  • Visto: 93
Egutegiko iraileko txokoaren erantzuna:

Egutegiko iraileko txokoaren erantzuna:

Nola iritsi gaitezke “Aztiriko barkura”?

Aztiriko auzotik irtetzen gara eta Bentalehor jatetxearen ondoan pasatuz pistari jarraitzen diogu errepidera irten arte, 50 metro ingurutara errepidea utziko dugu, eskuinera dagoen  pista hartzeko, eskubita dauden  txabola batzuetara iritsi arte, eta, parean dagoen bidegurutzea ezkerretara hartuko dugu, utzitako harrobitik pasatuz.

Aldapa igoz Aizpuru txabolara iritsiko gara eta  100 metro inguruetara, puntu altuenean, barku bat egon zen lekura iritsiko gara Buelta osoan mendi bistak ikusgai daude, Bertatik  Aizkorri , Aralar eta Goierri ikus daiteke

.

Altitudea: 658 m.

GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):

X: 556675           Latitudea:  43º 01´20´´N

Y: 4763534         Luzera:      02º 18´16´´O

PLANOA

TRACKA

  • Visto: 91
Urriaren 9an itxi egingo da Laubideko behin-behineko aparkalekua

Urriaren 9an itxi egingo da Laubideko behin-behineko aparkalekua

Datorren ostiralean, urriaren 6an, Udalak kendu egingo du bertan dagoen argi-sistema.

Uztailean aurreratu genuenaren arabera, Laubideko behin-behineko aparkalekua dagoen lurzoruaren jabearekin dauden desadostasunak direla eta, ezinezkoa izan da lurzoru horren erabilera publikorako akordiorik lortzea.

Lur jabeak datorren urriaren 9an lurzoru horretarako sarbidea itxi egingo duela jakinarazi dio Udalari.

Horregatik, Laubide auzoan dagoen behin-behineko aparkaleku hori erabiltzen duten guztiei jakinarazi nahi diegu ezingo dutela bertan ibilgailuak aparkatu, ezta karabanak eta autokarabanak ere.

Udalak bere aldetik, datorren ostiralean, urriaren 6an, kendu egingo du bertan ezarrita duen argi-sistema.

Auzoan aparkatzeko dagoen arazoari aurre egiteko irtenbideak aztertzen jarraitzen dugu; horrela, laster zehaztuko den proiektu bat ari gara lantzen.

  • Visto: 298
Silo bolak

Silo bolak

Silo bolen plastiko bilketaren 2017-2018 kanpaina berria

Bilketa hilean behin egingo da  (3.asteartean) eta hilabete bakoitzerako izendatutako egunak hauek dira:

2017 urtea

·         Irailak, 19

·         Urriak, 17

·         Azaroak, 21

·         Abenduak, 19

2018 urtea

·         Urtarrilak, 16

·         Otsailak, 20

·         Martxoak, 20

·         Apirila, 17

·         Maiatzak, 15

·         Ekainak, 19

BILKETA PUNTUAK:

·         EGIALDE Auzoan: “Tiro  al Plato”ko instalazioen sarreran

·         BRINKOLA Auzoan: zerrategian

  • Visto: 200