Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urriak 2an zabalduko da Legazpiko haurreskoletan izen ematea

Urriak 2an zabalduko da Legazpiko haurreskoletan izen ematea

Abendutik aurrera San Juango zein Itxaropeneko haurreskoletan hasi nahi dutenei zuzendua

Datorren astelehenean, urriak 2, irekiko da

Legazpiko bi haurreskoletan izena emateko epea,

eta urriaren 9ra bitarte egin ahal izango da.

Abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko asmoa dutenei zuzendutako deia da.

Legazpin bi haurreskola daude:

“Legazpiko San Juan Haurreskola” eta “Legazpiko Itxaropen Haurreskola”.

Biak udaletxeko eraikinetan kokatuta daude

eta biak publikoak dira, “Haurreskolak” Partzuergokoak.

San Juan Haurreskolan, 19 plaza libre daude:

12 plaza, 0-1 urtekoen gelan;

eta 7 plaza, 1-2 urtekoen gelan.

Itxaropen Haurreskolan, berriz, 8 plaza:

6 plaza, 0-1 urtekoentzat;

eta 2 plaza, 1-2koentzat.

Araudiaren arabera,

ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik

norberaren bizilekutik haurreskolarekiko gertutasunari dagokionez.

Beraz, aipatutako haurreskoletan

izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.

Informazio gehiago eskuratu daiteke www.haurreskolak.eusweb gunean,

non bideoak eta foiletoak azalpenekin topatu daitezkeen.

Beste aukera da zuzenean haur-eskoletara joatea,

aurretik hitzordua adostuta.

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Ordutegia: 7.30-17.00

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.Ordutegia: 7.30-16.30

  • Visto: 101
2017 ERREKA EGUNA

2017 ERREKA EGUNA

Partaideak Euskal Herria Plazako azokako arkupean elkartuko gara, hilak 30, goizeko10:00etan

Ondoren agertzen diren lan-taldeak osatu ditugu, bakoitzari ibaiaren zati baten ardura emango zaiolarik. Talde bakoitzeko arduradun bat izendatu da.

Partaideak Euskal Herria Plazako azokako arkupean elkartuko gara, hilak 30, goizeko10:00etan.

Lan-taldeetako arduradunak

9:45ean elkartuko gara. Bertan aholku batzuk emango dira eta materiala banatuko da.

Partaide bakoitzak uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman beharko ditu!

Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!

BEGIRATU zure lan taldea, zatia eta arduraduna

  • Visto: 79
Alkoholismoari buruzko hitzaldia

Alkoholismoari buruzko hitzaldia

Irailak 29, ostirala, 19.30ean Kultur etxean

Korosti Legazpiko Alkoholiko Anonimoen taldeak hitzaldi bat antolatu du.

Hitzaldia ostiralean izango da, hilak 29, arratsaldeko 19.30ean, Kultur etxean.

Hizlaria mediku bat izango da,

Alkoholiko Anonimoen eta horien familien elkarteko profesionala dena.

Hitzaldi hau Legazpiko Alkoholiko Anonimoen elkartearen

35.urteurreneko ekintzen artean kokatzen da.

Ikasturtean zehar ere, herriko ikastetxeetako geletan

Alkoholiko Anonimoen elkarteko kideen testigantza jasoko dute.

Gainera aurten, udalak alkohola hartzearekin lotutako arriskuak

murrizteko programa martxan jarriko du.

ARRISKUA ALKOHOLA izena du programak

eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean

eta herriko Olazabal institutua eta Haztegi ikastolarekin batera aurrera eramango da.

Bertan DBH-4.maila eta Batxilergoko 1go mailako ikasleak hartuko dute parte,

baita irakaslegoa eta gurasoak ere.

  • Visto: 82
LEGAZPIk 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskeintzen dio

LEGAZPIk 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskeintzen dio

Legazpiko herriak, bere 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskeini dizkie, meza ospakizunarekin eta ondoren bazkaria “Azokan”, bertan  245 pertsona inguru elkartu dira .

Bazkariaren hasieraran omenaldia egin da:

·         Adin handieneko senar-emazteari, Rogelio Botanz-i (1926/05/14) eta Natividad Parrari(1929/09/08)

·         Adin handieneko emakumeari, Maria Teresa Arrese (1920/02/10)

·         Eta adin gehiagoko gizonari, Jose Ramón Lasa (1923/04/19)

Alkateak, Koldobike Olabide, Buztintegiko Lehendakariak, Fernando Martinez de Albenizek eta Nagusilaneko Lehendakariak, Manuel Fernandez, opari batzuk banatu  diete.

Ondoren, GOIZ-DEIA txistulariak, eta SUSTRAIAK  eta KOROSTIko dantzariak , ohore-aurresku hunkigarriarekin omendu dituzte.

Nabarmentzea eta eskertzea , Buztintegi, Nagusilan, Gueske eta beste pertsona batzuen , lan desinteresatua, beste urte bat gehiago posible egin dutelako, gure handiei omenaldi hau egitea.

  • Visto: 85
2017 KIROL SARIAK -Miguel Angel Encina, Eva Ripa, Ane Encina eta Jose Antonio Basabe

2017 KIROL SARIAK -Miguel Angel Encina, Eva Ripa, Ane Encina eta Jose Antonio Basabe

1.- KIROL MEREZIMENDUAK:

 

Miguel Angel Encina Goierri Garaia Atletismo taldekoa, Espainiako 20 txapelketetan parte hartu duena eta oraindik ere lasterketetan parte hartzen eta herriko gaztetxoei laguntzen jarraitzen duena.

2.- BOLONDRESAK:

 

Eva Ripa Legazpiko Igeriketa taldekoa, 30 urte baino gehiago igeriketa taldean eta taldearen sortzaileetako bat. Oraindik ere zuzendaritza taldean.

3.- DENBORALDIKO KIROL MEREZIMENDUAK:

 

Ane Encina AAA La Salle taldekoa, espainiako selekzioaren jubenil mailako munduko txapelketan parte hartu duena eta orain Super Amara Bera Bera taldean jokatzen ari dena.

4.- ELITEKO KIROLARIA:

José Antonio Basabe legazpiarra,Mexikoko Joko Olinpikoetan, pilotan binaka, urrezko domina lortu zuena.

  • Visto: 118