Lehenengo ariketa ondoren aipatutako egun eta orduan izango da:
EGUNA: 2017ko urriaren 26an.
ORDUA: 9:00etan (gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo du ariketak)
LEKUA: Legazpiko Udal Euskaltegian(Nafarroa kalea 14, Legazpi).
Izangai guztientzako derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da ariketa eta Oinarrien I. Eranskineko gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko test itxurako galdera teorikoak erantzun beharko dira.
Nortasun Agiriarekin edo edozein dokumentu ofizialarekin (pasaportea, gidatzeko baimena, Atzerritarraren Nortasun zenbakia,…) aurkeztuko da izangaia.
Legazpin, 2017ko irailaren 25ean
Isabel Sanz Guruciaga
Epaimahaiko Idazkaria
Visto: 81
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Euskaltegian hasia da ikastaroa, baina, hala ere, norbaitek izena eman nahi izanez gero, zenbait taldetan bada lekua, esaterako, eta batez ere, euskara hasieratik ikasi nahi dutenentzat .
Hona zer egin daitekeen informazioa jasotzeko:
Euskaltegira etorri (Nafarroa kalea, 14)
943 73 11 67 telefonora deitu .
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera helbide elektronikora idatzi
Visto: 196
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Irailaren 30ean, larunbata, 20:00etan izango da emanaldia.
Zazpi urtetako etenaren ondoren, antzerki programazioari ekingo diogu aurtengo udazkenean. Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza protagonista dituen “Erdibana” komenia izango dugu ibilbide berriari hasiera emango dion lana. Ibilbide berri honetan gainera, larunbata arratsak izango dira emanaldietarako aukeratu ditugunak, zine emanaldietan etenik ez sortu asmoz. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko lehiatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.
ERDIBANA (Sinopsia)
Bere azkenetan den ama, enbolia eta gripeak jota, hiltzeko batere asmorik gabe eta bi seme. Batek burusoil geratzen ari den emakume berekoia du, enpresa hondoratzeko arriskuan eta erretreta hartzeko garaia gero eta urrutiago; beste semea etxean amaren kargu, bainatu,orraztu eta ia akabatzen duena (ama enboliaduna).
Jehova testigu bat ere ageri da, asteazkenero, ama bixitatzera etortzen dena, banku libreta asko, baina diru gutxi aurreztuta eta saldu beharreko etxe bat.
Amari bultzadatxo bat eman nahian, amaigabeko gau batean, ezkutuan gordetako sekretuez gain, elementu gehiago azalduko dira: soka bat, lanpara bat eta leihoak zabal-zabalik negu gorrian, kuxin bat eta ogi-mami apurrak,,, A! eta txirrinak jo eta jo… txirrin festa.
Hori da ERDIBANA. komedia bat, noski.
Jordi Sanchez eta Pep Anton Gomez katalanek idatzitako komedia honek tanto guztiak dauzka arrakastatsua izateko, eta horren seinale da hizkuntza batzuetara itzuli dela, euskarara barne. Dialogo biziak ditu, bizitza bera bezain naturalak diren egoerak, eta denon gogoan dauden kontuak aipatzen ditu: edadetuen zaintzak dakarren nekea, bi anaien arteko harreman gorabeheratsuak, diruaren usainak pizten duen sukarra...