Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legaztipi – Tapa

Legaztipi – Tapa

Irailaren 14, ostegunean Legaztipi-Tapa-ren ikasturte berria hasi da,  merezi izandako uda oporren ondoren.

10:30etan  elkartzen gara plazako “oilarrarengan”
eta Zentro Sozialean bukatzen dugu, salda goxoarekin.

  • Visto: 25
TAXI zerbitzua Plazaola Kalean

TAXI zerbitzua Plazaola Kalean

TAXI zerbitzuaren telefono zenbakiaren aldaketa

Taxi geldialdiko kontaktu telefono berria 688 850 200a da

taxi zerbitzuen beharra duten pertsonek erabiltzeko .

Zerbitzua egiten dute: Puy Zalduendo eta Jon Imanol Ormazabal (Txondo),
 
  • Visto: 174
Haur eta gurasoentzako eskulan ikasteroa Iruleren elkartearen eskutik

Haur eta gurasoentzako eskulan ikasteroa Iruleren elkartearen eskutik

Urtarrilaren 30etik otsailaren 8ra egin behar da izen ematea Kultur Etxean.

Irule Elkarteak sustaturik eta Nagore Bengoetxearen gidaritzarekin, egingo da familia giroko ikastaro hau. Otsailaren 10ean hasiko den ikastaro honetan parte hartzeko, haurrek HH5, LH1 edo LH2koak izan behar dute, eta guraso batek eman beharko du berarekin izena. Gehienez ere 10 haur onartuko dira.

Ikastaroak 12 ordutako iraupena izango du, eta saioak ostiraletan izango dira, 17:00etatik 18:30etara, Irule Elkarteren egoitzan (Euskaltegiko ganbaran). Ikastaroaren kostua 36€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da. 

Mugatutako plazak

  • Visto: 27
Mugikortasuna Astea

Mugikortasuna Astea

AURTEN INDARTU NAHI DEN MEZUA:

Kotxedunei zuzendua doa, Erdigunerantz sartu ordez eta beharrezkoa ez bada, BARIANTEA erabiltzea. Arrazoi horregaitik , Txorroneako bidegurutzean  kartel bat jarriko da.  Astelehenetik-Ostiralera, 18:00etatik-20:00 etara Udaltzaingoaren bidez,  kontrolatu egingo da.

BIZIKLETA MARTXA: Asteartean, hilak 19an, 18:00etan Lau-Biden elkartuko gara, Mirandaolaino. Txikiak 19:00 etan Txorronean elkartuko dira Mirandaolatik bueltan datozenekin, enparantzaraino. Ekintzari bukaera emateko parte hartu dutenen artean zozketatxo bat egingo da.

Beste ekimen batek, Ugasatik antolatua, “zure mugikortasunaren onurak “ neurtu nahi ditu, eta horretarako kotxedunei ERRONKA bat proposatuko zaie.

Legazpin, “Erronka” hau bi egunetan bideratuko da:

Astelehenean hilak 18: 7:30etatik-9:30etara// 11:30etatik-13:00 etara (eliza ondoren)

Ostiralean hilak 22 : 7:30etatik-9:30etara// 11:30etatik-13:00 etara (eliza ondoren)  

                                     18:00etatik-20:00etara (Santikutz egoitzako bidegurutzean).

Azkeneik gogoratu beste urteetan bezala aste honetan, Junetorria dohanik izango dela.

(Kostua, Udalak hartzen du bere gain)

  • Visto: 154
Kultur Albisteak UZTARITZEKO txistularien emanaldia irailaren 23an

Kultur Albisteak UZTARITZEKO txistularien emanaldia irailaren 23an

19:30ean Nafarroa Kalean Goiz Deia Legazpiko txistulari taldeak ekarrita

Badira urte batzuk Goiz Deia Txistulari taldeak Txistulari Alardea egiteari utzi ziola. Horren ordez Txistu emanaldi bereziak antolatu izan dizkigu urtero: Aikoren emanaldiak, Arozenatarrak,.. Ildo beretik, aurtengoan Uztaritzeko Txistulariak gonbidatu dituzte, Nafarroa kalean, euskaltegi parean emanaldia egin dezaten.

Aurtengoa ere emanaldi berezia izango dela ez dugu zalantzarik, herriko taldearen nahia baita Txistuaren alderdi ezberdin eta gure kaleetan ohik ez ditugunak ezagutzea.

 

  • Visto: 86