Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko bi lehiaketa hauen sari banaketa ekitaldia, urriaren 17an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan egingo da Kultur Etxean.
Sari banaketa aurretik, ikus-entzunezko baten bidez ezagutuko ditugu ARGAZKI RALLYra aurkezturiko argazkiak eta sarituak izan diren lanak.
Joan den irailaren 14an jokatu zen argazki Rallyan 59 argazkilarik hartu zuen parte, Euskal Herriko herri desberdinetatik etorriak: Donostia, Tolosa, Beasain, Orereta, Irun, Durango, Burlada, Zalla...
Hona sarituak:
1 Gorka Gomez
2 Ruben Caceres
3 Javier Lopez Fabian
Herriko saria - Jose Venegas
LEGAZPI HIRIA ESTATU MAILAKO LEHIAKETAri dagokionez, 99 egileren 293 lan jaso dira. Partaideak Euskal Herria, Madril, Valentzia, Bartzelona, Murtzia...
Bi lehiaketetako Sari banaketa ekitaldiaren ondoren berriz, Legazpi Hiria Estatu mailako argazki lehiaketari dagokion erakusketa irekiko da.
Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai urriaren 31ra arte, astegunetan 17:00etatik 20:00etara.
Visto: 257
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Korosti Trail indartsu itzuliko da aurten Legazpira, eta herriko kirol egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat izango da. Datorren igandean, urriak 12, korrikalariak eta mendizaleak elkartuko dira, inguruko parajerik ikusgarrienetako batzuetan zehar kirola, natura eta jai giroa uztartuz.
Iaz egindako bi ibilbideak mantenduko dira, oso harrera ona izan baitzuten, eta maila desberdinetara egokituta daude: • Ibilbide luzea: 23,4 kilometro eta 1.400 metroko desnibel positiboa, edizio honetan 190 parte-hartzailerekin. • Ibilbide motza: 13,5 kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa, 290 korrikalarirekin.
Guztira, 480 kirolarik parte hartuko dute, eta horietatik 192 Legazpikoak dira. Emakumezkoen parte-hartzea 127 korrikalariena da, 353 gizonen aurrean, eta 100 boluntario inguruk lagunduko dute probaren garapenean, ibilbidean zehar segurtasuna eta giro ona bermatuz. Ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoa atzo egin zen, Legazpiko udaletxean. Antolatzaileek bigarren edizio honetako nobedade nagusiak zehaztu zituzten, eta lasterketaren hazkundean legazpiarrek izandako inplikazioa nabarmendu zuten.
"Kirol probaz gain, aurten ere Korosti Traila jai giroarekin lotzea nahi dugu. Ez dira korrikalariak bakarrik, baita familiak, lagunak eta Legazpiko jende guztia ere. Ez ditugu beste lasterketetako erakargarriak, Zumaiako flysch-a edo Oñatiko Aloñako paisaia kasu, eta horregatik sortu nahi izan dugu gure proiektu propioa, nortasun propioa emango dioten jarduera osagarriekin", azaldu zuen Korosti Traileko Andoni Etxalekuk. Bestalde, Legazpiko Udalak ekimenari babesa adierazi nahi izan zion Eric Galvez alkatearen eta Josu Galilea zinegotziaren bitartez. "Iaz aparteko maila lortu zen, bai antolakuntzan, bai parte-hartzean, eta lan hori aitortu beharra dago. Ziur gaude bigarren edizio hau ere arrakastatsua izango dela ", adierazi zuen alkateak, eta eskerrak eman zizkion antolakuntzari" Legazpiren izena trail munduaren mapan kokatzeagatik ". Josu Galilea zinegotziak iaz aurkeztutako proiektua gauzatzeko egindako ahalegina eskertu nahi izan zuen, eta probak sustatzen dituen balioak azpimarratu zituen: "osasunaren garrantzia, edo gure ingurune naturala ezagutaraztea eta errespetatzea partekatzen ditugun balioak dira, eta Udaletik bultzatzen jarraituko dugu", gaineratu zuen Galileak.
Programa Urriak 11, larunbata Festa bezperan hasiko da, urriaren 11n, larunbatarekin, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Programak adin guztietarako pentsatutako oreka tailerrak eta "Oreka Aire Ikuskizuna" ikuskizuna barne hartuko ditu. Gainera, parte hartzaileek aldez aurretik kendu ahal izango dituzte dortsalak Urbeltz pilotalekuan.
Urriak 12, igandea Igandean, jardunaldia goiz hasiko da Urbeltz Pilotalekuan, non dortsalak banatuko diren 08:00etatik 09:30era. • 09:30ean: Ibilbide luzearen irteera. • 10:00etan: Ibilbide laburraren irteera. • 11:00: Puzgarriak eta hainbat postu irekitzea. • 13:30ean: Sari-banaketa.
Korosti Trail 2025 lasterketak kirolari, familia eta naturzaleen topagune bihurtuko du Legazpi. Jai giroan, lagun eta familia arteko kirolaz gozatzeko asteburua. Hori dela eta, herritar guztiak gonbidatzen ditugu Legazpira hurbiltzera, parte-hartzaileak animatzera eta trailaren ospakizun handi honetan parte hartzera.
Visto: 122
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udalak Global Covenant of Mayors for Climate & Energy erakundeak Bruselan antolatutako ekitaldietan parte hartuko du urriaren 15ean eta 16an. Global Covenant of Mayors for Climate & Energy, klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren aurkako ekintzarekin konprometitutako hirien munduko aliantzarik handiena da.
Legazpik, aspaldidanik, iraunkortasunaren arloan etengabeko lan-ildoa mantentzen du. 2013an, Kepa Urzelai alkate zela, Legazpik bat egin zuen energiaren euskal erakundearen ekimen berri batekin: "Alkateen itunerantz bidean". 2015ean, Koldobike Olabide alkateak ordezkatuta, Legazpi Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunera batu zen eta Parisko Akordioaren esparruan Parisen egindako sinaduran izan zen alkatea. 2025eko abuztuan, Legazpik mundu osoko 13.000 udalerri biltzen dituen Global Covenant of Mayors erakundean sartu zen.
Datorren asteazkenean, urriaren 15ean, Eric Galvez Legazpiko alkateak gure udalerria ordezkatuko du Bruselan, etbertana berokuntza eta hozte jasangarriko hiri-azpiegiturei buruzko Europako hainbat hiriren esperientziak eztabaidatuko direlarik. Legazpik Latxartegi inguruan district heating bat (hiri-berokuntzako sarea) ezartzeko aukera aztertzeko duen interesarekin bat etorriz, horrelako proiektuetarako Europa mailan dauden finantzaketa-formulak aztertu nahi ditu. District heating horrek inguruko hainbat eraikin publiko hornitu ditzake (ikastola, gizarte-zentroa, kultura-etxea, osasun zentroa...).
Urriaren 16an, osteguna, alkatea Alkatetzen Itunaren Urteko Zeremonian izango da. Aurten, Europako Parlamentuan (Brusela) ospatuko da, Parisko Akordioaren hamargarren urteurrena dela eta. Ekitaldian parte hartuko dute Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariak, Roberta Metsola Europako Parlamentuko lehendakariak eta Erkidegoko beste goi-kargudun batzuek, Europa osoko udal-ordezkariekin batera.
Bruselan egonda, Legazpik indartu egiten du ekintza klimatikoarekin eta Europako lankidetzarekin duen konpromisoa, eta aurrera egiten jarraitzen du 2024-2030 aldirako Klima eta Energia Plan Integratua gauzatzen. Plan horrek bost proiektu estrategiko eta hirurogeita hamar ekintza biltzen ditu, udalerri jasangarriagoa, efizienteagoa eta inklusiboagoa bultzatzeko.
Visto: 178
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Umore zentzugabea eta tentsio-uneak nahasten dituen tragikomedia, maitasuna, amatasuna eta zaintzak aztertuz. Bikote baten bizitza astinduko da emakumeak jakiten duenean ama beraiekin joango dela bizitzera. Barre eta gogoeta artean, etxeko kaosari eta iraganeko mamuei egin behar diete aurre.
XXV Donostia Antzerki Saria 2025 jaso zuen, 2025eko martxoaren 27an.
Sinopsia
Emakumea eta gizona duela hogeita hamar urtetik dira bikote. Gaur oso aztoratuta itzuliko da etxera. Amarekin hitz egin du eta ulertu dio senarrak berarekin bizitzera gonbidatu duela. Emakumea, erabat aztoratuta, kontuak eskatzen ari zaio gizonari, bere gorbata berdearen bila arduratuta eta lanpetuta dabilen gizon bati. Gainera, bere pijama erantzi eta loredun soinekoa janztea nahi du. Joan egin behar dute, baina ez dirudi ezer bere lekuan dagoenik. Etxea nahasita dago eta dena da arraroa, amets batean bezala. Normaltasunera itzultzeko borrokatzen da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du, eta laguntzeko prest dagoen esku bakarra amarena da. Emakumeak ez du horrelakorik nahi. Nahiago du lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta.
Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak gertatuko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsi batean. Emakumeak bere mamuen aurka borrokatu beharko du. Amarekiko harremana zer izan zen gogoratuz, haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utziz. Bien bitartean, amaren presentziak ukitu absurdua eta magikoa gehituko dio amatasunaz, zaintzaz eta maitasunaz hitz egiten duen tragikomedia honi.
Gazteen emantzipaziorako Eusko Jaurlaritzaren GAZ zerbitzuak etxebizitzari buruzko online hitzaldi batzuk antolatu ditu urrian, herriko gazteentzat baliagarriak izan daitezkeenak.
Etxebizitza erostea Urriaren 8an,asteazkena 17:00etan Etxebizitza erosteko gako nagusiak: pausoak, aukerak eta baliabide erabilgarriak.
Etxebizitza erosteko dirulaguntzak Urriaren 9an,osteguna 17:30ean Laguntza ekonomiko eta zerga-dedukzioen inguruko informazio praktikoa.
GazteAval programa Urriaren 14ean,asteartea 17:30ean Eusko Jaurlaritzak gazteentzako martxan jarri duen abal programa berria ezagutzeko aukera. Baldintzak eta prozedura azalduko dira, eta zure zalantzak argitzeko tartea ere egongo da.
Nola lortu etxebizitza publikoa (alokairua eta erosketa) Urriaren 27an, astelehena 17:00etan Etxebidek erregistroa, promozioak, esleipenak eta tramiteak nola egin behar diren azalduko dizkigu, zure galderak erantzunez.
GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Zerbitzu honek behar duzun informazio guztia emango dizu ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz. Zalantzarik baduzu, egin zure kontsulta.
WhatsAppez 646 10 91 26; e-postaz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo espazio birtualean erregistratuz: https://gaz.eus/company/emancipanet