Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Denboraldiko azken zine-klub saioa Latxartegi aretoan: “Casa en llamas”. Apirilak 25, ostirala, 19:00etan

Denboraldiko azken zine-klub saioa Latxartegi aretoan: “Casa en llamas”. Apirilak 25, ostirala, 19:00etan

Legazpi Zine-Klub elkarteak apirilaren 25eko saio honekin emango dio amaiera 2024-25 denboraldiari. Dani de la Orden zuzendariaren “Casa en llamas” eskainiko dute.

Sinopsia:

Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaqueseko bere etxean, Costa Bravan. Duela urte batzuetatik dibortziatuta, bere ohiak bikote berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi egiten dute bizitza, inolako kasurik egin gabe. Baina Montseri ezerk eta inork ez dio lortuko gogoak izorratzea; denbora gehiegi darama une honen zain. Asteburu hau bai ala bai asteburu aproposa izango da... horretarako dena erre behar badu ere.

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Dani de la Orden

Gidoia: Eduard Sola

Aktoreak: Emma Vilarasau, Enric Auquer, María Rodriguez Soto, Macarena García, Antonio San Juan,…

Musika: Maria Chiara Casá

Argazkia: Pepe Gay de Liébana

Generoa: Komedia. Drama/Komedia dramatikoa. Familia

Iraupena: 105 minutu

Urtea: 2024

  • Visto: 103
Goierriko Hedabideek eta Legazpiko Udalak hitzarmena sinatu dute euskara indarberritzeko

Goierriko Hedabideek eta Legazpiko Udalak hitzarmena sinatu dute euskara indarberritzeko

Goierriko Hedabideek eta Legazpiko Udalak hitzarmena sinatu zuten atzo euskara indarberritzeko. Aurten, Udalak herrian euskara indarberritzeko plana idatziko du Aroa marko estrategikoaren arabera. Horretarako, parte-hartze prozesu bat abiatuko du herriko jaiak igaro eta gero.

Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko Eusko Jaurlaritzak ezarri duen marko estrategikoa da Aroa, eta datozen hamar urteetarako balioa izango du. Marko estrategiko horren baitan, euskarazko edukiak sortu eta kontsumitzeko aukerak ugaritzea jasotzen da helburuen artean, eta hor kokatzen da Legazpiko Udalak Goierriko Hedabideekin sinatu duen hitzarmena.

Gainera, Goierriko Hitza egunkaria eta Goiberri aldizkaria argitaratzeko udalak urtero ematen dion diru laguntza handitu egingo da progresiboki.

Dokumentua Jon Mujika Goierriko Hedabideen kudeatzaileak eta Eric Galvez Legazpiko alkateak sinatu dute. Sinadura ekitaldian Edurne Matias euskara arloko zinegotzia ere izan da.

Mujikak eskerrak eman dizkio Legazpiko Udalari Goierriko euskal komunikabide enpresa hau babesteagatik, eta diru laguntza igotzeko konpromisoagatik. Aldi berean, Goierriko Hitza egunkariak zein Goiberri aldizkariak eta bien bertsio digitalek Legazpiko berri ematen jarraituko dutela adierazi du, eta Legazpin, eta Goierri osoan, euskarazko informazioaren erreferente izaten jarraitzeko konpromisoari tinko eutsi dio.

Eric Galvez alkateak, bere aldetik, komunikabide hauei emandako babesa euskara bultzatzeko bideetako bat dela adierazi du, eta udalak euskararekiko duen sentsibilitate eta konpromisoan kokatu du.

  • Visto: 102
Izpien txokoa zabalik Aste Santuan Pazko astelehenera arte, gero itxita apirilaren 28ra arte.

Izpien txokoa zabalik Aste Santuan Pazko astelehenera arte, gero itxita apirilaren 28ra arte.

Izpien txokoa 0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako gunea da. Agirre-Etxeberriko beheko solairuan dago, eta egunero dago irekita, 9.30etik 20.30era. Aste Santuan Pazko astelehenera arte zabalik egongo da, hau da, apirilaren 14tik 21era.

Hala ere, Izpien txokoa itxita egongo da apirilaren 22tik 28ra, izan ere, Agirre-Etxeberriko beheko solairuko geletan, Euskadiko Xake Txapelketa jokatuko baita bigarren urtez jarraian. Apirilaren 29tik aurrera, ohiko dinamika berreskuratuko du Izpien txokoak.

  • Visto: 90
Montessori pilota bat egiteko tailerra maiatzaren 5etik aurrera Iratzarriren esku

Montessori pilota bat egiteko tailerra maiatzaren 5etik aurrera Iratzarriren esku

Iratzarri Emakumeen elkarteak Montessori pilota bat egiteko tailerra aurkezten du, maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, San Inazio auzoan duen egoitzan. Ikastaroa Conchi Hidalgok emango du eta doakoa izango da. Izena ematea apirilaren 23an izango da, elkarteko lokaletan, 16.30etatik 18.00etara edo posta elektronikoa Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatziz.

Iratzarrik azaltzen duenez, Montessori pilota joko elementu oso egokia da haurtxoentzat. Zentzumen-pilota desberdina da, eta joko-aukera ugari eskaintzen ditu garapenaren etapa desberdinetan, haurra jaioberria denetik ibiltzen hasten den arte. Haurraren gaitasun psikomotorretara egokituta dago, eta, besteak beste, alderdi hauek sustatzen ditu: katuka ibiltzea, begi-eskuaren arteko koordinazioa, kausa-efektu erlazioa, pertzepzio espaziala hobetzea eta abar.

Informazio gehiago:

https://www.iratzarri.eus/iratzarri/hasera/berriak

  • Visto: 102
Profesional mailako pilota partidak Santikutzetan.

Profesional mailako pilota partidak Santikutzetan.

Aurtengoan ere, Santikutz egunez profesional mailako pilota partidak izango dira, 17:30etatik aurrera Urbeltz Pilotalekuan. Hona aurtengo partidak:

  1. Partida: Murua – Erostarbe // Senar - Ugartemendia
  2. Partida: Ezkurdia – Rezusta // Jaka – Mariezkurrena

Sarrerak 30€ balioko dute eseritakoak eta 20€ zutikakoak.

Sarreren gehienak, internetez jarriko dira salgai www.entradasfronton.com edo 688668673 telefonoz erreserba eginez.

Hala ere, eseritako 110 sarrera fisiko jarriko dira salgai Kultur Etxeko Harreran, apirilaren 23tik 29ra, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Denak salduko ez balira, maiatzaren 3an, 15:30ean Urbeltz Pilotalekuan bertan eskuratu ahal izango dira.

Erosle bakoitzak gehienez ere 5 sarrera eskuratu ahalko ditu.

  • Visto: 130