Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irakurketa erraza legazpin 2017

Irakurketa erraza legazpin 2017

helduentzako irakurketa kluba

Irakurketa Erraza bultzatzeko 2017an helduentzako irakurketa talde bat osatuko da Legazpin.

Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako daude pentsatuak Irakurketa Errazean prestatutako liburuak .

Irailak 25ean hasi eta azaroak 27ra bitartean, 10 astetan zehar, goizeko 11:15etatik 12:15etara talde bat elkartuko da “La música del viento” Jordi Sierra i Fabra idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko. Liburu honekin bukatutakoan, Jack Londonen “La llamada de lo salvaje” liburuarekin jarraituko dute.

Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Irakurketa Erraza erakundeko partahideak diren Lina eta Nereak koordinatu eta dinamizatuko dituzte, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Saioak gazteleraz izango dira.

Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez izen emateko aukera dago eta azken eguna irailak 20a izango da.

Aurreko urtean abian jarri ziren Irakurketa Errazaren ezagupena ekintzak Legazpin badu jarraipena beraz 2017ko edizio honetan. 

 Oharrak:

 .-Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

.-Non eta noiz: Legazpiko Udal Liburutegian, hilero. Irailaren 25ean hasiko da, astelehen guztietan azaroak 27ra bitartean.

.-Ordutegia: goizez 11:15etatik 12:15etara

.-Jardueraren prezioa: Dohainik. Behin izena emanez gero, saioetara etortzeko konpromisua eskatzen da.

.-Izena ematea: irailak 1etik 20ra bitartean Legazpiko Udal Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez . 20 pertsona baino gehiago apuntatzen badira, zozketa egingo da).

Antolatzaileak:

Legazpiko Udala (Hezkuntza Saila, Liburutegia,  Gizarte Saila,), Garagune Legazpi, Irakurketa Erraza Euskadi.

Helbidea

Kultur etxea. Latxartegi, 3. 

WhatsApp

639851172

Tel.

943 737186

Email-a

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Webgunea

https://liburutegiak.blog.euskadi.eus/legazpi

 

Izen ematea:

apuntatzeko inprimakia, hemen.

  • Visto: 84
Erreka eguna: izen emateko epea ireki da

Erreka eguna: izen emateko epea ireki da

Legazpiko Udalak eta ikastetxeek Erreka Egunean parte hartzeko animatzen zaitugu

Bertan egon behar ez diren plastikoak,  metalak, traste zaharrak…  errekatik ateratzea da helburua

Lanean aritu direnentzat hamaiketakoa izango da eguerdi aldean!

Ingurumena zaintzeko Legazpiarron parte hartze boluntarioa eskatzen dugu.

ERREKA EGUNA. Irailaren 30ean. Elkarbizitzarako eta Ingurumena zaintzeko eguna!

Izen-emate epea: irailaren  11tik 22ra arte

Izena emateko tokia:

·         Domingo Agirre ikastetxea, Haztegi ikastola  eta Olazabal institutoa

·         Legazpiko udaletxean (943 73 70 30 telefonoan)

·         Hurrengo formularioan

kartela

Animatu zaitez eta har ezazu parte!!!!

{rsform 14}

  • Visto: 131
Kzgunea

Kzgunea

Internet eta teknologia berrien inguruko doako zerbitzu eta ikastaroak

Helbidea

Kultur etxea. Latxartegi, 3. 

Telefonoa

943 023 663

Email-a

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Webgunea

www.kzgunea.net

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu. Kzgunea internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazio egokiz hornituta dago eta honako hauetaz baliatzeko aukera izango duzu:

e-Adminiztrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Irudia eta Soinua, Sare Sozialak 2.0 eta Software librea. Horiez gain Hiritar Txartel Elektronikoa bertan eska dezakezu, zure elkarteko Web orria sortzeko aukera eskaintzen dizu eta IT Txartela azterketak ere bertan egiteko aukera izango duzu.

 Guzti hori bi gune berezitan:

 Nabigazio gunea: ordutegia: 9:30-13:00 / 16:00-20:00 (Uztailean: 9:00-14:00. Abuztuan itxita).

 Ikastaro gunea: 9:00-13:00 / 16:00-20:00 (hilabete batean goizez eta bestean arratsaldez. Uztaila beti goizez. Abuztuan itxita. Hileroko doako ikastaro eskaintza.

Informazio gehiago: http://www.legazpi.eus/bizi/kultura/kzgunea

  • Visto: 93
Udaletxeak dagoeneko badu txakurrak lotzeko uztaia

Udaletxeak dagoeneko badu txakurrak lotzeko uztaia

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren sarreran jarri da aipatu uztaia.

Asko dira udaletxera hainbat gauza egitera euren txakurrekin datozenak.

Hori ikusita, Legazpiko Udalak uztai bat jarri du Herritarrentzako Arreta Zerbitzura sartzeko ate ondoan.

Horrela, txakur baten konpainia duten herritarrak lasai etor daitezke udaletxera egin behar duten tramitea egitera, txakurra leku seguruan utzi dezaketelako. Bestalde, txakurren beldur edo oso lagun ez diren herritarrak ere lasai egin ditzakete euren tramiteak, txakurrak behar bezala lotuta eta kontrolatuta daudela jakinda.

Urrats bat gehiago Legazpin herritarren eta txakurren arteko errespetuzko elkarbizitza lor dezagun.

  • Visto: 76
EPA-n matrikulazio epea zabalik!

EPA-n matrikulazio epea zabalik!

Irailaren 15era arte

2017-2018 ikasturtean Helduen Hezkuntza zentroan ikasi nahi dutenentzat,

irailaren 15era arte matrikulazioa egiteko aukera izango dute.

Hona hemen beraien DOAKO prestakuntza-eskaintza PUBLIKOA:

-       Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Titulua (DBH)

-       Unibertsitaterako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide probarako prestakuntza

-       Informatikako oinarrizko ikastaroa

-       Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

-       Oinarrizko hezkuntza

-       Gaztelera atzerritarrentzat

-       Literatur solasaldiak

Matrikulazioa egiteko Itxaropen auzoko 10.zenbakian dagoen eskolara joan behar da. Ordutegia: 9.30 - 13.00.

Telefonoa: 943 73 08 11.

Zumarragako Helduen Hezkuntza zentroaren telefonoa: 943 72 40 67.

http://www.epazumarraga.hezkuntza.net/

  • Visto: 25