Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak

Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak

LEGAZPIKO UDALAK irmo gaitzesten du bart Bartzelona eta Kanbrilsen, izandako atentatuak.

LEGAZPIKO UDALAK erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbildukoei eta  5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Gaurko egiten dugu elkarretaratze-deia, abuztuak 18 (ostirala), 12:00etan, udaletxearen aurrean, hildakoekiko eta beraien senideekiko laguntza eta elkartasuna adierazi nahian.

Legazpiko udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu Istanbulgo hiriari eta Turkiako herriari, baita eragindako pertsona guztiei eta beraien senideei ere.

  • Visto: 77
Tren zerbitzu berezia Donostiako Aste Nagusirako

Tren zerbitzu berezia Donostiako Aste Nagusirako

Donostiako Aste Nagusian, abuztuaren 12tik 20ra, Renfek gaueko tren zerbitzu berezia jarri du.

Ordutegia ondorengoa da:

Irteera Donostiatik: 00:45tan, 02:30tan eta 05:33tan.


  • Visto: 84
Benito Lertxundiren kantaldia Azaroaren 11n, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan

Benito Lertxundiren kantaldia Azaroaren 11n, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan

Sarrerak salgai abuztuaren 1etik aurrera

Duela urte batzuk egin zen moduan, kantariaren produktorak antolaturik etorriko da Benito Lertxundi Legazpira, Azaroan Musika zikloaren barruan, azaroaren 11n.

Sarrerak: aldez aurretik 22 eurotan, egunean bertan leihatilan 25 eurotan.

Salmentaguneak: Abuztuaren 1etik aurrera URBELTZ pilotalekuko tabernan eta  www.entradium.com -en ere.

                            Irailaren 1etik aurrera: HAZTEGI ikastolan eta LAUBIDE jatetxeanere bai.

  • Visto: 85