Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
UZTAKALE. Jazz doinuak Legazpin, Jazzaren hilabetea den honetan

UZTAKALE. Jazz doinuak Legazpin, Jazzaren hilabetea den honetan

uztailaren 7an, 19:30ean Azokan egingo da kontzertua 

IGELAREN BANDA doinu tradizional eta oraingoak sortzen dituen folk-jazz taldea da.

1998 urtearen inguruan sortu zen eta 2000garren urtean atera zuen bere lehen diskoa.

Oraingo formazioa hauxe da: Bixente Martinez gitarran, Hasier Oleaga baterian eta Amaiur Cajaraville kontrabaxuan, eta 2011garren urteko udaberrian hasi zen bere martxa. 2013garren urteko martxoan aurkeztu zuen “Preguntatxo bat” izeneko diska. Eta urte hartatik gaur arte hainbat kontzertu eman ditu diskoa aurkezten, Donostiako Jazzaldian, Bartzelonan egiten den EH Sona jaialdiaren barruan emandakoa edo Bilboko LORALDIA 2015 jaialdiaren barruan emandakoa, beste askoren artean. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiarensintoniaren egilea izan zen.

Eta 2015eko udazken honetan aurkeztu dute beren disko berria “Debalde festa”, bertso doinuei osoki dedikatua. Taldeak inprobisazioa menperatzen du, eta bertsolarien jardunean ere inprobisazioa da nagusi, hortik lan honen lehen zergatia. “Debalde festa” disko honetan hitzik gabeko bertso inprobisatuak egin nahi izan ditugula esan daiteke. Libertate osoarekin moldatu ditugu doinu hauek, bai erritmikoki, bai armonikoki eta bai melodikoki, beti inprobisazioari leku handia utzita. Beraien kontzertuetan ere inprobisazioari leku handia uzten diote, eta honek bihurtzen ditu kontzertu bereziak, beti ezberdinak direlako.

Ikusten duzuenez, IGELAREN BANDA honetan gazteak eta beteranoak batera.

Bideoa ikusi

  • Visto: 83
LEK Legazpiko Erraldoi konpartsa herriz herri

LEK Legazpiko Erraldoi konpartsa herriz herri

Uda honetan ere Euskal Herriko hainbat herritan izango dira.

LEK Legazpiko Erraldoi konpartsak uda iristearekin bat, eta herriko bi jai nagusien artean, hainbat irteera egiten ditu, Euskal Herriko herrietako Erraldoi bilkuretan parte hartuz.

Ekainaren 25ean egin zuten lehen irteera Nafarroako Mutilva herrira eta ondoren etorriko dira Añorga uztailaren 16an, Barakaldo uztailaren 23an, Ordizia uztailaren 25ean, eta Trapagaran irailaren 2an.

Hauek dagoeneko hitzartuak, baina ziurrenik izango dira gehiago ere.

  • Visto: 113
Kataluniako 26 gazte bisitan ditugu Legazpin

Kataluniako 26 gazte bisitan ditugu Legazpin

L’Esplai Sant Llorenç erakundeko kideak dira eta Ignaziotar ibilbidea ari dira egiten.

L’Esplai Sant Llorenç irabazi asmorik gabeko erakundea da, Sant Feliu de Llobregat herriko parrokiarekin du lotura eta Moviment de Centres d'Esplai Cristians de Catalunya (MCECC) federazioan dago sartuta. Bertan 5 eta 18 urte bitarteko gazteen 6 taldek hartzen dute parte aisialdiko jarduera desberdinak eginez: irteerak, kanpamentuak,….

Aurten Ignaziotar bidea egitea pentsatu dute, Gasteizetik Azpeitira. Bertan 22 gazte eta 4 begirale hartzen ari dira parte eta Legazpin 3 gau egitea erabaki dute, gure mendiez gozatzeko eta gure herria ezagutzeko.

Azpeititik kostaldera joango dira, Donostiara, eta bertan amaituko dute uda honetarako aurreikusitako irteera.

L’Esplai Sant Llorenç erakundea Udalarekin jarri zen harremanetan 3 gau igarotzeko lekua eskatuz. Udalak Bikuña Jauregiko erabilera anitzeko aretoa utzi die lo egiteko eta kiroldegiko instalazioak erabiliko dituzte garbitu eta dutxatzeko.

  • Visto: 82
Dendak kalera

Dendak kalera

Uztailaren 5ean, 10:00etatik 20:00etara

Urtero bezala Ilinti elkarteak kalera aterako ditu dendak.

Uztailaren 5ean izango da, Kale Nagusian eta Patrizio Etxeberria kalean.

22 dendak  hartuko dute parte.

  • Visto: 22
Egutegiko ekaineko txokoaren erantzuna

Egutegiko ekaineko txokoaren erantzuna

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau: “tubo-bide”

Nola iritsi gaitezke “tubo-bide”ra?

Brinkolatik, Barrendiolako urtegitik  Katabera meategira doan bidea jarraituz, Arratolara iristen gara, hainbat bideren bidegurutzea; bertan,  Urbiara doan pista hartuko dugu eta Jaondora iritsi baino lehen eskuinerako bidea hartuko dugu; hortxe hasten da Tubobide.


Iturbeltzeko errekatxoa pasatuko dugu, Pinkandiko etxola eta Urkimendiko muinoa; bertakoa da egutegiko argazkia.


Altzolarantz eta Oatzurtza aldera jarraitzen dugu eta azken horretara iristean, Brinkola markatzen duen bidea hartuko dugu, erreka jarraituz, pistatik Brinkolara iritsiko  gara.

Altitudea: 820 m.

GPS koordenatuak (gutxi gorabeherakoak):

      

X: 553371                   Latitudea:       42º 59´07´´N

Y: 4759396                 Luzera:            02º 20´43´´W

planoa

tracka

  • Visto: 96