2017. SANTIKUTZAK irudietan
Udal sare sozialetan
2017ko Maiatzeko Santikutzetan egindako grabaketak eta argazkiak ikusgai daude :
YOUTUBEn , Urola Telebistak egindako grabaketak eta
FLICKRen , F-8 ateratako argazkiak
- Visto: 98
Udal sare sozialetan
2017ko Maiatzeko Santikutzetan egindako grabaketak eta argazkiak ikusgai daude :
YOUTUBEn , Urola Telebistak egindako grabaketak eta
FLICKRen , F-8 ateratako argazkiak
Larunbatean, uztailak 1
Futbol Zazpiko txapelketaren finala larunbatean izango da, uztailaren 1ean.
Goizeko 11.00etan Legazpiko Gazteak Kopako finala: BURKINA FASO VS ISOTOPOS
Eguerdiko 12.30ean Aiztonaga Kopako finala: A-RUINATZEN VS AZTIRI BULLS.
Eta 15.00etan Herri bazkaria, Azokan.
Ondoren “10 urtez F7” ikus-entzunezkoaren emanaldia proiektatuko da,
eta jarraian Sari banaketa eta musika, DJ.
Arratsaldeko 19.00etan, Burrunba Elektrotxarangaren txanda izango da kaleetan zehar.
Jaietan ere Beldur Barik #Jarrera-ko pegatinak banatuko dira.
Ekainaren 30ean, ostirala, 22:30ean Azokan
Ostiralean lehen ikusentzunezkoa izango dugu azokan, “Legazpiren xarma” Lenbur Fundazioak utzitako argazkiekin Ikatzak prestaturikoa. Emanaldian Legazpiko garai bateko festak, bizimodua eta Patrizioren ingurukoak ikusiko dira.Animatu denok ikusentzunezkoaz gozatzera!
Ikatza Argazkilari elkarteak beste hiru emanaldi ere eskainiko ditu, toki eta ordu berean:
Uztailaren 7an: “Natura”
Uztailaren 14an: “Legazpiko jaiak”
Uztailaren 21ean: “Bidaiak”
Udan ere kulturaz blai.
Joan den 2017ko martxoaren 29ko saioan, Legazpiko Udalaren Osoko Bilkurak honako izenburua duen mozioa onartu zuen:
"Garoña zentral nuklearra behin betiko eraistearen alde eta energia nuklearra pixkanaka alde batera uztearen alde"
Aipatutako mozioaren 7. puntuan, hauxe esaten zen:
"Legazpiko Udalak “Garoñarekin moztu” kanpainaren berri emango du bere Web orrian, aipatu adierazpenerako sarbidea herritarren esku jarriz, nahi duenak sinatzeko aukera izan dezan."
Horregatik, "Garoñarekin moztu" lotura argitaratzen dugu Udalaren web orrian
Haurren beharren azterketan parte hartu dutenen artean
Joan den ostiralean ekainaren 23an,
Domingo Agirre ikastetxean eta Haztegi ikastolan ikasturtea amaitu zen.
Une egokia iruditu zitzaigun, udalak Eudeletik jaso zituen
IRRIA aldizkariaren 64 ale banatu ahal izateko;
aisialdian eta gozarmenerako momentuetan euskarak lekua izan dezan.
Horrela, herriko bi ikastetxeekin proposamena adostu ondoren,
zozketa egin eta gero,
Euskaraz ikasi, euskaraz bizi!!leloa zuten aldizkariak banatu ziren,
Legazpiko haurren beharren azterketan parte hartu zuten
5 eta 11 urte bitarteko ikasleen artean.
Gogoratu ezazue, Legazpiko udalak Lorratz elkartea kontratatu zuela
azterketa hori egiteko eta bi hezitzaileak aritu zirela bi ikastetxeetan
haurren beharrak jasotzen.
Hona hemen aldizkaria jaso zuten bi ikastetxeetako ikasleen argazkiak:
- Domingo Agirre ikastetxea
- Haztegi ikastola