Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Futbol zazpiko herri bazkariko txartelak

Futbol zazpiko herri bazkariko txartelak

ekainaren 27ra arte eskuragarri

Futbol Zazpiko txapelketaren finalaren egunean egingo den Herri Bazkarirako txartelak eskuragarri daude ekainaren 27ra arte.

Bazkaria larunbatean, uztailaren 1ean, 15.00etan Azokan izango da.

Edonor joan daiteke bazkarira, txapelketan parte hartu edo ez.

Bazkariak 15 euro balio ditu eta bazkarian bertan ordainduko da.

Ohiko menua eskainiko da:

makarroiak edo paella, solomoa, postrea, ogia eta edaria.

Mahai-tresnak eta zerbitzua barne.

Mahaiak eta aulkiak ere katering enpresak jarri eta kenduko ditu.

Izenematea lotura honen bidez egin daiteke,

gainera izenemate bakoitzean pertsona bat edo gehiago apuntatu daitezke.

  • Visto: 80
San Juan jaiak ospatukoa dira Telleriarten

San Juan jaiak ospatukoa dira Telleriarten

Datorren larunbatean hilak 24, San Juan eguna ospatukoa da Telleriarten arrazoi horregaitik JUNETORRI zerbitzu egongo da :

ORDUTEGIA:

Urtatzatik: 17:30 , 19:00 eta 20:30

Telleriarten buelta: 18:15,19:45 eta 21:15

URTATZA

TELLERIARTE

17:30

18:15

19:00

19:45

20:30

21:15

  • Visto: 79
Bi taxi-lizentzia, berrituta

Bi taxi-lizentzia, berrituta

Hiru udal-lizentzietako bi berritu dira

Plazaola kaleko taxi-geltokira hurbiltzen diren pertsonek bi aurpegi berri ikusiko zituzten taxi zerbitzuan.

Puy Zalduendo eta Jon Imanol Ormazabal (Txondo) dira, Udalak ezarritako transmisio-baldintzak bete ondoren taxi-lizentziak lortu dituztenak.


Taxi zerbitzuen beharra duten pertsonek, taxi-geltokiarekin harremenetan jartzeko, telefono hauxe dute: 943730021.

  • Visto: 105
Uztakale 2017: Uztaila Kulturala

Uztakale 2017: Uztaila Kulturala

Ekainaren 27tik Uztailaren 21era

            1999 jarri zen martxan Uztaila Kulturala izenarekin ekainaren azken astean hasi eta uztailean zehar, udal departamentu desberdinek antolaturiko egitasmoa,uztaileko goizetan egiten zen haur eta gaztetxoen ikastaro eskaintzari, arratsaldeetan burutuko ziren kultura eta aisia ekimen puntualak gehituz.

            Urteen poderioz egitarau puntuala finkatuz joan da, astearteak haur eta gaztetxoentzako ekintzen eguna da, eta ostegun edo/eta ostiralak herritar guztiei zuzenduriko kultura ekimen desberdinekin betez.     Era berean, eta batez ere azken urteotan, ekitaldi puntual horiek, herriko bi gune nagusietan txandakatzen joan gara, erdigunea eta egialde gunean hain zuzen ere.

            Aurtengoan, beste pausu bat eman nahi izan dugu, ekitaldi puntual guztiak Uztakale markapean aurkeztuz.

            Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: ohikoak diren jolas parke, tailer, ikus-entzunezko emanaldi, musika eta antzerkiari, adierazpide desberdinak uztartzen dituzten emanaldiak, dantza garaikidea, … gehitu zaizkio aurtengoan.

            Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

            Kulturak on dagizuela guztioi,

EGITARAUA

  • Visto: 74
Erakusketa gizarte zentroan

Erakusketa gizarte zentroan

Ekainaren 24ra arte.

Margoak eta paperekin egindako eskulanak ikusgai,

Gizarte Zentruko tabernan dagoen bilarraren gelan,

Ekainaren 24ra arte,

Arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara.

  • Visto: 73