Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udako euskal unibertsitatea

Udako euskal unibertsitatea

Hilabete honetan bukatuko da udako ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea

Gogoan izan Legazpiko Udalak diru-laguntza eskaintzen diela ikastaro horietan parte hartuko duten herritarrei. Diru-laguntza eskatzeko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago udaletxeko arreta bulegoan jaso dezakezue edo honako e-postara bidal ditzakezue zuen galderak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. 

Aurtengoan, Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen 45. uda ikastaroak dira. Hainbat alor eta hainbat tokitan eskaintzen ditu ikastaroak. Eskaintzaren eta matrikulazioaren gaineko informazioa honako helbidean aurki dezakezue:  : 45. Udako Ikastaroak

Eta horrezaz gain, hemen duzue UEUk kaleratu duen informazio-eskuorria

  • Visto: 23
Telleriarteko San Juan jaiak

Telleriarteko San Juan jaiak

Ekainaren 23 eta 24an egingo dira aurten.

Auzotarrek ez diote hutsik egin urteroko zitari, eta prestatu dute ohiko ekintzez beteriko egitaraua. Aurtengoan Legazpi Musika Bandak 150.urteurren kalejira berezia eskainiko du gainera.

Jaietako egitaraua

  • Visto: 21
Ekitaldi mordoxka Legazpin, San Juan bezperan, ekainaren 23an

Ekitaldi mordoxka Legazpin, San Juan bezperan, ekainaren 23an

Aurtengoan Armen Alardea eta San Juan Suaz gain, Alaitasuna Errondaila eta Santikutz Abesbatzaren San Juan Erronda ere izango da.

Datorren ostiralean, ekainak 23, hainbat eta hainbat ekintza izango dira Legazpin, San Juan bezperako ospakizunen baitan.

ARMEN ALARDEA

18:30: Parte hartzaileak biltzea Laubide kalean (Maiatza taberna parean).

19:00: Armen Alardearen hasiera.

19:30: Geldiunea Bikuña Jauregian.

20:15: Euskal Herria plazara iritsiera eta parte-hartzaileen zenbaketa.

SAN JUAN SUA

22:20: Txalapartarien deia. (Ahal bada, bestela zuzenean San Juan zortzikoarekin hasiko gara 22:30ean).

22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek. Amaitzean, plazatik erretiratu, ingurutxorako prestatzeko.

-Bertso Olariak Bertso eskolakoen bertsoak.

-Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.

-Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.

-Erromeria: Txistulari eta trikitilariak tartekatuz, beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.

Udalak deia egin du tentuz ibiltzeko suarekin, eta jendeak ez ditzala piztu suak han-hemenka, nork bere kasa.

SAN JUAN ERRONDA

23:30: Alaitasuna Errondailak, Santikutz Abesbatzak lagundurik, San Juan erronda burutuko du erdiguneko kaleetan.

  • Visto: 31
Oilar Jokoaren tradizioak etenik izan ez dezan, ezinbestekoa da parte hartzea

Oilar Jokoaren tradizioak etenik izan ez dezan, ezinbestekoa da parte hartzea

Ekainaren 22an izango da, 19:00etan, Euskal Herria plazan, eta 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute

Urtero bezala, datorren ostegunean, ekainak 2, 19:00etan, Oilar Jokoa egingo da Euskal Herria plazan; eta bertan, 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Aurten, deialdi berezia egin dute udaletik, urtetik urtera parte-hartzeak behera egin duelako eta mende luzeetako tradizioak jarraituko badu, ezinbestekoa delako jendeak parte hartzea. Parte hartu nahi dutenek hitzordura azaldu besterik ez dute egin beharko, eta txandaka-txandaka jokoan parte hartzeko aukera izango dute.

Joko hau dugu, hain zuzen, garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarautik oraindik ere egiten den bakarra. Jokoaren nondik norakoa ilun samarra dugu. Batzuek diotenez, “antzara jokoa” bezalaxe, gure hau ere Europatik ekarri eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldu zen. Beste batzuek, aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute. Dena den, XVIII. eta XIX. mendeetan hain hedatua zen oilar jokoa dagoeneko desagertu da herriko plazetatik, eta Legazpi dugu ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarretakoa.

20 euro irabazlearentzat

Garai batean, oilarraren parera iristea lortzen zuen parte-hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar zion animaliari, eta oilarra bera eramango zuen etxera, sari gisa. Gaur egun, ordea, ez da horrelakorik egiten. Oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan izango duen biribil bat egin behar du. Hori egiteko gai denak 20 €-ko billetea eramango du saritzat. Alabaina, bada aspaldiko garaietatik eutsi zaion ezaugarri bat: txistulariek "Tranka-tranka" doinua jo izan dute beti, baita gaur egun ere. Joko honetan baino ez dute jotzen txistulariek doinu hori

  • Visto: 22