Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ekainaren 12an hasi da Liburutegian udako ordutegia.

Ekainaren 12an hasi da Liburutegian udako ordutegia.

Ekainaren 12tik irailaren 1era, 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak eta arratsaldez itxita egongo da.

Martxan dago ere irailerarteko mailegu epealdia Legazpiko Udal Liburutegian. Hori horrela, liburutegitik udako oporretarako irakurtzeko asmoa dituzun liburuak hartu eta irailean bueltatzeko aukera dago.

Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.

Oporretan, irakurketari berriro ekin nahi badiozu, edo irakurtzeko dituzun liburuen zerrenda egunean jartzeko guraria baduzu edo ingelesez liburu oso bat, hasi eta akabo egiteko denbora gehiago behar duzulako ustetan bazaude, ez duzu aitzaki gehiagorik behar.

Gogoratu ere, Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli daitezkela dokumentuak ordutegi honetatik kanpo eta asteburuetan

  • Visto: 74
Doinua musika eskolako ikasturtearen amaierako entzunaldiak

Doinua musika eskolako ikasturtearen amaierako entzunaldiak

Ekainaren 12tik 25era bitartean

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko asmoz,

ekainaren 12tik 25era bitartean

Doinua Musika eskolak hainbat entzunaldi antolatu ditu.

Nobedade bezala, aurten perkusioko entzunaldiak Txillida Lantokian egingo dira.

Gehienak, berriz, astelehenetik ostiralera bitartekoak Latxartegi aretoan eskainiko dira;

eta igandekoa, ekainak 25ekoa, azken urtetan egin ohi den bezala, San Migel ermitan izango da.

Hona hemen egun bakoitzeko entzunaldiak:

Latxartegi Aretoan

-          Ekainak 12, astelehena, 18.00etan: Pianoa eta Klarinete-Saxofoia

-          Ekainak 13, asteartea, 18.00etan: Pianoa eta Bioliña.

-          Ekainak 14, asteazkena, 18.00etan: Gitarra

-          Ekainak 15, osteguna, 18.00etan: Diploma kontzertua. Doinua Musika eskolan prestakuntza amaitu duten ikasleei diploma banatuko zaie.

-          Ekainak 15, ostegun, aurrekoaren jarraian: Ikasle Helduen entzunaldia.

-          Ekainak 16, ostirala, 17.30ean: Gitarra – Trikitixa/Panderoa.

Txillida Lantokian

-          Ekainak 20 asteartea, 18.00etan: Perkusioa.

-          Ekainak 22 osteguna, 18.00etan: Perkusioa.

San Migel Ermitan

-          Ekainak 25, igandea, 12.00etan: Kontzertua, Burdinola elkartearekin elkarlanean.

  • Visto: 22
egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Artzain eguneko eta agorreko jai egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Aurreko urteetan bezala, Artzain eguneko eta Agorreko jaietako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere. Ekainaren 12an, hasiko da aurten lan horretan arituko den Aloña Susaeta, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten. Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean edo telefonoz 636589675 zenbakira deituz.

Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:

  • Orri osoa:       400€
  • Orri erdia:      240€
  • Faldoia:           135€
  • Faldoi erdia:     70€
  • Aurten ez dago kontrazala kontratatzeko aukerarik.

Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izateko aukera izan zenuen. Hala eginda baduzu, kontutan hartuko dugu, baina orduan egin ez bazenuen, aukera berri bat duzu orain. Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu.    

iragarkien neurri adibideak

  • Visto: 64
Nerabeentzako zerbitzua udako ekintzak

Nerabeentzako zerbitzua udako ekintzak

Udako ordutegia

Nerabeentzako Zerbitzuak udako ekintzen eskaintza prestatu du.

Bi irteera antolatu dira. Bata, Donostiako hondartzara, uztailaren 6an  eta bestea Madrilera, uztailaren 11tik 13ra bitartean.

Donostiara joateko izenematea zabalik dago, ekainaren 28ra arte.

Madrilera joateko berriz,  izenematea aspaldian itxi zen.

Hezitzaileak ekainaren 22an gurasoekin elkartuko dira eta ekainaren 23an gazteekin.

Orduan egitaraua eta eraman beharrekoak finkatuko dira.

Bestaldetik, datorren asteazkenean, ekainak 14, Haztegi ikastola eta Domingo Agirre ikastetxeko Lehen Hezkuntza 6.mailako ikasleek Gazte-txokoa bisitatuko dute. Beraientzat Gaubela bat antolatu da, ekainaren 29tik 30era.

Izenematea ekainak 20an eta 21ean egin daiteke.

15-18 proiektuko Batxi 1eko gazteek berriz,

Merkatu txikia eskainiko dute larunbatean, ekainak 17an, egun osoan zehar.

Proiektu amaierarako dirua lortzea da beraien helburu.

Talde honek ere Uztaila kulturalaren barruan, uztailak 4an,

Laubide auzoan oinezkoentzako gunean antolatuko den jolas parkean,

haurrentzako tailerrak antolatuko dituzte.

Ekainaren 27an eta uztailaren 18an,

Play Station 4-arekin jolasean arituko dira.

Amaitzeko, uztailaren 21ean gaur bazkari-festa antolatu dute.

Udako ordutegia

Ekainaren 10etik 25era bitarteko asteburuetan ez da zerbitzurik eskainiko.

Ekainaren 26tik aurrera, zerbitzuaren goizez eskainiko da.

- asteartetik ostiralera:

-           Gazte-txokoa: 11.00-13.30

-          Kalea eta Gizarte sareak: 13.30-14.00

-Astelehenetan eta asteburuetan itxita

Hona hemen prestatu dituzten ► udako ekintzak◄  

  • Visto: 74