Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Fokatu Urola Garaia XII argazki lehiaketa. Argazkiak ikusgai daude!

Fokatu Urola Garaia XII argazki lehiaketa. Argazkiak ikusgai daude!

"Urola Garaia Klima Aldaketaren aurrean" izan da aurtengo gaia.

Aurkeztutako argazkiek Klima aldaketarekin loturiko edozein alderdi jaso beharko dute:

  • Hau da, klima aldaketaren aurka eragiten duten eguneroko ekintzak, izan daitezke garraio publikoa erabiltzen duten pertsonak, bizikleta erabiltzaileak, bertako azoketan erosten dutenak, etab.
  • Baina baita ere jaso daitezke klima aldaketaren eraginez sortutako ondorioak, euri- jasa bortitz eta uholdeetan ateratako argazkiak, ibaiak gainezka egindakoan ateratakoak, bero handia egin duen egunetakoak, etab.

Aurtengo edizioaren irabazleak hauek dira:

Gazte mailan:  AINHOA GRACIA URZELAI.

Heldu mailan:

  • IKER GUTIERREZ GARCIA.
  • CARLOS MEDIAVILLA ARANDIGOIEN.
  • PABLO PEREZ HERRERO.

Hemen ikus ditzakezu www.flickr.com/photos/fokatuurolagaraia/albums

Parte hartu duzuen guztioi mila esker!!!!!!

  • Visto: 146
Haurren Uda Ikastaroan arituko diren zuzendaria eta begiraleak

Haurren Uda Ikastaroan arituko diren zuzendaria eta begiraleak

Atzo, ekainaren 5ean Epaimahaia bildu zen eta oinarrietan jasotako baremoari jarraiki, aurtengo haurren uda ikastaroan lan egingo duten zuzendariaren eta begiraleen behin-behineko zerrenda osatu zuen puntuazio ordenaren arabera. Behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da datorren ostiralean, ekainak 9, eguerdian.

Aurten Legazpiko Udalak 21 begirale eta zuzendaria hartuko ditu. Uda ikastaroa uztailaren 3an hasiko da eta 21a izango da azkeneko eguna.

Aukeratuak izango diren begiraleek prestakuntza-saioa egin beharko dute guztion artean adostuko den arratsalde batean, herriko Kultur Etxean, ekainaren 19ko astean.

Behin behineko zerrenda

  • Visto: 24
#legazpiherria

#legazpiherria

#legazpiherria

Filipinetako Legazpi dela, Madrilgo Legazpi dela, Legazpi abizenak direla...

sare sozialetan gure herria nabarmentzea kosta egiten da.

#legazpiherria sortu dugu.

Legazpiko Udalaren  albisteek Twitterren #legazpiherria traola eramango dute.

Gure herria sare sozialetan ikusgarri egitea da helburua.

Honen bitartez, Legazpiri buruzko txioetan #legazpiherria erabiltzera animatu nahi ditugu txiolari legazpiarrak.

Ikus gaitzatela sare sozialetan ere.

  • Visto: 203
Egutegia-maiatza

Egutegia-maiatza

50€ ko  bertatik bertarako otarrearen  irabazlea idoia gine  izan da                                                                                                                                    

MAIATZEeko  txokoaren izena “Lakiola edo Kimu-berri”. 

48erantzun jaso dira eta egindako zozketan , IDOIA GINE  PEREZ    izan da saritua.

50 eurotako BERTATIK BERTARAKO OTARREA  jaso du.

Udal egutegiko ekaineko hilabetean azaltzen den Legazpiko txokoaren  izena azalduz,

zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

  • Visto: 174
Jesus Mari Osinalde

Jesus Mari Osinalde

57 Legazpiko bizilagunek parte hartu dute  A eta B opzioen arteko aukeraketan

KALE NAGUSIAREN 2. FASEA GAUZATZEKO PROIEKTU BARRUAN

  • Visto: 76