Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zeramika eta Egur talla erakusketa Kultur Etxean. Apirilaren 16tik maiatzaren 16ra Xalinko eta Txirbil Elkarteetako kideen lanak

Zeramika eta Egur talla erakusketa Kultur Etxean. Apirilaren 16tik maiatzaren 16ra Xalinko eta Txirbil Elkarteetako kideen lanak

Asteazkenean, apirilaren 16an irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa gelan, Zeramika eta Egur talla erakusketa, Xalinko eta Txiribil herriko elkarteetako kideen lanez osatutako erakusketa.

Maiatzaren 16ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, asteburu eta jai egunetan itxita.

  • Visto: 169
Udal Zerbitzuak Aste Santuan

Udal Zerbitzuak Aste Santuan

  • Herritarren Arreta Zerbitzua

Aste Santuko egunetan itxita egongo dira, apirilaren 17tik 21era, biak barne.

  • Kultur Etxea eta bertan dauden zerbitzu guztiak, KZgunea eta Udal Liburutegia barne:

Aste Santuko egunetan itxita egongo dira, apirilaren 17tik 21era, biak barne.

Apirilaren 22an irekiko ditu berriz ere ateak, ohiko ordutegian.

KZ gunea izango da salbuespena, begiralerik gabe egongo baita apirilaren 28ra arte.

  • Bikuña kiroldegia

Bikuña kiroldegia apirilak 17, 18 eta 21 itxita egongo da.

Apirilak 19, larunbateko ohiko ordutegian: IREKITA: 9:00 / 13:00 eta 15:30 / 21:00

Apirilak 20, igandeko ohiko ordutegian: IREKITA 9:00 / 14:00

  • Sasieta traste zaharren bilketa

Beti bezala ostegun gauean jasoko dira normaltasunez.

  • Visto: 40
Arrobi ezagutzeko mendi irteeran izena emateko epea luzatzen da maiatzak 9 arte

Arrobi ezagutzeko mendi irteeran izena emateko epea luzatzen da maiatzak 9 arte

Legazpiko Udalak Arrobirako mendi irteeran parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak, naturaz gozatzeko eta aire zabaleko jarduera fisikoa sustatzeko aukera paregabea.

Jarduera adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Ibilbidea egokitua egongo da parte-hartzaile guztientzako esperientzia seguru eta atsegina bermatzeko.

Gainera, izena emateko epea maiatzaren 9ra arte luzatuko dela jakinarazi nahi dugu.

Jardueraren xehetasunak:

Helmuga: Arrobi

Irteera data: Maiatzak 18

Irteera lekua: Aztiri (Aztirira igo eta jaisteko doako autobus zerbitzua egongo da)

Izena emateko epea: maiatzaren 9ra arte

Irteeraren ondoren hamaiketakoa egongo da Azokako gunean

Herritarrak ekimen honekin bat egitera eta gure ingurune naturalarekin harremanetan jartzeko jardunaldi batez gozatzera animatzen ditugu.

Zuen zain gaude!

IZEN EMATEA

  • Visto: 112
Euskadiko Bakarkako 40. Xake Txapelketa Absolutua Legazpin ospatuko da apirilak 23-27 bitartean

Euskadiko Bakarkako 40. Xake Txapelketa Absolutua Legazpin ospatuko da apirilak 23-27 bitartean

Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurtengoan ere Euskadiko Bakarkako Xake Txapelketa Absolutua ospatuko da Legazpin apirilaren 23a eta 27a bitartean. Honen azalpen guztiak emateko gaur goizean aurkezpena aurrera eraman da, bertan Alberto Vesga Santikutz Xake elkartetik eta Legazpiko kirol zinegotzia den Josu Galilea egon dira.

“Bigarren urtez Euskadiko txapelketa herrian ospatzeko eskaria zabaldu zigutenean ez genuen zalantzarik izan. Hortaz, berriro ere xakearen munduan murgiltzeko aukera izango du Legazpik eta gure herriaren izena bai Euskadi eta baita munduan ere ezagutzeko aukera ematen digu”, esan du Josu Galilea zinegotziak.

Aurten ere txapelketahonetarako lortu duten jokalari zerrenda oso maila altukoa da;  aurreko urtean bertan egondako 14 jokalariek errepikatuko dute. Parte hartzaileen artean ranking ofizialean kokatzen diren lehenengo bost jokalariak ere izango ditugu: Unai Garbisu, Iruñeako Orvina xake elkarteko kidea; Sestaoko klubeko hiru kide;  Euskal Ligako Ohorezko Mailako egungo garailea den Carlos Suárez,  David Martínez eta egungo txapelduna den Sergio Trigo. Halaber, aipagarria da Groz Xake Taldeko jokalaria den Santigo Gonzalez, Euskadiko txapelketako 6 ediziotan garaile izan dena.

Era berean, Unai Calleja egungo Espainiako xake txapeldun bizkaitarrak, Miriam Parkhurst egungo Euskadiko txapeldunak eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko probintzietako txapelketetako sailkatuek eta Euskadiko jokalari gazteenetako batzuek ere hartuko dute parte: Patxi Moreno Hondarribi Marlaxka klubeko kideak, Alex Odriozola Gros Xake Taldeko kideak edo Markel Vesga etxeko jokalariak.

Partidak eta ekintzak

Txapelketak zazpi txanda izango ditu. Partidak internet bidez emango dira eta edonor gonbidatuta dago Agirre Etxeberriko joko-aretoa zuzenean bisitatzera. Partida bakoitzaren iraupenari dagokionez, jokalari bakoitzak ordu eta erdi eta 30 segundo gehiago izango ditu egindako mugimendu bakoitzeko. Beraz, litekeena da partida bakoitza 4 ordutik gora luzatzea.

Bestalde, Agirre- Etxeberri kanpokaldean tablero eta piezak erraldoiak jarriko dira umeek jolas dezaten. Edonok gertauratu daiteke ikustera partidak eta jolastera bere umeekin.

Egitaraua:

  • Apirilak 23: arratsaldeko 17.00etan hasiko da
  • Apirilak 24: bi txanda izango dira, 10.00etan eta 17.00etan
  • Gaueko txapelketa 22.30eanxake tximista (3 minutu jokalari bakoitzeko + 2 minutuko igoera). Irekia.
  • Apirilak 25: arratsaldeko 17.00tan
  • Apirilak 26: 10.00etan eta 14.00tan
  • Goizeko 10.00etan haurrentzako partida irekiak egongo dira.
  • Apirilak 27: 10.00 azken txanda.

“Santikutz Xake elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiogu Euskadiko Xake Federakuntzaribere konfidantzagatik gure klubari txapelketa hau antolatzeko; Legazpiko udalari bere laguntza logistikoa eta ekonomikoagatik; eta Doinu Musika Eskolari bere instalakuntzak uztegatik egun hauterako, Attiko Estudio Grafikoa, Urdangarin Burdindegia, Katilu eta Aitxuri jatetxeak, Mauleon Hotela eta Bergaretxe Apartamentuak, Sustrai Frutadenda, Ogiberri Kale Nagusia,  Lenbur Fundazioari, Ormazarreta Zalditegia eta Gorka Gomez argazkilariari”, esan du Alberto Vesgak.

BIDEOA IKUSI:

 

 

 

PRENTSAURREKOA IKUSI: 
 

  • Visto: 115
Unax Larrazak Espainiako Judo Txapelketan parte hartuko du apirilaren 26an

Unax Larrazak Espainiako Judo Txapelketan parte hartuko du apirilaren 26an

Apirilaren bostean Gasteizko Arriaga kiroldegian haur mailako Euskadiko Txapelketa ospatu zen. Bertan Judo Legazpi klubeko ADRIANA REAL, IBON BETOLAZA, ANDONI SUÁREZ eta UNAX LARRAZA aritu ziren.
Adrianak eta Ibonek ezin izan zuten espero zuten emaitza lortu, baina lan izugarria egin zuten txapelketara iritsi ahal izateko.
Andoni Suarezi dagokionez, zilarrezko domina lortu zuen nahiz eta erretiratu beharra izan, finalean zehar izandako lesio larri baten ondorioz.

Bestalde, Unax Larrazak urrezko domina lortu zuen Euskadiko Txapelketan bigarren urtez jarraian. Hori dela eta, apirilaren 26an Aragoiko Huesca hirian egingo den Espainiako haur mailako txapelketarako sailkatu da.
"Iaz Unaxek oso lan ona egin zuen Espainiako txapelketan eta aurten lan hobea egin ahal izatea espero dugu eta zergatik ez, hurbildu edo podiumera igo. Unax oso motibatuta dago, gogor ari da lanean, eta dena gerta daitekeen arren, Espainiako txapelketan asko aurreratu ahal izatea espero dugu ", esan du Asier Berasategik Judo Legazpi Klubetik.

  • Visto: 94