Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gurasoen funtzioa haurtzarotik. “guay” izatea modan dago”

Gurasoen funtzioa haurtzarotik. “guay” izatea modan dago”

Etxadiren aholkuak

 

Berriro ere, Etxadiren aholkuak jasotzen ditugu,

Urola Garaiko Familientzako Orientazio Psikologikoaren Zerbitzuak

eskaintzen dituenak.

 

Oraingoan “Gurasoen funtzioa haurtzarotik. Guay izatea modan dago”

gaia dugu hizpide.

 

Guraso-erantzukizuna interpretatzeko moduak eta moduak daude.

Hala ere, badira oinarrizko printzipio batzuk, gurasotasuna eta erantzukizunaren jardunaren bizkarrezur direnak.

Printzipio horiek, ume eta nerabeen garapen egokia

eta ongizate fisikoa eta mentala sustatzen dituzte.

Horien berri emango dizkigute oraingoan.

 

Horrezaz gain ere,lotura interesgarri hauek aholkatzen dizkigute:

-       Maitasunez hezteko 10 aholku praktiko

-       Gurasotasunaren gida

 

ETXADI. 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako doako Orientazio Zerbitzua

 

Egin zure kontsulta telefono bidez: 94 405 15 49 (Asteartetan: 11:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30era) edo

 

www.etxadi.org webgunean Urola Garaia Mankomunitateko inprimakia betez

  • Visto: 63
Ekainaren 5ean irekiko da, 2017-2018 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Ekainaren 5ean irekiko da, 2017-2018 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Ekainaren 30ean amaituko da epea, eta 2011. urtea baino lehen jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2017-2018 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 5ean irekiko da.

Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 30a baino lehen. Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke. Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek, irakasleari jakin arazi beharko diote, eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte. 18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek goizean edo/eta arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2011n jaioak). Haur horiekin talde berezia egingo da. Bestalde, ez dago gehienezko adinik.

matrikula orria

  • Visto: 66
Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa Legazpin

Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa Legazpin

Izenemateak ekainaren 2ra bitartean

Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak Aisialdiko BEGIRALE Ikastaro trinkoa antolatu nahi du,

Eusko Jaurlaritzako titulua lortzeko aukera eskainiz.

Ikastaroak 200 ordu teorikoak izango ditu.

Ekainaren 14an hasi eta uztailaren 20an amaituko litzateke.

Egutegia honakoa litzateke: Ekaina: 14-15-16 / 19-20-21-22 / 26-27-28-29

eta Uztaila: 3-4-5/7-8-9 / 11-12-13-14/17-18-19-20.

Horietako hiru egun aterpe batean igaroko dira.

Ordutegia honakoa izango da: 9:00-14:00 / 15:00-18:00.

Aipatutako prestakuntzaz gain, 120 orduko praktikak egin beharko dira.

 

Baldintzak: 2017.urtean 18 urte beteta izatea eta euskara jakitea.

 

Matrikula: 500 euro (bi epetan ordaintzeko aukera).

 

Interesa dutenek izenematea egin beharko dute,

maiatzaren 29tik ekainaren 2ko eguerdiko ordu batak arte

Gazteentzako Informazio Bulegoan - 943 73 72 03 telefonoan (Ordutegia: 11.00-13.30)

edo Kultur etxeko Harreran 943 73 72 02 telefonoan  (Ordutegia: 16.00-20.00).

Informazio gehiagorako : Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Taldea ateratzen bada, matrikulazioa ekainaren 5etik 12ra bitartean egin beharko da.

  • Visto: 92
Legazpiko Udaleko 2017ko diru-laguntzak

Legazpiko Udaleko 2017ko diru-laguntzak

Legazpiko Udalak Gizarte Zerbitzuak, Euskara, Kirolak eta Gazteria zerbitzuetako

2017ko diru-laguntzen deialdia egin du.

Azpian jasotzen dira zerbitzu bakoitzak ateratako programa ezberdinen deialdia eta eskabideak aurkezteko epeak zehaztuta. Baita oinarriak eta eskaera-orriak eskuratzeko loturak ere.

Aldi berean gogoratzen dizuegu, irailaren 30era arte eskatu daitezkeela Legazpiko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak. Otsailean argitaratu zen informazioa ere jasotzen da.

Legazpiko udala

2017ko diru-laguntzak

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

OHARRA: Akats zuzenketa bat egin da, hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da hurrengo egunetan.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

GIZARTE ZERBITZUEN ALORRA

3.1. Legazpin, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

3.2. Nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

3.3. Udal tasak eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

3.4. Droga-mendekotasunen, beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako eta nerabeen arrisku egoerak konpontzeko NORBERA programan parte hartzen dutenen eta gaitasunik eza onartuta duten adin txikikoi eskainitako errebilitazioko beste tratamendu batzuk diru-laguntza ekonomikoak erregulatzen dituzten arau espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

Diru-laguntza eskariak deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko den biharamunetik aurrera eta urte horretako azaroaren 10eraino aurkeztu ahal izango dira.

GAZTERIA SAILA

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

1.1. Grabazioak egiteko herriko musika taldeentzat diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarri-arau espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31ra arte.

1.2. Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa burutzeko herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31ra arte.

EUSKARA SAILA

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

1.1. Barnetegietan ikastaro trinkoetan zein 100 eskola ordutik gorako ikastaroetan, auto-ikaskuntza programetan edo euskara ikasten herritik kanpo ari diren herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31 baino lehen.

1.2. UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31 baino lehen.

1.3. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabidea edozein unetan aurkeztu ahal izango da, diru-laguntzaren xedea dena egiten denean. Edozelan ere, 2017ko urriaren 31ra arte.

KIROLETAKO SAILA

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

Ohiko kirol jarduerak burutzeko diru-laguntzak ematea arautuko duten oinarriak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

ANTOLAKETA ARLOA

Deialdia 2017ko otsailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

Legazpiko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia 2017.urterako.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko irailaren 30era arte.

  • Visto: 18
Udako euskal unibertsitatea

Udako euskal unibertsitatea

Dagoeneko irekita dago udako ikastaroetan parte hartzeko izen ematea

Aurtengoan, Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen 45. uda ikastaroak dira. Hainbat alor eta hainbat tokitan eskaintzen ditu ikastaroak. Eskaintzaren eta matrikulazioaren gaineko informazioa honako helbidean aurki dezakezue:

http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroak.

Eta horrezaz gain, hemen duzue UEUk kaleratu duen informazio-eskuorria:

http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/files/2017/05/UI45-eskuorria-txiki.pdf

Legazpiko Udalak diru-laguntza eskaintzen die ikastaro horietan parte hartuko duten herritarrei. Diru-laguntza eskatzeko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago udaletxeko arreta bulegoan jaso dezakezue edo honako e-postara bidal ditzakezue zuen galderak:

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. 

  • Visto: 96