Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira

Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira

Lan sarituak ikusgai daude Kultur Etxean ekainaren 2ra arte.

Astelehenean egin zen Kultur Etxeko Areto Nagusian marrazki lehiaketako sari banaketa.Honakoak izan dira aurtengo sarituak:

A MAILA.

     1.    SARIA: Marina Elizalde-

     2.    SARIA: Nagore Parra-

     3.    SARIA: Ander Piron-

 

B MAILA.

1.      SARIA: Uxue Azarola-

2.      SARIA: Hodei Aizpeolea-

3.      SARIA: Unai Gutierrez-

 

D MAILA.

      1.SARIA: Paula Aranguren

      2.SARIA: Aimar Goiburu-

      3. SARIA: Zuriñe Rodrigo-

 

E MAILA.

      1. SARIA: Jokin Conde.

  • Visto: 40
Gaur egungo dantzen ikastaroa

Gaur egungo dantzen ikastaroa

Izenematea maiatzak 31 arte

Dantzatzea gustukoa duzu?

Ikasturtean zehar ez duzu horretarako denborarik hartzen?

Anima zaitez gaur egungo dantzak ikastera eta dantza egin ezazu uda osoan!

Ikastaroa ekainaren 26an hasiko da eta uztailaren 21ean amaituko da;

hilabete osoa edo hamabostaldietan parte hartzeko aukera izan dute,

8 urtetik gorako neskek eta mutilek.

Astelehenetik ostiralera, goizeko 10.30etik 11.30era,

Gazte-txokoan bertan jasoko dituzte klaseak.

Mutilak ere parte hartzera animatu nahi ditugu,

aldez aurretiko estereotipoak apurtuz.

2007.urtean egin zen dantza ikastaroa lehen aldiz Gazteria zerbitzuak antolatuta eta udako aukera ezin hobea bilakatu da azken hamar urte hauetan

herriko 8 eta 12 urte bitarteko hainbat neska eta mutilentzat

dantza mota ezberdinak ikasteko.

Ikastaroaren azken egunean ikasitakoaren erakustaldia egiten dute,

etxeko eta lagunak gonbidatuz.

Izenematea zabalik dago maiatzaren 31arte,

Kultur etxeko Harreran, arratsaldez.

Telefonoa: 943 73 72 02

  • Visto: 81
Arkatza Elkarteko Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Arkatza Elkarteko Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Ekainaren 2rarte egongo da ikusgai 17:00etatik 20:00etara.

Maiatzaren 22an ireki zen Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura ikastaroan ikasleek aurtengo ikasturtean egin dituzten lanez osaturiko erakusketa. Bertan ikasle heldu, gazte zein haurrek egin dituzten lan desberdinak ikusi ahal izango dira, eta eginiko lanaren emaitza erakusteaz gain, egin eta ikasi daitekeenaren erakusgarri ere izan nahi du erakusketa honek.

Bide batez, uztailean eskainiko den ikastaro berezirako izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu, eta datorren ikasturterako matrikula ekainean egin beharko dela, horretarako eskura jarriko diren orriak betez.

  • Visto: 98
UDALEKU MUSIKALA

UDALEKU MUSIKALA

Izenematea maiatzaren 23ra arte

Doinua Musika eskolak udaleku musikala antolatu du,

4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat,

uztailaren 3tik 21era bitartean,

goizeko 9.30etik 13.00etara,

Doinua Musika eskolako instalakuntzetan.

Helburua da musikaz eta dantzaz gozatzea,

joko desberdinen bitartez.

Horrela honakoak egingo dituzte:

musika-jolasak, kantak, eskulanak, psikomotrizitatea,

gorputz adierazpena, dantzak

eta perkusio txikiko tresnak ere joko dituzte.

Kuota 120 eurokoa da.

Izenematea maiatzaren 23ra arte egin daiteke,

honako e-postan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

kartela

  • Visto: 75
Interferentziak Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) seinalean

Interferentziak Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) seinalean

Doako zerbitzua arazoak dituzten erabiltzaileentzako.

Estandar berria Interneteko konexio mugikorrentzako, azkarragoak eta estaldura hobeagoarekin.

2015eko uztailetik aurrera, Telefonia mugikorreko enpresak 4G zerbitzuak eskaintzen ari dira Espainia osoan 800 MHz-eko bandan.

800 MHz-eko bandako 4G teknologia berriak handitu egingo du hedadura geografikoa eta hobetu egingo du estaldura eraikinen barrualdean baina eragina izan dezake Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) seinalean eraikinetan eta norbanakoen etxebizitzetan.

Erregistratu zure intzidentzia. Deitu 900 833 999 telefoora, edo bete Webeko inprimakia www.llega800.es helbidean doan.

Intzidentzia-konponketa. Erabiltzaileak artatzeko Zentroa arduratuko da 800 MHz-eko bandako 4G zerbitzuaren hedadurak sortuko dituen intzidentziak konpontzeaz eta zerbitzu hori doakoa izango da.

Infografia (Gazteleraz dago)

  • Visto: 82