Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Maiatzaren 20an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

Maiatzaren 20an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

LH eta DBH 1 eta 2ko ikasleak daude deituta, arratsaldeko 16:00etan.

Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 20rako herri mailako XIV. marrazki lehiaketarako deia egiten du.

1.       PARTAIDEAK

Lau maila bereziko dira:

A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.

D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.

E/ Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

 

2.       GAIA:

A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.

3.       ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

4.       EPAIMAHAIA

Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.

5.       SARIAK

Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 22an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira ondoren Kultur Etxean.

6.       LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa maiatzaren 20an izango da eta arratsaldeko 4:00etan hasiko da Euskal Herria plazan (Udaletxeko arkupeetan). Parte hartzaileek lanak egun bereko 19:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.

7.       OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak

  • Visto: 79
Sorgintxuloren kanpaldia: Gurasoen bilera

Sorgintxuloren kanpaldia: Gurasoen bilera

Sorgintxulo aisialdi taldeak gurasoak bilera batetara deitu ditu:

maiatzak 19, ostirala, arratsaldeko 19.00etan, Kultur etxeko Areto Nagusian.

Bileraren helburua da,

kanpaldiaren inguruko informazioa eskaintzea:

egunaren antolaketa, lanen banaketa, egingo dituzten ekintzak,

erabiliko diren arauak eta irizpideak, …

Kanpaldia uztailaren 14tik 28ra bitartean izango da

Talveila herrian (Soria).

12 eta 16 urte bitarteko 60 gaztek hartuko dute parte.

Bilera oso garrantzitsua da,

bertan kanpaldian arituko diren begiraleak ezagutzeko aukera izango baita,

baita zalantza guztiak argitzea ere.

  • Visto: 72
Kursaal Eskura Egitasmoa: Ashkenazytarrak eta errusiar musika

Kursaal Eskura Egitasmoa: Ashkenazytarrak eta errusiar musika

Ekainak 4, igandea, 19:00etan. Kursaal Auditorioan.

Doako autobusa egongo da Legazpitik 17:15ean eta gazteentzako eskaintza berezia. Izen ematea maiatzaren 31rarte Kultur Etxean.

ASHKENAZYTARRAK ETA ERRUSIAR MUSIKA

Vladimir Ashkenay,pianoa

Vovka Ashkenazy,pianoa

Hungariar dibertimentua, F. Schubert

Vltlava, B. Smetana

Rapsodia espainiarra, Ravel

Suite 1 zkia, S. Rachmaninov

Teknika landua eta musikaltasun bikaina dituen Vladimir Ashkenazy, azken hamarkadatako pianistarik nabarmenenetako bat da, zalantzarik gabe. Errepetorio oso zabalaren jabe da eta orkestra-zuzendari bezala ere izen handikoa da. Kasu honetan 2 pianorentzako errepertorioan murgilduko da bere semeetako batekin, Vovka Ashkenazy-rekin batera.

SARRERAK NOLA EROSI

Interesdunek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu

Sarrerak: 36 / 29 / 24 /20 / 12 €

AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU

Behin sarrera erosita, interesdunek autobuserako tokia erreserbatu beharko dute honako hauen bidez:

Legazpi:943 737 202 / Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera:

Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (17:15)

GAZTEAK ETA LANGABETUAK: “Ordu gaztea”

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak hartarako prestatu duen telefono zenbakira deituz.

Doako autobuserako  eta ordu gazterako izena emateko epea:

Maiatzaren 15etik 31ra.

  • Visto: 75
Idoia Narbaiza legazpiarra Euskal Herriko Neskatxena Txapelketako irabazlea- B sailean

Idoia Narbaiza legazpiarra Euskal Herriko Neskatxena Txapelketako irabazlea- B sailean

Idoia Narbaiza legazpiarra Euskal Herriko Neskatxena Txapelketako irabazlea- B sailean.

A saileko txapelduna Lezoko Ane Jaunarena izan da.

Maiatzaren 13an, Latxartegi aretoan, Legazpin Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIII. Edizioa ospatu genuen.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 30 neskatilak parte hartu zuten, bi sailetan banaturik, A saila eta B saila. Hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (B Sailean) eta Irantzu Perez (A sailean) legazpiarrak.

Bi ordu eta erdiko ikuskizunaren ondoren XXIII. Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketa A saileanLezokoAne Jaunarenak eta B sailean Legazpiko Idoia Narbaizak irabazi zuten.

4 dantzari legazpiarrek lan bikaina egin zuten, hilabete hauetan egindako lanarekin beraien mailaasko igo dutela argi eta garbi utzirik.

Sari-emate ekitaldian lehenik Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen XIX. Gazteen Soinu Zahar Ligaxka irabazi zuten Lezoko Ane Jaunarenak (A sailean) eta Oiartzungo Izaro Telletxeak (B sailean) plaka bana jaso zuten.
Jarraian Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak diren Dorleta Fernandez, Idoia Besada, Jose Luis Vallejo eta Nahikari Vizueteren epaiaren ondoren Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIII. edizioko sariak banatu genituen:

  • B Saileanirabazlea Idoia Narbaiza (Legazpi) izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak Izaro Telletxea (Oiartzun) eta Maddi Bengoetxea (Lizartza) izan zirelarik.
  • A Saileanirabazlea Ane Juanarena izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak Ibone Alvarez de Eulate eta Olatz Azkue izan zirelarik, hirurak lezoarrak.

Idoia Narbaizak eta Ane Juanarenak Juan Mari Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu dituen eskultura bana eta zapi bana jaso zituen.

Ondoren Isabel Aztiria, Maria Luisa Mendizabal eta Izaro Urbietaren eskutik jantzirik onenaren sariak banatu genituen A sailean Irantzu Perez legazpiarrak eta B Sailean Ane Arrizabalagak, hau ere legazpiarra, irabazle zapi bana jaso zituztelarik.

Sari-ematearen amaieran Idoia eta Anerenirakasleei eta Idoia Narbaiza eta Irantzu Perez lehenengo legazpiarrei oroigarri bana banatu zitzaizkien.

Ekitaldiari amaiera Idoia Narbaizak eta Ane Juanarenak txapelketari doinua jarri zioten Goiz Deia txistulari taldeko kideek jotako Agurra dantzatu zuten.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere 

  • Visto: 240