Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Haurren Uda Ikastaroa

Haurren Uda Ikastaroa

Legazpiko Udalak Haurren uda ikastaroa antolatu eta eskainiko du aurtengo uztailean. Beraz, bertan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartuko dira. Ezinbestekoa izango da, beste gauzen artean, aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea eta euskaraz ondo jakitea. Interesatuta daudenak udaletxeko Arreta-bulegoan eman dezakete izena maiatzaren 8tik 19ra bitartean.

Azkenik, aisialdiko begirale titulua lortzeko alde teorikoa egin duten herritarrek aukera izango dute alde praktikoa uda ikastaroan egiteko. Interesa dutenek udaletxeko Arreta-bulegoan eskainiko dieten inprimakia bete eta aurkeztu beharko dute epe berdinean, alde teorikoa eginda dutela egiaztatuko duen agiriarekin batera.

Erantsitako agiriak:

Oinarriak begiraleak hartzeko

Oinarriak zuzendaria hartzeko

Izena emateko orria

  • Visto: 237
Egutegian apirileko txokoaren erantzuna

Egutegian apirileko txokoaren erantzuna

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau:

“harri tumulua edo igloo”

Nola iritsi gaitezke harri tumulora?

Brinkolako Guriditegi auzotik abiatuko gara eta Brinkolazar baserria igaro ondoren “Plaxentxi” izeneko txabolara doan ezkerreko pista hartuko dugu. Ondoren, 250 metro gutxi gorabehera egin eta gero, bi txabolen parean dagoen ezkerreko pista hartuko dugu.

Hurrengoan ikusiko duguna burdin hesi bat da eta dagoen pasabidetik beste aldera igaro ondoren laster bat batean pistak eskuinaldera egiten duen zelaigune batera iritsiko gara; pista hor bukatzen dela dirudi baina aurrera jarraitzen du eskuinaldera. Aurrerago mendi-mugarri bat ikusiko dugu eta txabola baten hondakinak.

100 metro beherago harrizko kupula duen txabola hori aurkituko dugu eta barrura sar gaitezke baina bizkarrez sartzea gomendatzen dugu.

PLANOA

TRACKA

  • Visto: 137
Maiatzaren 8an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea

Maiatzaren 8an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea

Eskopetari aritzeko ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 ostirala. Eskopetari gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran  zein Udaletxeko Arreta bulegoan bertan. Hain zuzen, datorren astelehenean, maiatzaren 8ean, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 19an amaituko da.

Azken urteetan egin den moduan bi zerrenda egingo dira, bata arma lizentzia eta eskopetak dituztenentzat eta bestea arma lizentziarik ez dutenentzat. Azken hauek Udalak eskuratu dituen balagabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zkia, helbidea eta telefonoa.

Arma lizentzia dutenek, gainera, dagokion arma litzentzia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren gida aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie).

Arma lizentziarik ez dutenen kasuan berriz,  erabiltzeko dauden eskopeta balagabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (50 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.

Aipagarria da aurten eskopetari eta txilibiteroz gain figurante (olari, baserritar), moduan ere parte hartu ahal izango da.Izen emateko epea bera izango da eta gutxieneko adina ere bai.

  • Visto: 83
Odol emaileak legazpin

Odol emaileak legazpin

Maiatzak 5, ostirala, Gizarte Zentroan

18 urte baino gehiago badituzu,

Legazpiko Odol Emaileen Elkarteak gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:
Eguna: maiatzak 5, ostirala.
Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak ezagutzeko,
klikatu HEMEN.

  • Visto: 22
Antzokiko istorioak

Antzokiko istorioak

Jaiei hasiera emateko, familia guztia dibertitzeko antzezlan berezia.

Ostiralean, apirilaren 28an, “Antzokiko istorioak” ikuskizun ederra eskainiko du Jakinetajolas antzerki taldeak Legazpin. Ikuskizun berezia da, ipuinak kontatzeaz gain antzeztu egiten baitira. Bestalde, antzezlanaren ikuspegi ludiko eta didaktikoa azpimarratu nahi dugu, istorioak baloreetan oinarritutako hezkuntzarako lantresna paregabe gisa erabiliz.

Eguna:   apirilaren 28an, ostiralean

Lekua:   Laubide auzoko oinezkoen kalean (euria eginez gero, Azokan)

Ordua:   17:30ean

  • Visto: 125