Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Korrika Legazpin

Korrika Legazpin

Apirilaren 8an iritsi zen Korrika Legazpira. Larunbata goiza izanik eta eguraldi ona lagun, jende ugari animatu zen korrika egitera.

Hemen duzue egun horretako bideoa; bertan Legazpin izandako ibilbidea eta lekukoa hartu zuten taldeak ikus ditzakezu.

Korrikaren bideoa

  • Visto: 110
Santikutzak 2017

Santikutzak 2017

Santikutzak 2017 Jai egitaraua kalean da

Astean zehar banatu da herriko postontzietan Maiatzeko Santikutz Jaietako egitaraua, eta hemen duzue ikusgai dagoeneko.

Jai egitaraua

  • Visto: 116
Adi, aldaketak Foroko egutegian!

Adi, aldaketak Foroko egutegian!

Kaixo, lagun:

Legazpiko Agenda 21 Foroaren egutegian aldaketa bat izango dela jakinarazi nahi dizugu.

Pasa den apirilaren 6an Legazpiko mugikortasunaren diagnosia partekatzerakoan zenbait alderdi modu sakonagoan aztertzeko beharra ikusi ondoren, apirilaren 25erako iragarritako saioa bertan behera uztea iruditu zaigu egokiena.

Hori horrela, datozen saioetarako proposamena eta egutegia honela geratzen da:

Saioa

Eguna

Gaia

3 saioa

Maiatzak 18, osteguna

Aldaketa klimatikoa, Eskolako Agenda 21

4 saioa

Ekainak 8, osteguna

Mugikortasun plana: ekintzak proposatzea

*Aipatutakoez gain mugikortasun jasangarrirako planaren eguneratze prozesuak esango digu ekainaren amaieran bosgarren saio bat egitea komeni den edo ez.

Ulertuko duzulakoan, eta zure inplikazioa eskertuz, maiatzera arte agurtzen gara; orduan jasoko duzu, ohiko moduan, hurrengo saiorako deialdia.

Eskerrik asko!

  • Visto: 82
Haur eta Gazte Danborradako entseguak

Haur eta Gazte Danborradako entseguak

Apirilaren 24,25 eta 26an, 18:00etan

Apirilak 24, 25 eta 26an, astelehen, astearte eta asteazkenean, 18:00etan, Haztegi Ikastolako pilotalekuan egingo dira Haur eta Gazte Danborradako entseguak.

Orokorra Apirilaren 27anegingo da Domingo Agirreko Pista estalian, 20:00etan.

Egun berean, apirilaren 27an, eta toki berean egingo da Herri Danborradako entsegu orokorra ere, baina hau 21:00etan izango da.

Gogora ekarri, apirilaren 21ean eta 25ean izango direla herri danborradako entsegu arruntak, 20:00etan Haztegi Ikastolako pilotalekuan.

  • Visto: 112