Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Martxan da bulego elektroniko herritarra

Martxan da bulego elektroniko herritarra

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan dago kokatuta eta arratsaldeko 20:30ak arte erabili ahal izango da.

 

Bulego elektronikoa martxan jartzearekin indartu eta hobetu egin da Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ).

Bulego elektronikoa Arreta Zerbitzuaren sarbidean dago eta egunero egongo da 20:30ak arte zabalik, baita jaiegunetan ere.

Ediktuen taula elektronikoak eta izapideen ekipoak osatzen dute bulego elektronikoa.

Ediktuen taula elektronikoan lege-xedapenez jendaurrean agerian jarri behar diren dokumentuak kontsultatu daitezke.

Izapideen ekipoan errolda-agiriak eskura daitezke eta udal ordainagirien kudeaketa egin daiteke, hala nola ordainagiriak ordaindu edo dagoeneko ordainduta dauden ordainagirien gaineko informazioa lortu.

 

Bulego elektronikoa martxan jartzearekin aukerako beste bide batzuk eskaintzen zaizkie herritarrei udal zerbitzuen prestazioan. Bulego hori erabiliz herritar legazpiarrek udal tramiteak egin ditzakete zain egon gabe eta ordutegi zabalagoan.

 

Horixe da Gobernu Talde honek udal zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko eman duen beste urrats bat, udaletxean egin beharreko tramiteak egiteko aukera berriak eskainiz.

  • Visto: 92
50€ ko balioko “bertatik bertara” otarrearen  irabazlea Jesus Gine izan da

50€ ko balioko “bertatik bertara” otarrearen irabazlea Jesus Gine izan da

Egutegiko zozketa-MARTXOA.

50€ ko balioko “bertatik bertara” otarrearen irabazleajesus gine izan da

Martxoko  txokoaren izena “KATABERA”. 

38erantzun jaso dira eta egindako zozketan Jesus Gine izan da saritua. 50 eurotako BERTATIK BERTARAKO otarrea jaso du.

Udal egutegiko apirileko hilabetean azaltzen den Legazpiko txokoaren  izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

  • Visto: 88
Aurten apirilaren 30ean egingo da famili bazkaria eta Saniko koadrilak prestatuko du menua

Aurten apirilaren 30ean egingo da famili bazkaria eta Saniko koadrilak prestatuko du menua

Apirilaren 30ean, igandea, 14:30etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen famili bazkaria, jaiak famili giroan bizi asmoz. Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan Saniko koadrilak menua prestatuko du: paella eta tiketak aurrez jarriko dira salgai 5€tan Oilarra, Karibe Zaharra eta Kukue tabernetan, apirilaren 23rarte. Postrea ere izango da, baina edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu.Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko kontenedoreak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.

Eguna borobiltzeko, hona bazkal aurretik eta ondoren familia giroan gozatzeko izango diren ekitaldiak:

11:00: Haur eta gaztetxoen Bola Txapelketa Danantzako Herri bolatokian, Danantzako Bola Elkartearen laguntzarekin.

12:00: Elutxa Txaranga kalez kale.

13:00:  Legazpi Musika Bandaren kalejira.

16:00: Haur-familientzat Korri eta Xalto pailazoen “Show berria prestatzen” emanaldia, Euskal Herria plazan. Euria balitz, Azokan.

18:30: LEK Legazpiko Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira, Elutxa Txarangaz lagundurik.

  • Visto: 87
Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira

Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira

Lehen eguna: Apirilaren 11, asteartea, 20:00etan.

Maiatzeko jaiak gero eta gertuago dauden honetan, ekitaldien prestakuntzak aurrera doaz. Hasiak dira dantza ikastaroa, pilota txapelketetako azken txanpak eta datozen egunetan danborradetarako entseguak ere hasiko dira.

Herri Danborrada: Apirilak 11, 18, 21 eta 25 , 20:00etan, Haztegi Ikastolako pilotalekuan. Herri Danborradan parte hartzeko izen ematea entsegu egunetan egingo da.

Entsegu Orokorra Apirilaren 27anegingo da, 21:00etan, Domingo Agirreko Pista estalian.

  • Visto: 92